Erdi Aroko hirien susperraldia eta krisiak
Erdi Aroko hirien susperraldia eta garapena
Hiriak suspertu: XI. mendean, hiriak suspertu ziren. Handitu ziren hirien biztanleria eta garrantzia, bai soziala bai ekonomikoa. Hirien garapena oso lotuta egon zen landa-inguruneko bizi-baldintzen hobekuntzarekin. XI. mendetik aurrera landa-eremuko produktibitatea hazi zen, berrikuntza teknikoei esker, eta ondorioz elikadura hobetu.
- Biztanleriaren hazkundea.
- Nekazari asko hirietara immigratu ziren, eta hori lagungarria izan zen hirien hazkundearentzat.
- Nekazaritza-soberakinak agertu eta merkatuetan saldu ziren.
Erakunde politikoak eta monarkia
Erakunde politikoak: Bi erakunde nagusi gailendu ziren: Aita Santuaren agintea eta Inperioa. Bi aldeek beren nagusitasuna erlijio-argudioekin justifikatzen zuten;...