II. Errepublikako Gertaera eta Dokumentu Gakoak
Bizkaian eta Gipuzkoan Kontzertu Ekonomikoak ezeztatzeko lege-dekretua (1937-06-23)
Dekretu hau, frankistek Hego Euskal Herri osoa hartu eta hiru astetara eman zen, Euskal Gobernua Santoñan zegoen unean. Ordurako, berretsia izan zen Euskal Herriko Estatutua baliogabetua zegoen. Gerra Zibila hasi eta urtebete pasa da jada, eta frankistak apurka-apurka konkistak eginez doaz.
Gerra Zibila Bigarren Errepublika garaian sortu zen. Gogotsu aldarrikatzen zen askatasunen aldeko Errepublika Espainian, eta ideologia anitzeko alderdiek parte hartzen zuten Gobernuan eta gorteetan. EAJ ere horietan lanean aritu zen, Euskal Herriko proiektu bat helburu zuela. Kontzertu Ekonomikoa zen euskal probintziek zuten berezitasuna, eta autonomia-estatutu baten onarpena izan ezean, akordio honek ematen zien lau aldundiei askatasuna.
Kupo baten bitartez zehazten zen Espainiako Gobernuari eman beharreko diru-kantitatea, Espainiak gauzaturiko gastuen ordainetan. Sistema hau Berrezarkuntza garaian eta ondorengo diktadura eta Errepublikan erabili zen. 1936ko hauteskundeetan, ezkerreko koalizioak eskuindarrek hain gorrotatuak zituzten erreformekin hasteko nahia adierazi zuten. Horien artean Euskadiko autonomia-estatutua zegoen martxan. Asaldaturik, eskuindarrek zenbait militarren altxamendua babestu zuten eta, erresistentzia handiarekin topatu ostean, gerra odoltsu batera bideratu zen egoera.
1936ko uztailean, Araba eta Nafarroa nazionalekin batera altxatu ziren, Bizkaia eta Gipuzkoarekin alderatuta. Horren ondoren izango da Euskal Herriko Estatutuaren berrestea. Frankok konkistatzen ditu bi probintzia horiek eta Estatutua baliogabetzen du. Hortaz, horren aurretik zegoen legedira bueltatu behar izan ziren bi probintzia horiek, eta horregatik egin zen Kontzertu Ekonomikoaren ezeztapena. Testua garrantzitsua da ikusteko frankismoak Errepublikaren alde egin zuten pertsona, erakunde eta elkarte guztiak zigortzeko zer errepresioa erabili zuen. Kontzertuak deuseztatzea politika adierazpidetzat hartu behar da. Nahiz eta lehenbizi pribilegio bat zirela esan, Francok Arabako eta Nafarroako kontzertuak mantentzea erabaki zuen. Hau da, agerian uzten du batasun-diskurtsoa premia politikoetara molda zitekeela.
Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936-10-04)
1876an foruak baliogabetu zituztenetik aurrera, etengabe aldarrikatu izan zen Euskal Herritik monarkiaren autogobernu maila. Foruen berrezarpena errebindikatzen zen. Nazionalismoaren sektore moderatuekin autonomiaren formulazio berria zehaztu zen. 1917an mezua bidali zitzaion Gobernuari autonomia baten alde. Eusko Ikaskuntza erakunde kulturalak, 1918an, gauza daitekeen autonomia-estatutu posible baten azterketa landu zuen. Berrezarkuntza garaian hasitako prozesu hau Primo de Riveraren Diktadurak eten zuen.
- II. Errepublika: Autonomiaren aukerak (EAJ bultzatzaile).
- Biurteko Erreformista: Karlistekin bat eginez Lizarrako proiektua aurkeztu zuten, baina errezeloak sortu zituen eta proiektua bertan behera utzi zen.
- 1933ko hauteskundeak: Porrota izan zuten, autonomiaren aurka zeuden eskuindarrek Gorteen gehiengoa osatu baitzuten.
- 1936ko hauteskundeak: Ezkerraren garaipenarekin, berriro zabaldu ziren autonomiaren aukerak.
Fronte Popularrak Estatutua zeukan bere programan eta EAEk hartu zuen parte koalizioan. Estatutu Proiektuaren Batzordean, Prieto zegoen buru eta Agirre idazkari. Finantziazio alorreko akordio falta zegoen. Gerra hasita, Errepublikako Gobernuak EAJk gerran modu eraginkorragoan parte hartzea behar zuen. Horrela, 1936an, Espainiako Gorteek onartu zuten Estatutua. Euskadiko Estatutua izan zen, Kataluniakoarekin batera, Gorte errepublikanoetan onartutako bakarra. Estatutuak gobernu autonomo bat antolatzen zuen hainbat botererekin, eta lehendakaria Euskadiren ordezkaria zen Errepublikarekiko harremanetan.
Clara Campoamor diputatuaren hitzaldia (1931-09-01)
1931ko apirilean Errepublika errealitate bilakatzen da eta erregeak alde egiten du. Gorte Konstituziogileak 1931n bildu ziren. Han aurrerapenak izan ziren eta emakumeen aldeko neurriak ezarri nahi ziren. Gorte berrietan Konstituzio aurrerakoia adostu zuten eta diputatuen artean Clara Campoamor, Victoria Kent eta Margarita Nelken zeuden.
Konstituzio berrian (34. artikulua) boto unibertsala kontenplatzen zen. Eztabaidetan Campoamor eta Kentek iritzi eta argudio ezberdinak plazaratu zituzten. Campoamorren argudioak baliozkotzat hartu ziren: 23 urtetik gorako emakume eta gizonezkoek boto-eskubidea lortu zuten 1931ko Konstituzioaren 36. artikuluan. Campoamorren hitzaldia modernotasun-zeinu bat zen, Errepublikak iragartzen zituen garai berrien eskutik zetorrena. Neurri horren alde egindako defentsari esker, emakumea politikaren agertokian jarri zuen, gizonaren maila berean. Horregatik, Espainiako feminismoaren historiako mugarri bat da.
Fronte Popularraren programa (1936-01-16)
Errepublika aldarrikatu zenean, 1931ko hauteskundeetan, errepublikano eta sozialisten koalizioak irabazi zuen. 1936rako, polarizatua zegoen iritzi publikoa. Eskuina, Bloke Nazionala izeneko koalizioarekin aurkeztu zen eta ezkerra, Fronte Popularra izeneko koalizioarekin. Azañak, ezkerreko errepublikanoen federazio bat lortu nahi zuen eta 1934an lortu zen alderdi horien koalizioa.
1936ko otsaileko hauteskundeek emaitza harrigarria erakutsi zuten: Fronte Popularrak irabazi zuen. Espainia antzeko bi frontetan banatua zegoen. Eskuinak, estatu-kolpea eman zuen, eta hiru urtez luzatu zen gerra zibil krudel batean bihurtu zen. Programa politiko honekin Espainiako boto-emaileen erdiak aukera bikaina ikusi zuen erregimenaren hasieran emandako erreformekin jarraitzeko. Baina programa honetan eskaini zena ezin izan zen gauzatu, Gobernuak ez baitzuen neurri hauek aurrera eramateko lan egin, Gerra Zibila irabazteko baizik.