1876ko Legea: Euskal Foruen Abolizioa eta Testuingurua
1876ko uztailaren 21eko legearen kokapena
Lehenengo mailako testu juridiko bat da 1876ko uztailaren 21eko legea; gertakarien garaian idatzita dagoelako eta informazio zuzena ematen duelako. Bertan, Antonio Cánovas del Castillok Euskal Herriko foruak abolitzeko neurriak zehazten ditu.
Espainiako Hirugarren Gerra Karlista bukatzean, 1876ko uztailean, atera zuten lege hau Madrilen. Egileak Espainiako Gorteak dira. Legea Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian aplikatu zenez, esan daiteke haiek direla hartzaile nagusiak, nahiz eta gizarte osoan eduki zuen eragina.
Testuaren analisia: Kontzertu Ekonomikoa eta zergak
Kontzertu Ekonomikoaren bitartez, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako herritarrek Estatuan ordaintzen diren zerga berberak ordaindu beharko dituzte. Madrilgo gobernuak zergak biltzeko egiturarik ez zuenez, Cánovasek diputazioekin negoziazio bat onartu behar izan zuen.
Ondorioz, diputazioak zergen bilketaz arduratuko ziren. Hortaz, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako diputazioek autonomia lortu zuten gai horretan.
Soldadutza eta foru-araudiaren aldaketak
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako gizonezkoek soldadutza egin beharko dute Espainiako Armadan. Hiru probintzietan egiten zen zerbitzu militarra oso gogorra zenez, zerbitzu militarrari zioten beldurra faktore erabakigarria izan zen altxamendu karlistarentzat; baina, aldi berean, emigrazioa eragin zuen.
Espainiako Gobernuak eskubidea du foru-araudian aldaketak egiteko. Gaur egun, hainbat alorretan lege foral batzuk aplikatzen jarraitzen dira. Esate baterako, Aramaioko baserrietan testamentuak eta herentziak egiteko Bizkaiko Forua erabil daiteke.
Testuinguru historikoa: Hirugarren Gerra Karlista
Hirugarren Gerra Karlistan, 1872an, karlisten bandoak, Karlos VII.aren gidaritzapean, euskal lurraldeak hartu zituen. Lurralde guztia bereganatu zuten, hiriburuak izan ezik. 1874an Bilbo eraso zuten 125 egunez, baina ondoren atzera egin behar izan zuten berriz ere. Borroka armatu honek 1876ra arte iraun zuen.
Foruen amaiera eta etapa berri baten hasiera
1875ean, karlisten jarraitzaile batzuek beren ideiak defendatzeari utzi zioten, eta momentu horretan liberalek karlistak menderatzea lortu zuten. Karlos VII.ak ihes egin behar izan zuen eta, ondorioz, Cánovas jarri zen buru. Berak euskal foruak abolitu zituen.
Hemen aurkitzen den dokumentu hau foru horiek deuseztatzeko artikuluak dira. Momentu honetan, etapa berri bat hasten da Euskal Herriko historian.