1876ko uztailaren 21eko legea: Foruen amaiera eta Kontzertu Ekonomikoa

Historia4,36 KB

1876ko uztailaren 21eko legea

1876ko uztailaren 21eko legea

Dokumentu hau jatorrien aldetik lehen mailako iturria da eta formaren aldetik, berriz, juridikoa da, artikuluz osatuta dagoelako. Edukia publikoa izanik, Gazeta de Madrid egunkarian publikatutako testu hau momentuko erregeak idatzi zuen, Alfonso XII.ak, errestaurazio garaia hastean. Errepublika amaitu ostean, Antonio Cánovas del Castillorekin batera, beraz, taldekako egilea da. 1876ko uztailaren 25ean plazaratu bazen ere lehen aipatutako egunkarian. Uztailaren 21ean idatzi zuten eta dokumentu publikoa izan zen, Euskal Herriko Foruek euskaldunei ekartzen zieten pribilegioekin bukatzea zuen helburu eta, herritarrak jakin beharrekoa zen.


Dokumentuaren egitura

Dokumentu hau sarrera txiki batez eta lau artikuluz osatuta dago. Sarreran azaltzen da Alfonso XII.a errege konstituzionala dela eta Gorteek proposatutako aldaketak onartu zituztela, ondorengo aldaketak eginez.

  • Lehenengo artikulua: Euskal Herriko Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia lurraldeek lehen armadara joatetik salbuetsita egon ahal izango zirela uko egiten zuten, estatu osoan berdintasuna bultzatzeko.
  • Bigarren artikulua: Armadan aritzea boluntarioa izateari utzi eta derrigorrezkoa bihurtzen da.
  • Hirugarren artikulua: Aldaketa ekonomikoak zehazten dira, hau da, zerga sistema. Zergak ordaindu behar zituzten aurrekontuan estatu osoa bezala parte hartzeko, baina berezitasun bat izango zuten. Kontribuzio hori beharrezkoa zen estatuaren gastuetan laguntzeko.
  • Laugarren artikulua: Gobernuari baimena ematen zaio Gorteekin adostuta erreforma ezberdinak egiteko, beti euskaldunen ongizatearen alde badira, edo estatuaren edota segurtasunerako abantailak badakartzate. Horretarako, 1837ko irailaren 17ko eta 1841eko abuztuaren 16ko legeak eta urriaren 29ko dekretua kontuan hartuko dira, horien gainean erreforma ezberdinak egin ahal izateko.


Testuinguru historikoa

Azken urteetan euskal lurraldeak izan ziren foruak mantentzen zituzten bakarrak, Borboitarrak tronuan jartzean haien alde egon zirelako. Egoera aprovechatu zuten karlisten alde jartzeko, haien foruak mantentzeko asmoarekin, Isabel II.a tronutik kendu zutenean. Amadeo Saboiakoari koroa eman zioten, eta orduan karlisten artean haserre handia piztu zen, Karlos VII.a tronua eskuratzeko aukera ikusten baitzuten.

1872ko apirilaren 21ean Katalunian eta Euskal Herrian altxamenduak eman ziren eta horrek karlisten alde jokatu zuen, bigarren karlistadari hasiera emanez. Izan ere, momentuko gobernuak bi fronte zituen: karlistak eta kantonalak. Amadeo Saboiakoak koroari uko egin ostean, Espainiako I. Errepublika aldarrikatu zen, eta 1874an Pavíak kolpe estatu bat egin zuen Errepublika Unitarioan. Francisco Serrano gobernu buru bihurtu zen. Hala ere, armada liberalak aurrera egiten jarraitu zuen eta matxinada kantonala zapaldu ostean, karlisten kontra bidali zituzten indar guztiak.

Errepublikak porrot egin ostean, urte berean, Alfonso XII.a koroa hartu zuen. 1875ean Katalunian karlistada amaitu zen karlisten zapalkuntza osoarekin, Euskal Herrikoa baino ez zelarik gelditzen. Honen bultzatzaile nagusia Cánovas del Castillo izan zen, momentuko gobernuan izugarrizko garrantzia izan zuena. 1839an foruen kontra egindako legea beteko zuen lege berri honek, 1841ean emandako pribilegioak kenduz: soldadutza salbuespena, zerga sisteman parte ez hartzea... Hau da, erreformak foruak guztiz deuseztatzeko kenduko dira. Lehenengo gerra karlistarekin alderatuz, honetan ez zegoen pakturik ez hitzarmenik, eta horrek foruak errespetatu gabe uztea ekarri zuen ondorioz.


Legearen garrantzia eta ondorioak

Lege honen garrantzia izugarrizkoa izan zen Espainian, baina batez ere Euskal Herrian. Pribilegioen galerak Foruen deuseztapena ekarri zuen, betirako galera, eta horrek haserrea piztu zuen. Hala ere, 1878an Kontzertu Ekonomikoa finkatzea baliatu zuen. Foruak kentzean, euskal lurraldeei pribilegio hau ematea erabaki zuten. Honen bidez zerga propioak bilduko zituzten, urtean bakarrik horien kantitate bat estatuari emanez, kupoa deituriko kantitatea. Nafarroak ere horrelako sistema bat izan zuen, Hitzarmen Ekonomikoa deiturik. Era honetan, administrazio autonomia mantendu zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML