1979ko Gernikako Estatutua eta Trantsizio Politikoa
Adolfo Suárezen gobernuak idatzitako lehen mailako testu juridikoa da hau, izaera politikoa duena. Testua 1979an idatzi zen Madrilen, Espainiako Trantsizio garaian, eta euskal herritarrei zuzenduta dago. Testu publikoa da. Suárezen gobernua zentro-eskuineko UCD alderdiarena izan zen (Suárez 2014an hil zen).
Gernikako Estatutuaren ideia nagusiak
Autonomia-estatutu honen ideia nagusia da lurraldeek, Euskadi edo Euskal Herria izenpean, autogobernua lortzea. Baina badira aipagarriak diren beste zehaztapen batzuk ere:
- EAEko partaide izateko eskubidea dute Arabak, Gipuzkoak, Bizkaiak eta Nafarroak.
- Erakundeei eusteko eskubidea mantentzen du.
- Berezko hizkuntza ofiziala euskara da, gaztelaniarekin batera.
Trantsizioa eta aldaketa politikoak
Zenbait kontzeptu argitzeko: 1975. urtean, Francoren heriotzak aldaketa sakonak ekarri zituen. Espainian garai berri baten hasiera iritsi zen: Trantsizioa. Garai honetan, Juan Carlos I.ak paper erabakigarria izan zuen, Adolfo Suárezekin batera.
Francoren heriotzaren ondoren gobernuburu ipini zuten Arias Navarrok dimititu ostean, Suárez hasi zen aldaketak egiten. Pixkanaka, demokratizatzeko prozesua hasi zen, eta 1976ko Erreforma Politikorako Legeak alderdi politiko gehienak legeztatu zituen.
Hauteskundeak eta autogobernurako jarrera
Lehen hauteskunde demokratikoak iritsi ziren UCDren garaipenarekin, eta haien gobernuan autonomia-estatutuen aldeko jarrera hartu zuten. Euskal Herrian, ordea, EAJk abstentziorako deia egin zuen hasieran.
Azkenean, Suárezen dimisioarekin, Calvo Sotelok hartu zuen buruzagitza, PSOEk eta Felipe Gonzálezek garaitu zuten arte. Euskal Herrian egoera ez zen oso erraza, ETAren urte odoltsuenak ere eman baitziren.
Estatutuaren onarpena eta erreferenduma
Euskadin, autonomia-estatutua onartzearen aldeko jarrera gailendu zen. Euskal Kontseilu Nagusiak estatutu proiektu bat aurkeztu zuen eta Adolfo Suárezek onartu egin zuen. Erreferendumean baiezkoa lortu zen, eta EAJko Carlos Garaikoetxeak lortu zuen lehendakaritza.
Garrantzia eta gaur egungo egoera
Testu hau oso garrantzitsua da EAJren eskakizunari erantzuten diolako. Gernikako Estatutuak, hainbeste kostatutako autogobernu aukera eta instituzio propioak izateko bidea ematen die euskal herritarrei, eta gaur egun arte horrela jarraitzen du. Aurretik egondako estatutuek bezala, autogobernu iraunkor baterako irtenbidea ematen zion Euskal Herriari.
Bestalde, HBk ez zuen parte hartu nahi izan. Estatutuaren aurkako jarrerek indarra izaten jarraitu zuten, baina EAJren nagusitasuna euskal instituzioetan finkatuz joan zen. Nafarroari dagokionez, inoiz ez du onartu, eta Gernikako Estatututik kanpo geratu da.