Euskal Herriko Historia Garaikideko Dokumentuen Iruzkinak
Diputatuen Kongresuaren Legea
Testuak 66. Diputatuen Kongresuak emandako legearen hiru artikulu aztertzen ditu:
- 1. artikulua: Autonomia osatzen duten lurraldeak aipatzen dira, Euskal Herria izena hartuz. Foru tradizioari jarraituz, lurralde bakoitzak modu autonomoan gobernatuko du. Gaztelania eta euskara hizkuntza ofizialak dira.
- 5. artikulua: Lurralde autonomoak polizia propioa izateko eskumena izango du.
- 10. artikulua: Aginte organoak subiranotasun nazionalean oinarritzen dira, errepublikaren balio eta printzipioen mugapean. Organo legegilea (parlamentua) sufragio unibertsalaren bidez hautatuko da, eta honek lehendakaria aukeratuko du.
Behin-behineko zehaztapena: Gerrak irauten duen bitartean, behin-behineko gobernu batek aginduko du Euskal Herrian. Udaletako zinegotziek emango dute botoa, eta Bizkaiko Gobernadore Zibilak egiaztatuko du hautaketa, Gipuzkoa eta Araba altxatuen esku zeudelako.
Iruzkinaren Testuingurua
XIX. mendean euskal probintziek foru bereziak zituzten, baina III. Gerra Karlistaren ostean ezabatu zituzten. Trukean, Kontzertu Ekonomikoak ezarri ziren. Industrializazioak bultzatuta, Sabino Aranaren inguruan korronte nazionalista sortu zen, autonomiaren alde eginez. II. Errepublikan lortu zen autonomia lortzeko benetako aukera.
1931n Lizarrako Estatutua idatzi zen, EAJk eta karlistek sustatua. Espainiako Parlamentuak ez zuen onartu, Vatikanoarekin konkordatuak hitzartzeko eskumena jasotzen zuelako. Ondorioz, EAJ eta karlistak banandu egin ziren. 1936ko hauteskundeetan Fronte Popularrak irabazi zuen, eta estatutuaren aldarrikapenak berpiztu ziren. 1936ko urrian, Errepublikak Euskal Herriko lehen estatutua onartu zuen, eta Jose Antonio Agirre izendatu zuten lehendakari.
Iruzkinaren Analisia
Testuak Gipuzkoa eta Bizkaiko Kontzertu Ekonomikoen abolizioa jasotzen du. Francok probintzia hauek traidoretzat jo zituen, Errepublikaren alde egiteagatik, eta zigor gisa Kontzertu Ekonomikoak kendu zituen. Nafarroa eta Araban, aldiz, pribilegioak mantendu zituzten, altxatuen alde egin zutelako.
Iruzkinaren Testuingurua
Kontzertu Ekonomikoen jatorria 1878an dago, III. Gerra Karlistaren amaieran. Sistema honek euskal lurraldeei zerga-kudeaketa propioa ahalbidetzen zien. 1936ko uztailaren 18ko estatu kolpearen ondoren, euskal lurraldeek jarrera ezberdina hartu zuten: Nafarroa eta Araba altxatuen alde jarri ziren, eta Gipuzkoa eta Bizkaia Errepublikarekiko leial mantendu ziren. 1937an, eusko gudarostea errenditu egin zen Santoñako Hitzarmenaren bitartez.
Iruzkinaren Analisia
Legearen helburua interes nazionaleko industrien ezarpena erraztea da, autarkia bultzatuz. Gerra Zibilak ornikuntza falta agerian utzi zuen, eta Estatuak inportazioak baztertu eta bertan ekoiztea erabaki zuen. Legeak enpresei zerga-murrizketak eta lurrak desjabetzeko eskubidea ematen die, trukean Estatuak industria horietan esku hartuko duelarik.
Iruzkinaren Testuingurua
Gerra Zibilaren ondorio ekonomikoak latzak izan ziren. Frankismoak autarkia (auto-hornikuntza) ezarri zuen hogei urtez. 1941ean, Industriaren Institutu Nazionala (INI) sortu zuten industria estrategikoak sustatzeko. Hala ere, Espainia ezin zen ekonomikoki guztiz buruaskia izan.
Iruzkinaren Analisia
Testuak demokraziaren oinarrizko ezaugarriak azpimarratzen ditu: erakunde demokratikoak, oinarrizko eskubideak, deszentralizazioa eta aniztasun politikoa. Espainian demokrazia ezarriko den itxaropena agertzen da.
Iruzkinaren Testuingurua
1962an, erregimenaren aurkako oposizioa Munichen bildu zen (Municheko kontubernioa). Francok gogor erantzun zuen, kideak kartzelaratuz eta deportatuz. Honek erregimenaren izaera autoritarioa agerian utzi zuen, nahiz eta ministro teknokratek itxura berritzailea eman nahi izan.
Iruzkinaren Analisia
Erantzukizun Politikoen Legeak Gerra Zibilean errepublikaren alde borrokatu zirenei zigorrak ezartzea zuen helburu. Tribunalek armada, epaileak eta Falangeko kideak zituzten osagai. Legeak Fronte Popularreko alderdiak legez kanpo utzi zituen eta ondasunak konfiskatzea agindu zuen.
Iruzkinaren Testuingurua
II. Errepublikaren ondoren, 1936ko estatu kolpeak Gerra Zibila eragin zuen. Gerraren amaierak (1939) demokraziaren amaiera eta erregimen totalitario baten ezarpena ekarri zuen. Erantzukizun Politikoen Legeak irabazleen mendeku-nahia eta galtzaileen zapalkuntza sistematikoa erakusten ditu.