Taifen garaitik Nasri Erresumaraino — historia laburra

Historia3,16 KB

Taifen garaitik Nasri Erresumaraino

2-Taifen erresumatik Nasri erresumara

Taifen zatipena eta barne-gerrak

1031ean, kalifa‑herria hainbat erresuma edo taifatan zatitu zen ("bando" edo aurrez aurre dauden taldeak adierazten zuen).

  • Almanzor hil ondoren barne‑borroka ugari egon ziren (gerra zibila).
  • Zatiketa etniko eta politiko sakonak—krisi politikoa izan arren, kultura‑aberastasun handikoa.

Taifen artean etengabeko erasoak

Taifen artean etengabeko erasoak izan ziren (Sevilla, Toledo, Badajoz eta Zaragoza).

  • Ahulago bihurtuz, eta kristau erresumek erasotzen hasi ziren.
  • Erasorik ez izateko taifetako erregeek pariak edo zergak ordaindu behar izan zizkieten kristau erresumeei.

Toledoren konkista (1085)

1085ean, kristauek (Alfontso VI.a, Gaztelakoa) Toledo konkistatu zuten.

  • Beldurtuta, musulmanek almoravideei laguntza eskatu zioten.

Taifen erasoen errepikapena

Taifen artean etengabeko erasoak (Sevilla, Toledo, Badajoz eta Zaragoza).

  • Ahulago bihurtuz, eta kristau erresumak erasotzen hasi.
  • Erasorik ez izateko taifetako erregeek pariak edo zergak ordaindu kristau erresumei.

1085ean kristauek (Alfontso VI.a Gaztelakoa) Toledo konkistatu zuten.

  • Beldurtuta musulmanek almoravideei laguntza eskatu.

Almoravideak, almohadeak eta guduak

XII. mendean, taifetako batzuek laguntza eskatu zioten Afrikako iparraldeko berberei.

  • 1147an almohadeek almoravideak ordezkatu zituzten.
  • Eraso handiak egin zituzten kristau erresumen aurka.
  • Kristau erresumek erantzun militarrago eta bateratuagoa antolatu zuten.
  • 1212an, Navas de Tolosako guduan, almohadeen porrotaren ondoren inperioa desegin eta Al‑Andalus ia osoa galdu zen.

Navas de Tolosaren ondorioak eta Nafarroako parte‑hartzea

  • Antso VII.a, Azkarra, Nafarroako erregeak almohadeen kontra borrokatu zuen Navas de Tolosan.
  • Muhammad Al‑Nasiren kanpandaraino iritsi ziren, dendak babesten zituzten kateak moztuz.
  • Kondairak dio kate horiek eraman egin zituela Nafarroako armarria egiteko.
  • Ohar historikoa: Honek ordura arte zegoen armarria ordezkatzen zuela — Arrano Beltzarena —, baina adierpen hau ez dela erabat egiaztatu nabarmendu behar da; aurretik ere badaudelako kateak irudikatzen dituzten adierazpenak.

Granadako Erresuma eta Nasr dinastia

  • Granada izan zen azken lurralde musulmana garrantzitsua.
  • Nasr dinastiak gobernatu zuen.
  • Erresuma oso ahula izan zen.
  • Bi mendez Gaztelaren menpe egon zen (zerga bat ordaindu Gaztelako monarkiei eta gerra garaian lagundu behar izan zuten).

Granadako historian etengabeko barne‑liskarrak egon ziren dinastia ezberdinen artean; liskar hauek erresuma are gehiago ahuldu zituzten.

Granada konkista (1492)

1492an, Errege‑Erregina Katolikoek Granada konkistatu zuten, azken lurralde musulmana beraiek menderatuz.

Deskargatu

PDF Word HTML