Frankismoaren Garapena eta Krisia (1950-1975)
1. Sarrera
1950. urteko hamarkadan, erregimen frankista egonkorrago bihurtu zen. Espainiako ekonomiak porrot egiteko arriskua zuenez, teknokratek egonkortze planak diseinatu zituzten eta neurri hauek hartu zituzten:
- Soldaten izozketa.
- Kanpo merkataritza eta inportazioen askatasuna.
Espainiaren garapen ekonomikorako oztopoak ezabatu ziren. Langabeziaren igoera bat egon zen, eta emigrazioarekin zertxobait konpondu zen. Guzti honen ondorioz, Espainiako ekonomiak garapen izugarria izan zuen eta gizartean pentsamendu irekiago bat ekarri zuen. Erregimenaren zapalkuntza, ordea, berdin jarraitu zuen.
2. Garapen Ekonomikoa eta Hiritartze Prozesua
2.1 Garapen Ekonomikoaren Onurak
Teknokratek ekarritako egonkortze planak onuragarriak izan ziren. Planak industriara bideratu ziren, eta haien helburua azpiegitura-gabeziak konpontzea eta garapen-poloak sortzea zen. 1960ko hamarkadan BPG eta per capita errenta igo egin ziren.
Garapen handi honetarako hainbat arrazoi egon ziren:
- Nazioarteko egoera ekonomikoa aldekoa zen.
- Atzerriko kapitalen (dibisen) etorrerak ugariak izan ziren.
- Lan eskua merkea zenez, enpresa askok sukurtsalak jarri zituzten Espainian.
- Turismoa handitu zen.
Honek Espainiako gizartean aldaketak ekarri zituen. Espainiako gizarte tradizionala eta nekazaria gizarte industrial, hiritar eta moderno bihurtu zen. Industrializazioak bigarren sektorearen nagusitasuna ekarri zuen, eta honekin batera jendea landa-eremuetatik hirietara mugitzen joan zen. Erdi mailako klasea handitu eta nagusitu egin zen, eta honekin batera bizi maila eta familia kontsumoa ere. Hezkuntza eta osasuna hobetu ziren, eta emakumea lan munduan sartu zen. Aldaketa guzti hauengatik, Espainiako pentsamoldea toleranteagoa eta irekiagoa bihurtu zen.
2.2 Garapen Ekonomikoaren Arazoak
Inbertsio asko egon baziren ere, sektoreen arteko desorekak nabaritu ziren. Industria mailan asko inbertitu bazen ere, nekazaritza arloan egindako inbertsioak urriak izan zirenez, produktibitatea gutxitu zen. Gainera, jende askok landa eremuetatik hiritara joan zen lan bila.
Eskualdeen artean ere desorekak zeuden: industria gehiena Euskal Herrian, Katalunian eta Madrilen zegoelako, eta beste tokietan ez zen sortu. Estatuaren gizarte-zerbitzuak oso kaxkarrak ziren. Sistema fiskala injustua zen eta ingurumenaren hondamendi izugarri bat egon zen.
2.3 1970. Hamarkadako Petrolio Krisia
Petrolioaren prezioaren igoerak eragina izan zuen Espainiako hazkunde ekonomikoan, energiaren esparruko beharren %68 petrolioak asetzen zuelako. Turismoak eta emigrazioak behera egin zuten eta honen ondorioz dibisak herrialdera sartzeari utzi zioten. Langabezia handitu zen. Esportazioak murriztu egin ziren eta kapital inbertsioak gutxitu ziren.
3. Bilakaera Politikoa
3.1 Kontinuismo Politikoaren Garaia (1957-1969)
Teknokratek erregimena berritu eta liberalizatzeko ahalegina egin zuten, baina joera berri horien aurka zeuden sektore inmobilistak ere bazeuden. Franco bi sektoreen arteko orekari eusten ahalegindu zen. Honetarako:
- 1966an Prentsaren Legea promulgatu zuen, zentsura murriztu zuena.
- 1963an Orden Publikoaren Legea aldarrikatu zen. Orden publikoaren auzitegi berria (TOP izenekoa) sortu zen. Auzitegi honek buruzagi politiko eta sindikalak zigortzen zituen eta salbuespen egoera baten aurrean atxiloketak agintzen zituen.
- 1966an Estatuaren Lege Organikoa onartu zen. Lege honen helburua erregimenean argitaratutako legeak testu bakar batean biltzea eta instituzionalizatzea zen. Honela, Gorteetan Tercio Familiarra ordezkatzeko prokuradoreak izango ziren, sistemaren ordezkaritzaren oinarriak ezarriz: familia, udalerria eta sindikatua.
Subiranotasuna oraindik Francori zegokion. Honek, Espainia erreinu bezala jaso zuen, eta monarkia berri bat ezarri zuen, Juan Karlos printzea izendatuz 1969. urtean. Dena den, sistemak oinarri autoritario eta pertsonalista bera izaten jarraitu zuen. Matesa kasua zela eta, kontserbadoreek presioa egin zioten Francori eta hainbat ministro teknokrata kendu zituzten gobernutik.
Kanpo politikari dagokionez, Ginea Ekuatoriala deskolonizatu zuten, 1962an Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeko eskaera egin zuen, eta Hego Amerikako herrialdeekin eta herrialde arabiarrekin harremanak finkatu zituzten.
3.2 Frankismoaren Krisia eta Amaiera (1969-1975)
1969. urtean Francok bi erabaki garrantzitsu hartu zituen: Lehenengoa Juan Karlos Borboikoa izendatzea (errege tituluaz) ondorengo gisa, eta bestea Carrero Blanco presidenteorde izendatzea. Honen ondorioz, bi joera nagusi eman ziren: irekitasunaren aldekoak (Garciano Goñi, Fraga) eta inmobilistak (Carrero Blanco).
Francoren gobernu berriaren proiektua bertan behera geratu zen ETAk Carrero Blanco hil zuenean 1973. urtean. Ondoren Francok Arias Navarro izendatu zuen gobernuburu. 1975. urtean Franco hil egin zen.
4. Oposizio Demokratikoa
Hazkunde ekonomikoarekin batera barneko oposizioa sortu zen. 1964tik aurrera unibertsitatean protesta ugari gertatu zen. Unibertsitate gehienetan ez zuten SEU (sindikatu ofiziala) onartzen eta ikasleen asanblada askeak antolatzen zituzten.
4.1 CCOO
1960ko hamarkadatik aurrera grebak eta langileen protesta ekintzak ugariak izan ziren. 1962an Langile Komisioak (CCOO) eratu zen. Debekatuak egon arren, langile grebak antolatu ziren askatasun sindikala eta politikoa eskatzeko. Erregimenak Langile Komisioak legez kanpo deklaratu zuen, eta buruzagiak epaitu eta espetxeratu zituzten (1001. prozesua). Debekatutako sindikatuen indarra gero eta nabarmenagoa zen; hiri osoak, greba orokorrak deituta, geldiaraztea lortu zuten.
4.2 Municheko Batzarra
1962an, Espainiak Europako Ekonomia Elkartean sartzeko eskaera egin zuenean, gobernu barruko eta erbesteratutako ehun bat politikoek erregimenaren demokrazia eza salatu zuten Munichen. Espainiako agintariek ohiko salaketak erabili zituzten “komunisten itun maltzurra” zela esanez. Gobernuak politiko hauen aurka errepresioa erabili zuen. Batzuk kartzelatu egin zituen, eta beste batzuk erbesteratu egin zituen.
4.3 Eliza Katolikoa
Eliza katolikoan ere hasi ziren agertzen askatasun faltaren aurkako protestak. Gotzainen batzarrak sindikatu frankistak kritikatu zituen eta langileek sindikatu libreak izateko eskubidea eskatu zuten. Honen ondorioz, 1973. urtean eliza eta estatuaren arteko bereizketa eman zen. Hainbat apaiz katoliko atxilotu zituzten eta Zamoran apaizentzako kartzela bat jarri zuten.
4.4 Añoveros Kasua
1974ko otsailean Bilboko gotzainak, Añoveros, euskararen aldeko pastoral bat argitaratu zuen. Atxilotu egin zuten, baina Espainiako gotzainek eta Vatikanoak Añoverosen alde egin zutelako, eta Aita Santuak Franco elizatik bota behar zuenez, Añoveros askatu zuten. Eliza eta gobernuaren arteko harremanak inoiz baino okerragoak bihurtu ziren.
4.5 ETAren Sorrera
ETA, EAJtik banandutako nazio-askatasunerako mugimendu iraultzailea zen (EKIN). Geroztik ekintza armatuak aniztu ziren. Politika eta ideologia desadostasunengatik, EAJ eta ETAren arteko harremana hautsi egin zen 1964. urtean. ETAren politika erradikalizatu egin zen borroka armatuaren alde egin baitzuten Euskal Herriaren independentzia lortzeko. 1968an lehenengo atentatu armatuak eman ziren Guardia Zibil bat eta Gipuzkoako komisario bat hil ondoren. Honi aurka egiteko, frankismoak terrorea erabili zuen. Jende asko atxilotu zuten eta atxilotuak torturatzen zituzten.
4.6 Burgosko Prozesua
1970. urtean, 16 etakide epaitu ziren eta hauetako seiri heriotza zigorra ezarri zitzaien. Hau gobernuak biolentziaren aurkako gogortasuna erakusteko izan zen. Euskal Herrian hainbat greba eta manifestazio antolatu zituzten, Espainiako beste hiri handietan bezalaxe. Gotzainen batzarrak ere errukia eskatu zuen.
4.7 Salbuespen Egoera
Erregimenak salbuespen egoera aldarrikatu zuen (Gobernua arriskuan jartzen duen egoera baten aurreko protokoloa, giza-banakoen eskubideak eta askatasunak mugatzen dituena). Honen aurkako manifestazioak egin ziren, eta Burgoseko prozesuko sei heriotza-zigordunei ez zitzaien hil presioarengatik.
5. Francoaren Gaixotasuna eta Heriotza
5.1 Estatu Barruko Egoera
1974an tronboflebitis batek Francoaren bizitza arriskutan jarri zuen eta Joan Karlos printzeak estatu buruaren funtzioak hartu zituen. Aste batzuetara, sendatutakoan, Francoak agintea berreskuratu zuen. Ekintza armatuak ere gero eta ugariagoak ziren. ETAren ekintzaz gainera, FRAP izeneko erakundeak ere diktaduraren aurkako ekintza armatuak egin zituen.
Demokraziarako trantsizioa prestatzen hasi zen. Honetarako:
- 1974ko uztailean alderdi politiko eta sindikatuek Junta Demokratikoa sortu zen.
- 1975eko ekainean berriz, Konbergentzia Demokratikorako Plataforma sortu zen (PSOEk gidatzen zuena).
Gobernuak terrorismoaren aurka egiteko lege berri bat sortu zuen, heriotza zigorra ahalbidetzen zuena. Hilabete horretan gerra auzitegiek hamaika heriotza zigor erabaki zituzten. Gobernuak eskarmentu handia eman nahi zuenez, zigortutako bost pertsona fusilatu zituen (hiru FRAP-koak, bi ETAkoak). Mundu osoan frankismoaren aurkako manifestazioak antolatu zituzten eta Espainiak atzerriko herrialdeen boikot ekonomiko eta kulturala jasan zuen.
5.2 Ibilaldi Berdea
Espainiaren ahulezia aprobetxatuz, Marokok Espainiako Sahara kolonia inbaditu zuen eta Saharako lurraldean barneratu ziren. Fronte Polisarioak, hango indar politiko nagusiak, independentzia lortu nahi zuen eta Espainiak hango biztanleek egin nahi zuten erreferendum bat onartu zuen. Espainiak, gerraren beldur, Madrilgo Ituna sinatu zuen azaroaren 14an. Honen ondorioz, Espainiar Sahara Marokori eta Mauritaniari eman zien. Fronte Polisarioa baztertuta geratu zen, eta gatazkak oraindik jarraitzen du.
5.3 Francoaren Heriotza
Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen, berak egindakoak jarraituko zuelakoan. Baina, Francorik gabe, frankismoak bizirauteko ezintasuna erakutsi zuen.