1876ko Legea: Euskal Foruen Abolizioa eta Testuingurua
1876ko uztailaren 21eko legearen kokapena
Lehenengo mailako testu juridiko bat da 1876ko uztailaren 21eko legea; gertakarien garaian idatzita dagoelako eta informazio zuzena ematen duelako. Bertan, Antonio Cánovas del Castillok Euskal Herriko foruak abolitzeko neurriak zehazten ditu.
Espainiako Hirugarren Gerra Karlista bukatzean, 1876ko uztailean, atera zuten lege hau Madrilen. Egileak Espainiako Gorteak dira. Legea Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian aplikatu zenez, esan daiteke haiek direla hartzaile nagusiak, nahiz eta gizarte osoan eduki zuen eragina.
Testuaren analisia: Kontzertu Ekonomikoa eta zergak
Kontzertu Ekonomikoaren bitartez, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako herritarrek Estatuan ordaintzen diren zerga berberak ordaindu beharko dituzte....