Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

1979ko Gernikako Estatutua eta Trantsizio Politikoa

Historia2,99 KB

Adolfo Suárezen gobernuak idatzitako lehen mailako testu juridikoa da hau, izaera politikoa duena. Testua 1979an idatzi zen Madrilen, Espainiako Trantsizio garaian, eta euskal herritarrei zuzenduta dago. Testu publikoa da. Suárezen gobernua zentro-eskuineko UCD alderdiarena izan zen (Suárez 2014an hil zen).

Gernikako Estatutuaren ideia nagusiak

Autonomia-estatutu honen ideia nagusia da lurraldeek, Euskadi edo Euskal Herria izenpean, autogobernua lortzea. Baina badira aipagarriak diren beste zehaztapen batzuk ere:

  • EAEko partaide izateko eskubidea dute Arabak, Gipuzkoak, Bizkaiak eta Nafarroak.
  • Erakundeei eusteko eskubidea mantentzen du.
  • Berezko hizkuntza ofiziala euskara da, gaztelaniarekin batera.

Trantsizioa eta aldaketa politikoak

Zenbait kontzeptu

...

Jarraitu irakurtzen "1979ko Gernikako Estatutua eta Trantsizio Politikoa" »

Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Bilakaera: Sabino Aranatik Gaur Egunera

Historia2,57 KB

Sabino Aranaren Ekarpena eta Euskal Nazionalismoaren Hastapenak

Lehenengo taldetik atera ziren euskal nazionalismoaren bultzatzaileak, Sabino Aranaren aitzindaritzapean. Hasieran, euskal abertzaletasunari "Bizkaitarrismoa" esaten zitzaion, Bizkaiari lotutako alderdiekin hasi baitzen. Baina, geroagoko aldarrikapenetan, euskal lurralde guztiak sartuko dira. 1918tik aurrera, Gipuzkoan ere abertzaletasunak karlismo zaharrari ordezkatuko dio; Araban, II. Errepublika garaian. Nafarroan, ostera, karlismo tradizionala nagusituko da.

Sabino Aranaren Oinarri Ideologikoak

Euskal abertzaletasunaren ideologo nagusia Sabino Arana izan zen. Ikuspegi foruzale tradizionalean oinarritu zen, euskaldun izaeraren "muina" goraipatuz: arraza, hizkuntza, herri bizimodua,

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Bilakaera: Sabino Aranatik Gaur Egunera" »

Azaña eta erreformak (1931–1933) — Bigarren Errepublika

Historia2,68 KB

Azañaren gobernua (1931–1933)

Ia bi urtez, Azañaren gobernua Errepublikaren erreforma garrantzitsuenak martxan jartzen saiatu zen. Horren ondorioz, Espainia modernoagoa, demokratikoagoa eta laikoagoa bihurtzea nahi zuten.

Erreformak

1931–33 urteen artean, Azaña izan zen gobernuko presidentea eta bi urte horietan, aurreko mendetik konpontzeko zeuden arazo nagusiak jorratu ziren.

  • Nekazaritza-erreforma: Espainiako nekazaritza-egitura eraldatzeko helburua zuen eta nekazaritza-ekoizpena eta nekazarien bizimodua hobetzea bilatzen zuen. Horiek lortzeko neurriak izan ziren: landatu gabeko lursailak desjabetzea eta lurrak jornalarien artean banatzea. Erreforma gauzatzeko ardura izan zuen Institución de Reforma Agraria (IRA) erakundeak. Baina ez

...
Jarraitu irakurtzen "Azaña eta erreformak (1931–1933) — Bigarren Errepublika" »

Lehen Mundu Gerraren Ondorio Politiko eta Demografikoak

Historia2,43 KB

Itunen ondorio politikoak

Saint Germain, Trianon, Neuilly eta Sèvresko itunen bidez, Erdialdeko eta Ekialdeko Europako eta Balkanetako estatuak eta mugak berriro antolatu ziren. Austria-Hungariako Inperioa eta Turkiar Inperioa zenbait estatutan banatu ziren, eta Errusiaren inguruan osasun-lerro bat eratu zen, iraultza boltxebikea ez hedatzeko. Osasun-lerro hori ezartzeko, Errusiak Brest-Litovskeko Itunaren bidez galdutako lurraldeetan zenbait herrialde sortu ziren. Horrela, Polonia, Finlandia eta Baltikoko herriak (Estonia, Letonia eta Lituania) estatu independente bilakatu ziren.

Gerra amaitzean, Europan 1914. urtea baino lehen zeuden inperio handiak desagertu egin ziren:

  • Errusian: 1917ko urriko iraultzak behin betiko amaiarazi zuen tsarren
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerraren Ondorio Politiko eta Demografikoak" »

Espainiako Trantsizio Demokratikoa (1975-1982)

Historia4,01 KB

Trantsizioa: Diktaduratik Demokraziara

1975ean, Francoren heriotzarekin, trantsizioa deritzon aldia hasi zen, 1982an amaitu zena, sozialistek boterea lortu zutenean. Prozesua ez zen erraza izan; alde batetik sektore inmobilista zegoelako, eta bestalde erabateko haustura lortu nahi izan zuen oposizioko sektoreak zeudelako. Gainera, bi joera horien artean beste hirugarren bat sortu zen: sistemaren erreforma egitearen alde zeudenak (itundutako haustura).

Monarkiaren ezarpena

1975eko azaroaren 20an, Gorteek Joan Karlos Borboikoa izendatu zuten errege, eta honek Carlos Arias Navarro izendatu zuen gobernu-buru; bazirudien inmobilismoari eutsiko zitzaiola.

1976tik aurrera oposizioa mobilizatu egin zen, askatasun handiagoa eta hauteskunde demokratikoak...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizio Demokratikoa (1975-1982)" »

1978ko Konstituzioa eta Adolfo Suárezen Gobernua

Historia3,27 KB

1978ko Konstituzioa

Erreforma osatzeko, beharrezkoa zen gobernu-sistema berria onartzea. 1978an idatzi zen aipatutako Konstituzioa, eta honen oinarriak hauek izan ziren: monarkia, erregimen parlamentarioa ezartzea eta estatu deszentralizatuaren kontzeptua. Konstituzioa idatzi eta indarrean jartzeko eman ziren urratsak hauexek izan ziren:

Konstituzioaren idazketa eta indarrez jartzea

  • Aurreproiektu bat egin zen. Horretarako, batzorde bat eratu zen UCDko hiru kideren eta boto gehien jasotako gainerako lau alderdietako kide baten partaidetzarekin.
  • Testua idatzi eta bi ganberatan aurkeztu zen onar zezaten; baiezkoa eman zen.
  • Herritarrek baiezkoa eman zuten 1978ko abenduan.

Konstituzioaren egitura eta zatiak

Antolaketari dagokionez, 1978ko Konstituzioak...

Jarraitu irakurtzen "1978ko Konstituzioa eta Adolfo Suárezen Gobernua" »

Totalitarismoak eta Bigarren Mundu Gerra: Gakoak

Historia2,82 KB

Antisemitismoa eta Nazismoa

Naziek juduei egotzi zieten Lehen Mundu Gerra galtzearen errua. Juduen aurkako ideologia nazien alderdiaren oinarria zen.

Totalitarismoaren ezaugarriak

  • Alderdi autoritarioak: Biztanleriaren bizitza eta alderdi politikoak kontrolatzen dituzte.
  • Sistema politiko autoritarioa eta kontrol ekonomiko zein soziala.
  • Berdintasunaren ezeztapena, pentsamendu irrazionala, ultranazionalismoa eta militarismoa.

Faxismoa

  • Boterea eskuratu: 1922an, Erromarako martxaren bidez.
  • Buruzagi nagusia: Benito Mussolini.
  • Alderdi politikoa: ANF.
  • Ideologia: Diktadura faxista, botere osoa, askatasunik eza, errepresioa, ekonomia gidatua eta bizitza sozialaren kontrola.

Nazismoa

  • Boterea eskuratu: 1929an, hauteskundeen bidez.
  • Buruzagi nagusia: Adolf Hitler.
  • Alderdi
...
Jarraitu irakurtzen "Totalitarismoak eta Bigarren Mundu Gerra: Gakoak" »

Bizkaiko langileen protesta eta lan‑baldintzak (1896)

Historia3,14 KB

Testua: Bizkaiko langileei

Sarrera

Testu hau langileen protesta bat da kantinen eta barrakoien kontra. Ekonomikoki, politikan eta alor sozialean jasotzen dira salaketak. Ez dakigu egilea zein den, baina badakigu sozialista bat zela. 1896. urtean idatzi zen; Garai hartako Errestaurazioaren egoera ondo ez zegoenean sortu zen. 1. mailako testua da eta irakurtzen duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Egoera ekonomikoa eta industrializazioa

Herriaren egoera ekonomikoa momentu horretan oso txarra zen. Nekazaritzak atzerapenak jasan zituen, eta industrializazioa, neurri batean, Euskal Herrian eman zen; industrializazio hori lotsatia ere bazen. Legedi ekonomikoak jabeen interesak defendatzen zituen; ordenaren aldeko jarrera nagusi zen, bestela jabeek...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko langileen protesta eta lan‑baldintzak (1896)" »

Espainiako II. Errepublika (1931-1939): Etapak eta Erreformak

Historia10,97 KB

II. Errepublika ezartzea (1931)

1931ko apirilaren 12ko udal hauteskundeetan, alderdi errepublikarrek hiriburu gehienetan irabazi zuten. 14an, emaitzak ezagutzean, Eibar izan zen II. Errepublika aldarrikatu zuen lehen herria. Erregimen monarkiko-errepublikar trantsizioa indarkeriarik gabe gertatu zen, jendeak espero baitzuen sistema politiko berriak herrialdeak zituen arazo larriak konponduko zituela.

Behin-behineko Gobernua eta 1931ko Konstituzioa

1931ko apirilaren 14an behin-behineko gobernua eratu zen, gehienbat ezkerreko errepublikazaleen eta sozialisten koalizioko kideek osatuta. Niceto Alcalá Zamora izan zen gobernu buru. Behin-behineko gobernuak herrialdea eraldatzeko ardura hartu zuen, premiazko zenbait neurri hartuz arazo sozial, ekonomiko,...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako II. Errepublika (1931-1939): Etapak eta Erreformak" »

1876ko Legea: Euskal Foruen Abolizioa eta Testuingurua

Historia2,6 KB

1876ko uztailaren 21eko legearen kokapena

Lehenengo mailako testu juridiko bat da 1876ko uztailaren 21eko legea; gertakarien garaian idatzita dagoelako eta informazio zuzena ematen duelako. Bertan, Antonio Cánovas del Castillok Euskal Herriko foruak abolitzeko neurriak zehazten ditu.

Espainiako Hirugarren Gerra Karlista bukatzean, 1876ko uztailean, atera zuten lege hau Madrilen. Egileak Espainiako Gorteak dira. Legea Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian aplikatu zenez, esan daiteke haiek direla hartzaile nagusiak, nahiz eta gizarte osoan eduki zuen eragina.

Testuaren analisia: Kontzertu Ekonomikoa eta zergak

Kontzertu Ekonomikoaren bitartez, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako herritarrek Estatuan ordaintzen diren zerga berberak ordaindu beharko dituzte....

Jarraitu irakurtzen "1876ko Legea: Euskal Foruen Abolizioa eta Testuingurua" »