Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Bilakaera: Sabino Aranatik Gaur Egunera

Historia2,57 KB

Sabino Aranaren Ekarpena eta Euskal Nazionalismoaren Hastapenak

Lehenengo taldetik atera ziren euskal nazionalismoaren bultzatzaileak, Sabino Aranaren aitzindaritzapean. Hasieran, euskal abertzaletasunari "Bizkaitarrismoa" esaten zitzaion, Bizkaiari lotutako alderdiekin hasi baitzen. Baina, geroagoko aldarrikapenetan, euskal lurralde guztiak sartuko dira. 1918tik aurrera, Gipuzkoan ere abertzaletasunak karlismo zaharrari ordezkatuko dio; Araban, II. Errepublika garaian. Nafarroan, ostera, karlismo tradizionala nagusituko da.

Sabino Aranaren Oinarri Ideologikoak

Euskal abertzaletasunaren ideologo nagusia Sabino Arana izan zen. Ikuspegi foruzale tradizionalean oinarritu zen, euskaldun izaeraren "muina" goraipatuz: arraza, hizkuntza, herri bizimodua, Jaungoikoa eta Foruak. Izaera honen aurka zetozen kanpoko elementu arrotzak errefusatu egingo dira (industrializazioa eta etorkinak, adibidez). 1894an, "Euskaldun Batzokija" fundatu zuen, eta, hurrengo urtean, Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) sortu zuen, "Jaungoikoa eta Lagi Zaharra" hitz-ikurrak hartuz abertzaletasunaren goiburu.

Euskal Nazionalismoaren Bilakaera

Aranaren nazionalismo etniko eta baserri kutsuko horren ondoan, Ramon de la Sotak liberalismo foruzaletik sorturiko abertzaletasuna agertu zuen. Sota Bilbo aldeko burgesia industrialaren interes ekonomikoak alderdi abertzalearen egitasmo politikoekin lotzen saiatu zen, baina joera moderatuagoekin. Ondorioz, alderdia indartu egin zen. 1899ko udal hauteskundeetan, bost zinegotzi lortu zituen Bilbon eta lehenengo alkatetza: Mundaka.

1921ean, alderdiaren lehen zatiketa gertatu zen, eta ikuspegi ezkertiarragoak zituen alderdi nazionalista berria agertu zen: ANV-EAE.

Balorazioa

Foruen abolizioak (1876) Euskal Herrialdeen nortasun politiko tradizionala ezabatu zuen, aurkakotasun handia sortuz biztanleriaren artean. Horregatik, XIX. mendearen bigarren erdian, Europan nagusitu zen korronte erromantikoak bultzatuta, sortu ziren beste mugimendu nazionalistei jarraituz, Euskal Herrian ere herri-izaera bereiztua defendatuko zuen nazionalismo politikoa agertu zen.

Euskaldun Batzokija (1894), EAJ alderdia (1895) eta Sabino Arana izan ziren nazionalismo berriaren aitzindariak. Hurrengo urteetan, euskal nazionalismoa Bizkaiatik beste herrialdeetara zabaldu eta bilakatuz joan zen, hasierako "Jaungoikoa eta Lagi Zaharra"ren ondoan abertzaletasun forma berriak ere hartuz: nazionalista liberalak, laikoak, ezkerrekoak, autonomistak… gaur egungo egoeraraino.

Deskargatu

PDF Word HTML