II. Errepublika eta Euskal Autonomia Estatutuak

Historia2,97 KB

II. Errepublikaren sorrera eta Euskal Herria

1931ko apirilaren 14an, Eibarren Errepublika aldarrikatu zen. Donostiako Hitzarmena sinatu zen, EAJk parte hartu gabe. Alfontso XIII.ak Berenguer jenerala izendatu zuen, baina honek dimititu egin zuen. Aznarrek deitutako udal hauteskundeetan, hiri handietan errepublikazaleek eta sozialistek irabazi zuten; ondorioz, Alfontso XIII.a atzerrira joan zen. Batzorde Iraultzaileak behin-behineko gobernua eratu zuen.

Autonomia proiektuak eta lehen saiakerak

Autonomia lortzeko saiakerak estatu federal baten barruan kokatu ziren:

  • Udaletxe gehienek autonomia proiektua onartu zuten.
  • Madrilgo Gorteek onartu zuten, eta abertzaleek autonomia-eskubidea aldarrikatu zuten.
  • 1918ko lehen saiakerak porrot egin zuen.
  • II. Errepublikako bigarren aukerak zailtasunak izan zituen: abertzaleek ez zuten Konstituzioa sinatu eta karlistak errepublikaren aurka zeuden.

EHko indar politikoak

  • Eskuina: Comunión Tradicionalista, CEDA, Araban eta Nafarroan.
  • PNV: Euskadin indar nagusia, katolikoa eta kontserbadorea.
  • Ezkerra: Errepublikazaleak, sozialistak eta ANV; hirietan eta industri guneetan (Bilbo, Donostia).
  • Beste alderdi batzuk: Eusko PC (D. Ibarruri), CNT.

1931ko apirileko eta ekaineko hauteskundeetan, hiri eta industria guneetan ezkerrak (PSOE) irabazi zuen, eta Bizkaiko zein Gipuzkoako nekazal guneetan PNVk. Euskal Herriko gehiengoak ez zuen begi onez ikusi erregimen errepublikanoaren antiklerikalismoa eta gizarte-aldaketak, eta hori autonomiarentzat traba izan zen.

Autonomia proiektuak

Eusko Ikaskuntzak estatutu bat idatzi zuen, Agirre bultzatzaile nagusia izanik:

  • Estatua Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroaz osatua, errepublika federal baten barruan.
  • Egitura konfederala eta autonomia maila oso handia.
  • Herrialde bakoitzak ordezkari kopuru bera zuen.
  • Elebitasuna administrazioan eta irakaskuntzan, eta Kontzertu Ekonomikoak.

Lizarrako Estatutua (1931)

Nazionalistek eta karlistek bultzatua. Foruak berrezartzea eskatzen zuten eta Espainiarekiko konfederala zen. Ondorioak: Eskuinen proiektua zen, ez demokratikoa (inmigranteei botoa ukatzen zielako), Konstituzioaren aurkakoa eta ezkerraren oposizioa eragin zuena. Gorteek ez zuten onartu.

Batzorde Kudeatzailea (1932)

Indalecio Prietok bultzatutako proiektua, Konstituzioa errespetatzeko sortua. Nafarroa baztertu ondoren, hiru probintzietako udalerriek onartu zuten. Hala ere, CEDAren garaipenak proiektua bertan behera utzi zuen.

1936ko Estatutua

Fronte Popularrak (FP) eta PNVk adostutako testua. Gerra Zibila hasi zenean atzeratu zen, baina 1936ko urriaren 1ean Gorteek onartu zuten (Elgetako Estatutua). Soilik Bizkaian eta Gipuzkoako zati txiki batean egon zen indarrean. 1936ko urriaren 7an, Gernikan, Agirre lehendakari izendatu zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML