Diktadura Frankistaren Finkapena eta Krisialdia (1959-1975)

Historia5,53 KB

1. Frankismoaren bilakaera politikoa

1.1. Barne-politika

Berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, Francoren gobernuan ministro berriak bildu ziren: teknokratak. Hauek garapen ekonomikoa bultzatu nahi zuten, eta horrek, ekonomiari ez ezik, politikari ere eragin zion. Opus Dei-ko teknokratak 1957an sartu ziren gobernuan, erregimena berritu eta liberalizatzen saiatzeko. Joera horren aurka, erregimenaren sektore immobilistak zeuden.

Oinordetza-legean aldaketak egin ziren, Francoren ondorengoa nor izango zen ziurtatzeko eta Espainia monarkia zela berresteko. Hala ere, aldaketa garrantzitsuenak 1969an gertatu ziren, Francoren osasun-egoera txarraren ondorioz:

  • Joan Karlos Borboikoa Francoren ondorengo izendatu zuten errege tituluarekin, erregimenari eusteko konpromisoarekin.
  • Luis Carrero Blanco, Francoren gertuko almirantea, presidenteorde izendatu zuten.

Carrero Blanco Francoren konfiantzazko gizona zen, antikomunista sutsua, erreformarik ez egiteko eta oposizioa gogor zapaltzeko asmoa zuena. Hala ere, ETAk hankaz gora jarri zituen erregimenaren plan horiek Ogro operazioan, 1973ko abenduaren 20an, Madrilen Carrero Blanco hil zutenean. Kolpe izugarria izan zen erregimenaren etorkizunerako.

1.2. Kanpo-harremanak

1957tik aurrera, frankismoak hiru helburu nagusi ezarri zituen kanpo-politikan:

  1. Europako Ekonomia Erkidegora (EEE) hurbiltzea.
  2. AEBekiko harremanak sendotzea.
  3. Gibraltar berreskuratzea.

1959an eskaria errepikatu zen eta elkarrizketekin hastea onartu zuten. Nolanahi ere, akordio ekonomikoak lortu ziren estatu batzuekin: 1970ean Lehentasunezko Akordioa sinatu zuten, merkataritza errazten zuena. Gibraltarren kasuan, 1969an Britainia Handiarekin izandako elkarrizketen porrotaren ondoren, gibraltardarrek erreferendumean Ingalaterraren menpe jarraitzea erabaki zuten. Ondorioz, Francoren gobernuak hesia ixtea agindu zuen eta komunikazio guztiak hautsi zituen. Hesia ez zen berriro ireki 80ko hamarkadara arte.

2. Bilakaera ekonomikoa

2.1. Egonkortze Plana eta Garapen Planak

Berrogeita hamarreko hamarkadan abian jarritako irekieraren aldeko neurriak ez ziren nahikoak izan, eta ekonomia errotik aldatu beharra zegoen. Helburua ekonomia liberalizatzea eta arrazionalizatzea izan zen. Hartutako neurri nagusiak hauek izan ziren:

  • Estatuaren kontrol ekonomikoa murriztea.
  • Kanpoko inbertsioak sustatzea eta inportazioei oztopoak kentzea.

Ekonomia eraldatzeko, nazioarteko erakundeen eta AEBetako banketxeen dirulaguntzak jaso ziren. Plan horren emaitza positiboa nazioarteko garapenaren eta hedapenaren ondorioz izan zen. Europara emigratu gabe, egoera jasanezina izango zen; emigrazio horrek, turismoarekin batera, egoera orekatzen lagundu zuen. Inportazioak ordaintzeko beharrezko dibisak eskuratu ziren eta langabeziaren arazoa arintzea lortu zen.

Egonkortze Planaren ondorengo hamarkadan (1962-1975), Garapen Planak garatu ziren, López Rodóren eskutik. Helburu guztiak bete ez arren, nazioarteko egoerak Espainiako ekonomiaren oparotasunari lagundu zion. Hazkundearen eragile nagusia industria izan zen, automobilaren eta kontsumo-ondasunen sektoreak nabarmenduz.

2.2. Mundu mailako krisi ekonomikoa (1973-1975)

Nazioarteko egoera aldatu egin zen 70eko hamarkadan, eta berriro ere zailtasunak sortu ziren Espainiako ekonomiaren hazkundea geldiarazteko. Gainera, Europako gainerako herrialdeen krisiaren ondorioz, esportazioak murriztu egin ziren eta kapital-inbertsioak jaitsi ziren.

3. 60ko eta 70eko hamarkadetako aldaketa sozialak

Landa-gizarte tradizionala gizarte industrial, urbano eta modernoa bihurtu zen. Garapen ekonomikoak bizi-maila igotzea eta kontsumo-gizartea sortzea eragin zuen. 14 urtera arteko derrigorrezko hezkuntza ezarri zen, ikasle kopurua handituz eta bizi-kalitatea zein bizi-itxaropena hobetuz. Emakumeak gizartean zuen funtzioa ere pixkanaka aldatzen hasi zen, bizitza publikoan gehiago parte hartzen eta lan-munduan sartzen.

4. Erregimenaren aurkako oposizioa

4.1. Oposizio soziala

1960ko hamarkadan, gizarte-aldaketen ondorioz, erregimenaren aurkako jarrerak eta protestak ugaritu ziren. Erregimenak Comisiones Obreras (CCOO) taldea jazarri eta legez kanpokotzat jo zuen, haien buruzagiak espetzeratuz. Bestalde, apaiz gazteek hierarkia kritikatzen zuten erregimenarekin kolaboratzeagatik; Francok apaiz katoliko batzuk atxilotu zituen oposizio demokratikoaren aldeko jarrerengatik.

4.2. Oposizio politikoa

1962ko apirilean, Munichen egindako kongresuan (Municheko elkar hartzea), oposizioko indarrek Espainian demokraziarik ez zegoela salatu zuten. Frankistek «azpijokotzat» jo zuten eta sinatzaileei traidore izatea leporatu zieten. Santiago Carrillok zuzendutako Espainiako Alderdi Komunista (PCE) izan zen frankismoaren aurka gehien antolatu zen alderdia. Espainian frankismoaren aurkako manifestazioak ugaritu egin ziren.

5. Frankismoaren amaiera

1975eko krisi ekonomikoak eta langileen ezinegonak egoera zaildu zuten. Terrorismoaren Aurkako Legea onartu zen, heriotza-zigorra ezarriz. Lege hori aplikatuz, gobernuak heriotza-zigorra ezarri zien ETAko eta FRAPeko 11 kideri. Errepresio bortitz horrek erabat isolatuta utzi zuen erregimena, eta Espainiak atzerriko herrialdeen boikota jasan behar izan zuen ekonomian zein kulturan.

Deskargatu

PDF Word HTML