XX. mendeko krisialdi ekonomikoak eta totalitarismoaren gorakada

Historia10,82 KB

1. Krisialdi ekonomikoak eta haien ondorioak

1.1. Nekazaritzako eta industriako gainprodukzioa

1920ko hamarkadan, Estatu Batuetako produkzioaren hazkundea izugarria izan zen, batez ere kontsumo ondasunen eta nekazaritzaren sektoreetan. Eskaintza eskaera baino handiagoa zen, eta horren etekinak biztanleriaren gutxiengo batek baino ez zituen eskuratu. Europako ekonomiaren susperraldiak gainprodukzioa areagotu zuen; 1926tik aurrera, prezioak ez ziren igo eta etekinak mantendu egin ziren.

1.2. Espekulazio finantzarioa

Burtsan diruarekin espekulatu egiten da, akzioen salerosketaren bidez diru gehiago lortzeko. Bankuen diruarekin ere espekulatu liteke, maileguak eskatuz. New Yorkeko burtsan, akzioak etengabe igotzen ziren, eta jendeak etengabe erosten zituen, beti salerosketan dirua irabazten zela pentsatuz. 1926an, enpresek dirua irabazteari utzi ziotenean, eskaintza eta eskaeraren jokoak akzioen prezioak igotzea eragin zuen.

1.3. "Ortzegal Beltza" (1929)

1929an, New Yorkeko burtsako akzioak behera egiten hasi ziren, baina jendeak erosten jarraitu zuen. Urriaren 21etik aurrera, salmentak erosketa aginduak baino ugariagoak ziren, eta akzioen balioa nabarmen jaitsi zen. Urriaren 24tik aurrera, gainbehera hasi zen. Britania Handiko gobernuaren erabaki batek, monetaren balioa handitu zuen, eta espekulatzaile askok moneta erostean inbertitu nahi izan zuten, akzioak salmentan jarriz, baina ez zegoen eroslerik.

1.4. Gerraosteko krisia (1920-1921)

Gerraren ondorio negatiboak pairatu zituzten irabazleek zein galtzaileek. Ekonomiaren berrezarkuntzan zailtasunak izan zituzten. Urterik larrienak 1920 eta 1921 izan ziren.

  • 1. Berreraikitzeko zailtasunak: Gerraren ondoren, herrialde guztiek ekonomia suntsituta zuten, baita industria eta nekazaritza ere. Hildako asko egon ziren. Gerrak bigarren industria iraultzarekin bat egin zuen.
  • 2. Finantzen kaosa: Betebeharrei aurre egiteko, estatuek zor publikoa erabili zuten eta maileguak eskatu zituzten. Alemaniak, ordaindu beharrekoa ez zuenez ordaindu, ezin zituen zorrak itzuli.
  • 3. Monetaren ezegonkortasuna: Mailegu gehiago eman ziren, monetak debaluatzen jarraituko zutelako beldurrez. Ondorioz, inportazioa murriztu eta industriak porrot egin zuen, langabezia areagotuz.

1.5. 1929ko krisiaren sintomak

1923tik aurrera munduko ekonomia suspertzen hasi zen arren, Estatu Batuetan eta Europan krisia gertatuko zela adierazten zuten hainbat ezaugarri:

  • Nahiz eta susperraldia egon, langabezia mantendu egin zen.
  • Nekazaritzako eta industriako prezioen arteko desoreka zegoen.
  • Bai nekazaritzan bai industrian gainprodukzioa gertatzen hasi zen.
  • Ikatzaren produkzioak beherakada izugarria zuen eta ehungintza sektorea ere atzera egiten ari zen.
  • Merkatuan kapital ugari zegoen, eta kapital hori kontsumorako erabiltzeaz gain, espekulaziorako erabiltzen hasi zen, bereziki burtsan. Akzioen salerosketa izugarri handitu zen, eta balore horiek zuten balioa ere bai.

1.6. Krisiaren ondorioak

  • Hondamendi ekonomikoa: Produkzioak behera egin zuen, bereziki siderurgian eta automobilgintzan. Nekazaritzan, eskariak behera egin zuen eta prezioak ere bai. Herritarrek gutxiago erosten hasi ziren, eta horrek hirietako kaosa eta nekazaritza inguruetako gainbehera ekarri zuen. Merkataritzan, lehia handitu zen eta merkatu askeak zailtasunak izan zituzten, herrialdeen artean protekzionismoa itzuli zelako. Neurriak hartu ziren: aduanetako zergak igo, atzerriko produktuak sartzeko eskubideak murriztu, eta kapitalen mugimendua kontrolpean jarri.
  • Ondorio sozialak: Lanpostu asko galdu ziren, batez ere industrian. Eskaria murriztu zen eta enpresa askok itxi egin zuten. Jendea miserian bizi zen.
  • Ondorio politikoak: Herrialdeen arteko lankidetza-espiritua bertan behera geratu zen. Lehen erabakiek porrot egin zuten eta herritarren haserrea piztu zuten. Biktima nagusiak langabeak izan ziren. Erregimen parlamentarioek indarra galdu eta faxismoa sortu zen.

1.7. 1929ko krisia: arrazoietatik Europara zabaltzea

  • Estatu Batuetako produkzio-hazkundearen oinarriak ahulak ziren, ondorioz, eskari txikiagoa eta gainprodukzioa gertatu zen.
  • Nekazaritzako eta industriako gainprodukzioa: Hazkunde handia (tekniken berrikuntza, lanaren arrazionalizazioa). Eskaintza eskaera baino handiagoa. Gutxienek lortzen zuten etekina. Gainprodukzioa. 1926tik aurrera, prezioak ez ziren igo etekinak mantentzeko.
  • Espekulazio finantzarioa: New Yorkeko burtsan akzioak igo ziren. Akzioen balioa handitzen joan zen, eta horregatik denek inbertitzen zuten. Ezin zutenek ere, maileguak eskatzen zituzten, irabaziak interesak baino handiagoak baitziren.
  • Krisi ekonomikoa Europan: Estatu Batuetan eta Europan krisia sortu zen (lotura merkatu ekonomiko handia zuten). Estatu Batuek maileguak emateari utzi zioten, eta Europak zorrak ordaindu ezin zuenez, ekonomiaren egoera ere porrot egin zuen.

2. Diktadoreen eta faxismoen gorakada

2.1. Faxismoa Italian

  • Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren: Krisi sakona jasan zuen. Italian zor handiak zituen bere industria sustatu nahian. Ipar Italia hegoaldekoa baino aberatsagoa zen. Politikan, langile mugimendua indartu zen, bereziki alderdi komunistaren inguruan.
  • Faxismoaren sorrera: 1919an, gerraren ondoren, soldadu ohiak, langabetuak, langileak eta ikasleak lehenengo talde faxistak sortu ziren. 1921ean Alderdi Nazional Faxista sortu zen.
  • Boketara iristea: Italian greba eta manifestazio ugari izan ziren. Boterea Alderdi Nazional Faxistak eskuratu zuen, eta urrian Erromako martxa antolatu zen. Orduan, Mussolini boterean jarri zen.
  • Estatu totalitarioaren ezarpena: 1924ko hauteskundeetarako sistema parlamentarioa aldatu egin zen, faxistak boterean jarriz. Alderdi bakarreko erregimena ezarri zuten.

2.2. Nazismoa Alemanian

  1. NSDAP boterera: Alderdiak izaera nazionala zuen eta gero eta militante gehiago zituen. Krisi ekonomikoaren ondoren, alderdiak mugimendu berritzaile eta iraultza komunistaren kontrako alderdi gisa aurkeztu zuen bere burua. Azkenean, Hitlerrek estatu totalitarioa ezarri zuen.
  2. Diktadura nazia: Hiritarren eskubideak eta oposizioaren jarduera politikoak desagerrarazi zituen. Hitlerrek botere absolutua zuen eta bere programa martxan jarri zuen: armada berrantolatu eta berrindartu.
  3. Neurri antisemitak: Arrazakeria eta zehazki antisemitismoa eta Alemaniaren "odol garbia" babesten hasi ziren. Horrela, 1935ean, juduei hiritartasuna, eta gero gizatasuna ukatu zitzaien.
  4. Nazi politika soziala eta ekonomikoa: Politika protekzionista ezarri, langabezia gutxitu eta ekonomia goratu. Emaitzak ez zuten asko iraun, eta hizkuntza alemaniarra aldarrikatu zuten.

2.3. Totalitarismo sobietarra

  1. SESB 30eko urteetan: Totalitarismo marxista Stalinen bitartez garatu zen. Horrela, sozialismo utopikora iristeko ekindako bidean buruzagi bihurtu zen, botere guztikoa.
  2. Totalitarismo sobietarra: Politika eta ekonomia arlo guztiak Stalinen eskuetan zeuden. Botereen banaketa ezereztatu egin zen.
  3. Izua politika: Jendetza izutzeko politika garatu zuten. Salaketak egiteko beldurra kontuan hartu gabe, izuak disidentzia oro saihestu zuen.
  4. Ekonomia eta gizarte sobietarra: Nekazaritzaren kolektibizazio osoa eta industrian bost urteko planen bidez lortutako emaitzengatik SESB ekonomikoki sustatu zuten. Ekonomiaren estalinizazioari esker, SESBek egoera ekonomiko ona izan zuen. Gizartea oso hierarkizatua zegoen eta askotan banaketa eraginkortasuna bultzatzen zen. Beste nazioak zanpatu eta eragin atzerritarrak baztertu zituzten.
  5. Stalinen kanpo politika: Ezaugarri nagusia egonkortasuna bilatzea zen.

2.4. Faxismoaren gorakada (9/2.1)

  • Faxismoa bultzatu zuten arrazoiak: Gerraosteko egoera, krisi ekonomikoa eta komunismoarekiko beldurra.
  • Faxismoaren sorrera: Faxismoa Italiako Alderdi Nazional Faxista (1922ko Erromako martxaren bitartez boterea hartu) eta Alemaniako Alderdi Nazionalistaren (hauteskundeen bitartez boterea lortu) bitartez sortu zen.
  • Faxismoaren euskarri sozialak: Eragile ekonomikoen babesa jaso zuen, sentimendu nazionalista suspertu eta erabiltzen jakin zuen, eta mugimendu iraultzaileen teknikak eta taktikak ere ikasi zituen. Klaseen arteko desberdintasuna soziala defendatzen zuten.
  • Nazionalismo baztertzailea: Italia bigarren mailako potentzia bat zen eta etsita zegoen. Alemania, berriz, lur eremu txikiago batean, gerrako kalteak ordaintzera behartuta zegoen.
  • Faxismoaren ezaugarriak: Estatu totalitarioa: Demokrazia gabeko estatuak.

3. Nazioen arteko harremanak eta bakegintza

3.1. Keynesen proposamenak

Keynes krisitik ateratzeko estatuaren parte-hartzea ekonomian defendatu zuen lehenetarikoa izan zen. Eskaria sustatzea ekonomia hobetzeko, estatuak eman behar zituen urratsak bukaerarik ez zuen depresioarekin bukatzeko, eta estatuak ekonomian parte hartuz sektore pribatuaren eskaria sustatuko zuela defendatu zuen.

3.2. Nazioen Elkartea

Lehen Mundu Gerraren amaieran, nazioartean hainbat arazo zeuden: lurralde mugak zehaztea, iraultza komunista geldiaraztea... Irtenbidea bilatzeko, irabazleek Nazioen Elkartea sortu zuten, bakea bermatzeko. Elkarteak, sortu zenetik, hainbat gabezia izan zituen.

3.3. Ruhreko aferra

Alemaniak Frantziari gerraren kalte-ordainak ordaindu ez zizkionez, Frantziak bere armada Alemanian sartu zuen. Alemanen erantzuna erresistentzia pasiboa izan zen: langileek greba egin zuten eta produkzioa gelditu egin zen. Hitlerrek bere estatu-kolpe saiakera egin zuen. Frantziak eta Alemaniak egoera konpontzeko politika baketsu eta adiskidetasunezkoa hasteko konpromisoa hartu zuten.

3.4. Locarnoko ituna

Hurrengo pausoa hurbilketa diplomatikoa eta politikoa izan zen. Bertan egindako bilera batean, itun bat sinatu zuten, Lehen Mundu Gerran hartutako neurriak berretsiz. Europan bakea ezarri zen eta urrezko garai bat bizi izan zela esan daiteke. Estatu Batuak ere Europako herrialdeekin itun bat sinatu zuten gerra baztertzeko.

3.5. Espainiako Gerra Zibila

Espainiako eskuina gobernuan zegoen ezkerraren aurka altxatu zen eta gerra zibila hasi zen. Ekialdearen buru militar talde bat zegoen, faxismoa miresten zutenak, eta Alemania eta Italiak laguntza eskaini zieten. Ezkerrak soilik SESBren laguntza jaso zuen, eta oso murritua. Faxismoak irabazi zuen gerra.

Deskargatu

PDF Word HTML