Estatu Liberalaren Eraikuntza eta Isabel II.aren Erregealdia

Historia2,04 KB

Estatu Liberalaren Eraikuntza eta Sendotzea

Maria Kristinaren Erregeordetza (1833-1840)

1833an, Fernando VII.a hil ondoren, Isabel II.a erregina bihurtu zen. Adin txikikoa zenez, bere ama Maria Kristina hautatu zuten erregeorde. Garai honetan gertatu ziren:

  • I. Gerra Karlista: Absolutisten eta liberalen arteko gatazka.
  • Errege Estatutua (1834): Martinez de la Rosak bultzatua.
  • Mendizabalen desamortizazioa.
  • 1837ko Konstituzioa: Progresista.

1839an, Bergarako Besarkadarekin gerra amaitu zen.

Esparteroren Erregeordetza (1840-1843)

Maria Kristinaren dimisioaren ostean, Espartero jenerala izendatu zuten erregeorde. Bere agintaldia autoritarioa izan zen, eta 1842ko Bartzelonako bonbardaketaren ondoren erbesteratu behar izan zen. 1844an, Isabel II.aren adin nagusitasuna aurreratu zuten.

Isabel II.aren Erregealdia (1844-1868)

Hamarkada Moderatua (1844-1854)

Narvaez moderatua buru zela, estatu zentralizatua eta autoritarioa eraiki zen.

Biurteko Progresista (1854-1856)

O'Donnell eta Serrano jeneralek bultzatutako altxamenduaren ondoren hasi zen. 1856ko "Non nata" konstituzio progresista idatzi zuten.

Azken urteak (1856-1868)

O'Donnellen gobernu luzeak (1858-1863) modernizazioa ekarri zuen, baina azken urteetan krisi ekonomikoak eta erreginaren jokaerak 1868ko Iraultza Loriatsua eragin zuten, Isabel II.aren erbesteratzearekin amaituz.

Demokrazia eta I. Errepublika (1869-1874)

Serranoren gobernuarekin 1869ko konstituzio progresista sortu zen. Ondoren, Amadeo I.a errege izendatu zuten, baina ezegonkortasunagatik (III. Gerra Karlista, Kubako gerra) koroari uko egin zion.

1873an I. Errepublika aldarrikatu zen, lau presidenterekin (Figueras, Pi i Margall, Salmeron eta Castelar), baina Pavia jeneralaren estatu kolpeak eta Serranoren diktadurak amaiera eman zioten prozesuari.

Deskargatu

PDF Word HTML