Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Bigarren Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak

Historia3,33 KB

1. Gerraren kausak eta leherrarazlea

Lehen Mundu Gerrako bake-itunek oso ahulduta utzi zituzten garaitutako herrialdeak. Alemaniak lurraldearen zati bat galdu zuen; ekonomia bahitu egin zitzaion herrialde garaileen mesedetan, eta ezinezko bihurtu zuen Alemania suspertzea. Garaileenganako erresumina nagusitu eta sentimendu horrek bultzatuta sortu zen muturreko nazionalismo alemaniarra.

Errusiako Iraultzan (1917ko urrian) komunismoak garaitu izanak sentimendu kontrajarriak eragin zituen: mirespena eta beldurra. Mendebaldekoek estatu berriak sortu zituzten iraultza-mugimenduak galarazteko; muturreko nazionalismoa azaldu zen, komunismoaren aurkako indarrik eraginkorrena zelakoan.

1930eko hamarkadako Depresio Handiak krisian utzi zituen herrialde asko....

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak" »

Latinoamerikako diktadura militarrak

Historia6,07 KB

Ekialde hurbileko gatazkak, Israel

1948an, Israel sortu, gatazka asko. Petrolio-hobiengaitik  garrantzi estrategiko handia hor.  1973an, Yom Kippur Gerra piztu, Egipto eta Siria Israel eraso zutenean. Herrialde arabiarrek lurralde asko lortu. Estatu Batuak babestu Israel / /Sobietarrek babestu arabiarrei.  

Su- etena adostu, baina  epe luzerako ondorioak izan: petrolio-salmenta blokeatu, ekoizpena gutxitu. Guzti horrek ekonomia-krisibat sortu.

Latinoamerikako diktadura militarra

Estatu batuek komunismoak latinoamerikan aurrera egiteko estatu-kolpeak babestu zituzten hori askotan diktadura militarrak jarri zituen boterean 

1973an, Salvador Allende presidentea kargutik kentzeko estatu kolpea finkatu Estatu Batuetako gobernuak. Augusto Pinochet...

Jarraitu irakurtzen "Latinoamerikako diktadura militarrak" »

Espainiako Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila (1931-1939)

Historia2,78 KB

Errepublikaren garaipena eta biurteko erreformista (1931-1933)

Behin-behineko gobernua eta 1931ko Konstituzioa

1931ko apirilaren 12an udal-hauteskundeak egin ziren, eta hautagai errepublikanoek irabazi zuten ia probintziako hiriburu guztietan. Nahiz eta monarkikoek lortu zuten garaipen orokorra, emaitzak errepublikanoen garaipentzat hartu ziren. Emaitza jakitean, Alfonso XIII.a erbesteratu egin zen eta behin-behineko gobernu bat eratu zen. Gobernu horrek Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen 1931ko apirilaren 14an.

Donostiako Ituna sinatu zuten alderdiek osatu zuten gobernu berria, eta Niceto Alcala Zamora izendatu zuten presidente. Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak egin ondoren, 1931ko Konstituzioa onartu zen, erregimen demokratikoa...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila (1931-1939)" »

Lehen Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak

Historia4,74 KB

Kolonialismoaren Definizioa

Kolonialismoa herrialde batek (metropoliak) beste lurralde bat (kolonia) indarrez bereganatzea eta ekonomikoki ustiatzea da.

Lehen Mundu Gerrako Aldeak

Aliatuak:

  • Errusia
  • Ameriketako Estatu Batuak (AEB)
  • Erresuma Batua (EB)
  • Frantzia
  • Serbia

Potentzia Zentralak:

  • Alemania
  • Otomandar Inperioa
  • Austria-Hungaria

Lehen Mundu Gerraren Ezaugarriak

Lehen Mundu Gerra industriala eta modernoa izan zen; garapen zientifikoei esker arma berriak, garraio seguruagoak eta sendagai hobeak zeuden (itsaspekoak, hegazkinak, tankeak...).

Gerra honetan erabateko mobilizazioa zegoen, nazio guztiak parte hartu behar zuen.

Ekonomia eustea oso garrantzitsua zen; lortzen ez bazen, gerra galtzea zen ondorioa. Ekonomia indartsuagoa zutenek arma gehiago izango zuten....

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak" »

Espainiako Berrezarkuntzaren Krisia eta Langile Mugimenduak

Historia7,21 KB

Marokoari buruzko politika koloniala eta Rifeko gerra

1906ko Algecirasko Biltzarra egin ondoren, Espainiak eta Frantziak Maroko aldean protektoratu frantses-espainiarra ezarri zuten. Espainiari Rif lurraldea egokitu zitzaion eta enklabe bat Atlantikoko kostaldean. Rifeko tribu berbereek espainiarren presentziaren aurka egin zuten. Gobernuak soldadu kopurua handitzea erabaki zuen Melilla ez galtzeko. Herri protesta handiak sortu ziren Bartzelonan, anarkistek, sozialistek eta errepublikanoek bultzatuta.

Bartzelonako Aste Tragikoa

Gerraren aurkako mobilizazioa Bartzelonako portuan hasi zen, tropak itsasontziratzen ari zirela. Honek greba orokorraren deialdia eragin zuen. Bartzelonako matxinadak astebete iraun zuen; mugimendu antimilitarista zen eta...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Berrezarkuntzaren Krisia eta Langile Mugimenduak" »

Frankismoa: Oinarriak, Oposizioa eta Autarkia

Historia7,08 KB

Gerra Zibila amaitu zenean, Francok diktadura ezarri zuen, ia berrogei urte iraun zituena. Agintaldi autoritarioa eta militarra izan zen, eta lau talde boteretsuren laguntza izan zuen: Eliza Katolikoa, militarrak, falangistak eta monarkikoak.

1. Francoren erregimenaren oinarriak

Erregimena pixkanaka ezarri zen. Lehenengo pausoak Gerra Zibilean eman ziren. Defentsa Batzorde Nazionalak, 1936ko irailaren amaieran, Franco armadaburu, estatuburu eta gobernuburu izendatu zuen. Beraz, Francok botere militar eta politiko guztiak zituen.

Oinarri ideologikoak

Hainbat erreferentzia hartu zituen frankismoa sortzeko. Hiru hauek dira aipagarrienak:

  • Faxismoa: Alemaniako Hitlerren eta Italiako Mussoliniren sistema politiko faxistak izan ziren bere ereduak. Francok,
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: Oinarriak, Oposizioa eta Autarkia" »

Euskal Herriko Historia Garaikidea: Dokumentu Gakoak

Historia2,9 KB

Baionako Hitzarmena (1945)

Baionako Hitzarmena 1945eko martxoaren 31n sinatu zen. Euzkadiko Gobernuak eta Frantzian erbesteratutako erakunde politiko eta sindikalek adostu zuten. Testu politiko-ideologiko hau frankismoaren aurkako oposizioari eta euskal herritarrei zuzenduta zegoen, II. Mundu Gerraren amaieran.

Analisia eta helburuak

Ideia nagusia Eusko Jaurlaritzarekiko konfiantza berritzea eta frankismoaren aurka bat egitea zen. Puntu nagusiak:

  • Batasuna: Frankismoaren aurkako indarren batasuna berrestea.
  • Legitimotasuna: Erbesteko Euskal Gobernuaren agintaritza onartzea.
  • Etorkizuna: Euskal Herriaren borondatea errespetatzeko konpromisoa.
  • Erakundeak: Jaurlaritzari laguntzeko aholkularitza-organoak sortzea.

Garrantzia historikoa

Testuak Euskal Herriaren...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Historia Garaikidea: Dokumentu Gakoak" »

Frankismoa: Diktadura, Autarkia eta Nazioarteko Isolamendua

Historia2,58 KB

Frankismoaren sorrera eta ezaugarri nagusiak

1939an, Gerra Zibila amaitu ondoren, Francisco Francok diktadura ezarri zuen Espainian, 40 urtez luzatuko zena. Erregimen hau, hasiera batean, Italiako eta Alemaniako eredu totalitarioetan oinarritzen zen: alderdi bakarrekoa zen eta ez zuen konstituziorik. Hala ere, estatuaren politika bideratzeko, hainbat lege ezarri zituen: Gorteen Legea, Ondorengotzaren Legea eta Espainiarren Forua.

Erregimenaren oinarriak

Frankismoa lau zutabe nagusitan egituratzen zen:

  • Kaudillismoa: Botere guztiak Francoren esku zeuden (estatu burua, gobernu burua eta armadako generalisimoa).
  • Zentralismoa: Espainia nazio bakartzat hartzen zen, autonomiak deuseztatuz.
  • Oposizioaren zapalkuntza: Ideologia ofizialarekin bat ez zetozenen
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: Diktadura, Autarkia eta Nazioarteko Isolamendua" »

Espainiako Krisia eta Independentzia Gerra (1788-1833)

Historia4,37 KB

1. Karlos IV.aren erregealdiaren krisia (1788-1808)

Espainian Ilustratuen erreformek porrot egin bitartean, Frantzian iraultza burgesa gauzatzen ari zen, egitura politiko-sozial berria sortuz: Liberalismoa. Europa osoan harridura eta ikara sortu zen. Monarkia eta ilustratu gehienak aurka zeuden, Erregimen Zaharraren barruan hobekuntzak egitearen aldekoak baitziren.

Karlos IV.ak ministro ilustratuak gobernutik baztertu eta 1792an Manuel Godoyren esku utzi zuen boterea. Luis XVI.aren exekuzioaren ondoren, gerra deklaratu zen Frantziaren aurka, Konbentzio Gerra hasiz (1793-1795). Espainiak gerra galdu zuen eta Basileako bakeak (1795) Espainia frantsesen menpe utzi zuen.

1.2 Espainia Napoleonen zerbitzura

San Ildefonsoko Itunaren (1796) ondoren, Espainia...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Krisia eta Independentzia Gerra (1788-1833)" »

1978ko Espainiako Konstituzioaren Analisia eta Testuingurua

Historia5,64 KB

1. Testuaren aurkezpena; Testua 1978ko Konstituzioaren zatia; lehen mailako testu juridikoa eta publikoa. Gorteek 1978ko urriaren 31n onartu eta abenduaren 6an herriak erreferendumean. Abenduaren 29an BOEn argitaratu. Madrilen egindakoa. Daten arabera Trantsizio demokratikoan kokatu behar, Juan Carlos erregea estatuburua eta Suarez gobernuburua. Gorteek izendatutako batzorde batek egin, alderdi ezberdinetako ordezkariek osaturikoa. Hartzaileak, Espainiako herritarrak. Helburua: marko juridiko-politiko berri bat legitimatzea. 

2. Analisia; Estatu baten egituraketa politikoa, soziala, ekonomikoa. Osoki arautzen duen arau nagusia. Goreneko legea eta lehen mailako izaera. Botereen arteko harremanak arautzen eta herritarren eskubide eta betebeharrak...

Jarraitu irakurtzen "1978ko Espainiako Konstituzioaren Analisia eta Testuingurua" »