Frankismoaren Eragina Euskadin: Erresistentzia, Aldaketa Sozialak eta Hazkunde Ekonomikoa
Errepublikak Gerra Zibila galdu ondoren, diktadura-aldi bat abiatu zen. Diktadura hori, itxuraz homogenoa bazen ere, bilakatuz joan zen. Frankismoaren azken urteetan gizarte-aldeak areagotu eta gero eta gatazka gehiago sortu ziren.
Erbestea
Gerra zibila bukatu ostean, 100.000 pertsona inguru joan ziren Kataluniatik Frantziara, horietatik 10.000 euskaldunak ziren. Naziek Frantzia okupatzean, ehunka batzuk Atlantikoa zeharkatu zuten Argentinara, Mexikora edo Venezuelara. Lehendakari Agirre eta Eusko Jaurlaritza, Bilbo erori ostean, Santanderrera joan ziren eta gero Kataluniara, gerra bukatu arte. Hortik Frantziara joan ziren eta euskal erbestatuen harrera antolatzen eta haientzako baliabideak lortzen jardun zuen. Lan hori SERE-rekin egin zuen. Lehendakari Agirre urte horretan Amerikara joatea lortu zuen, Amerikako lurralde askotan egon zen eta gero Frantziara itzuli zen hil arte, 1960an. Orduan, Jesus Maria Leizaola lehendakari izendatu zuten, azkena erbestean.
Estatu Berriaren Eraketa
Frankismoak Euskadin gizartearen sektoreen babesa lortu zuen:
- Tradizionalistak: Errepublikaren aurka matxinatu ziren.
- Falangistak: Ezarpen maila txikia, hiriburuetan zeuden.
- Monarkikoak eta eskuin tradizionala: Sektore horrek lotura zituen Bizkaiko oligarkiarekin.
- Euskal Eliza: Sektore batek, tradizionalistak, babestu zuen frankismoa; besteak, nazionalistak, aurka egin zion.
Frankismoaren Oposizioa
Frankismoak errepresio gogorra eta kontrol zorrotza ezarri arren, oposizioa aktiboa izaten saiatu zen. Bi etapa bereizi behar dira:
- 1939-1959: Hauek izan ziren oposizioarekin lotutako ekintza nabarmenak. Makiek Euskadin Frantziatik infiltratzeko ahaleginak egin zituzten, baina ez ziren beste leku batzuetakoak bezain garrantzitsuak izan.
- 1959-1975: Euskal Eliza katolikoak frankismoaren aurkako jarrera hartu zuen, herrietako parrokietako langileen oinarrituz.
Hazkunde Ekonomikoa eta Aldaketa Sozialak
Autarkiaren etapan, Gipuzkoako eta Bizkaiko industria garatu egin zen; Bigarren Mundu Gerra medio, oso hedapen handia izan zuten itsasontzigintzak edo eraldatze-industriak. Enpresen emaitzek hazkunde izugarriak izan zituzten, baina langileen bizi baldintzak gero eta okerragoak ziren. Urte horietan, Espainiako eskualdeetatik, Euskadi izan zen hazkunde handiena izan zutenetako bat; hazkundearen oinarria industria sektorea izan zen. Desarrollismoaren aldian, inmigrazio handiari esker, euskal industria bere muga tradizionaletatik atera zen, Nerbioi ibaiaren ezkerraldera eta Deba ibaiaren arrora. Gerra Zibil ostean, Euskadiko demografia ez aurrera ez atzerako egoeran geratu zen. 1950eko hamarkadatik aurrera, biztanleriak hazkunde handia izan zuen, milioi bat biztanleko kopurua gainditu zuen. 25 urte geroago, kopuru hori bikoiztu egin zen. Bi arrazoi egon ziren hazkunde hau gertatzeko: batetik, inmigrazioa eta, bestetik, bizi-itxaropenak gora egin zuen, haurren heriotza-tasak behera egin zuen eta jaiotza-tasa berreskuratu zen (baby-booma).