Frankismoaren Krisia eta Oposizioa (1962-1970)

Historia2,86 KB

Vatikano II.a Kontzilioa eta nazionalkatolizismoaren krisia

Vatikano II.a Kontzilioa (1962-1965 bitartean) gertatu zen. Eliza katolikoa frankismotik aldentzen hasi zen, eta horrek nazionalkatolizismoaren ereduaren krisia ekarri zuen.

Oposizio politikoaren berpiztea

Oposizio politikoaren protagonistak alderdi politikoak izan ziren. Legez kanpo egon arren, ezkerreko alderdiek beren oposizioa berpiztu zuten Espainia barnean:

  • Espainiako PCE (Alderdi Komunista)
  • PSOE

Ezker muturreko erakundeak eta erakunde terroristak ere agertu ziren, hala nola FRAP (Frente Revolucionario Antifascista y Patriótico). Alderdi nazionalista historikoak berpiztu ziren, eta ETAren sorrera etorri zen 1959an.

Municheko Biltzarra (1962)

Municheko Bileran, Espainiako barne-oposizio moderatua (Gil Robles) erbesteko oposizioarekin (PCE gabe) bildu zen. Bertan, Europako erakundeetan integratzeko Espainian sistema demokratikoa ezartzea ezinbesteko baldintza zela aldarrikatu zen. Erregimenak errepresio gogorra eraman zuen aurrera.

Gobernuaren moderazioa eta lege berriak

Francok gobernu moderatuago bat ezarri zuen, joera berritzaileak zituzten ministroak ezarrita (Fraga, Solís…), baina Gobernuan Carrero Blanco almirantearen sarrerak teknokraten jarrera indartzea adierazi zuen.

Lege nagusiak (1966-1967)

Horrela onartu ziren:

  • Gizarte Segurantza Legea (1967)
  • Prentsa Legea (1966)
  • Erlijio Askatasunari buruzko Legea (1967)

Estatuaren Lege Organikoa 1967an egin zen, eta horri esker estatuko organo desberdinen funtzioak zehaztu ziren, eta gobernuburua eta estatuburua bereizi ziren. Francok monarkia berri bat nahi zuen, berak legitimatua, gerra zibilaren garaile izaki, bere obrak aurrera jarrai zezan.

Barne-tentsioak eta Matesa eskandalua (1969)

Erregimen barne-tentsioak areagotuz joan ziren, eta Matesa eskandaluaren ondorioz, irekitasunaren aldekoen eta inmobilisten arteko liskarra piztu zen 1969an. Francok 1969an Carrero Blancori konfiantza eta boterea eman zion.

Matesa eskandaluak erreformismoa gelditu eta errepresioa handitu zuen. Salbuespen-egoera 1969an eta 1970ean ohiko baliabide bihurtu zen.

Errepresioa eta Burgosko Prozesua (1970)

Burgosko Prozesuak (1970) frankismoaren ezgaitasuna agerian utzi zuen. Epaiketa honetan, ETAko sei kide heriotza-zigorrera kondenatu zituzten, polizia baten hilketagatik. Nazioarteko eraginagatik, Francok indultatu behar izan zituen, baina erregimenaren erantzuna barne-protesten aurrean errepresioa eta salbuespen-egoera izan zen. Erregimenaren barne-tentsioengatik eta Franco ondoren erregimenaren jarraitutasunaz kontzentraturik, jarrera kontserbadorearen alde jarri ziren (Carrero Blanco eta Franco).

Deskargatu

PDF Word HTML