Foruen Erreformarako Legea (1839): Testuaren Azterketa eta Iruzkina

Historia4,88 KB

Foruen Erreformarako Legea: Testuaren Azterketa eta Iruzkina

Aztergai dugun testua, Foruen Erreformarako Legea izenekoa, testu juridiko-politikoa da: Euskal Herriko sistema politikoari eragiten dion lege-dekretu bat da, hain zuzen.
Lehen mailako informazio iturria da, gertaeraren garaiko testua baita. Edukiaren aldetik testu politikoa da.

Egilea

Egilea kolektiboa da. Gorteek hartu zuten erabakia eta Maria Cristina erreginordeak sinatu zuen, Isabel bere alaba koroa eskuratzeko oraindik adin txikikoa baitzen.
1837ko Konstituzioa onartu ondoren, Gorte Konstituziogileak desegin ziren eta hauteskundeetan moderatuek eskuratu zuten garaipena.

Hartzailea

AGINTARIEI
Izaera publikoa duen testu horrek Euskal Herrian izan zuen eragina, bertako sistema politikoa aldatzean baitatza; baina zehazki Espainiako agintariei eta Gorteei zuzentzen zaie, Espainiako Gobernuak Euskal Foruetan egin beharreko berrikuntzak erabaki behar zituelako, (ahal izanez gero Espainiako Gorteen adostasunez) aztertuko dugun legeak dioenez.

Helburua

Euskal lurraldeetako (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako) foruak berretsi arren, Espainiako marko konstituzionalaren barruan egokitzea. Horrekin, Bergarako Hitzarmenean adostutakoa “bideratu” nahi zuten. Legean foruak berritzeko prozedura adierazten da.

Kokapena: tokia

Dokumentua Madrilgo Gorteetan sortu zen eta erreginordearen sinadura ere Madrilen izan zen (Madrilgo Jauregian). Madril Espainiako hiriburua zen, Gobernua eta Gorteen egoitza.

Kokapena: garaia

ESTATU LIBERALAREN GARAIPENA, ISABEL II.ren ERREGINALDIA
Testua Hirurteko moderatuan (1837-1840) kokatu dezakegu, hau da Maria Cristinaren erregeordetzaren azken garaian, Lehen Gerra Karlistaren bukaeran; Bergarako besarkadaren ondorioa izan zen. Izan ere, Bergarako bakea sinatzeko baldintza bat Esparterok foruei eusteko konpromezua hartzea izan zen. Hala ere, lege horren bidez Euskal Herriko foruen egoera aldatu egin zen, foruak berritzeko beharra Espainiako Gobernuaren esku utzi zutelako. Legearen emaitza 1841eko legea izan zen, foruen berrikuntza.

AZTERKETA

Espainiako Gorteek foruak berresten dituzte (Bergarako bakean Espartero eta Marotok hitzartu zutenez), baina foruak “berritzeko” beharra adierazten dute (Espainiako sistema politikoarekin bat egin dezaten) eta, batez ere, foruak berritzeko ardura Espainiako Gobernuaren eta Gorteen esku uzten dute.
Testua aztertu aurretik, komeni da zenbait hitz argitzea hobeto uler dezagun:
  • Isabel II.a: Fernando VII.aren eta Maria Cristina Borboikoren alaba nagusia izan zen. Karlistaden abiapuntua izan zen.
  • Espainiako monarkiaren konstituzioa: 1837ko Konstituzio liberala. 1812ko Konstituzioaren moldaketa kontserbadorea izan zen, liberal aurrerakoien eta moderatuen arteko akordioaren eraginez sortua.
  • Monarkia konstituzionala: Liberalismoaren garaian sortutako sistema politikoa, hurrengoan datza: aginte betearazlea edo exekutiboa erregeak dauka baina bere ahalmenak konstituzio batek mugatu eta arautu egiten ditu; erregeak konstituzioa zin eta errespetatu egin behar du.
  • Maria Cristina Borboikoa: Isabel II.aren ama. Espainiako erregina-ordea.
  • Gorteak: Herriak hautatutako biltzar legegilea. 1837ko Konstituzioaren arabera, bi ganbarako sistema legegilea zegoen: goiko ganbara edo Senatua (kontserbadorea) eta Diputatuen Kongresua.
  • Euskal probintzietako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta Nafarroako foruak: tradizio eta usadioetan oinarritutako arau idatzi.
Testua nahiko laburra dela esan daiteke, sarrera bat eta bi artikulu besterik ez baitira agertzen. Idazlan horren lehen paragrafoan, Maria Cristinak bere alabaren izenean, Gorteek eginiko 1839ko urriaren 25eko Legea berretsi duela jakinarazten du.
Lehen artikuluan, foruen eta Konstituzioaren artean kontraesanak edo desadostasunak dauden guztietan, Konstituzioa nagusituko da.
Bigarren artikuluan, laburbilduz, esan daiteke foruak mantenduko direla baina nazioaren eta Konstituzioaren interesetara egokituko direla.

KOMENTARIOA

ARLO POLITIKOAN: lehen Gerra Karlista azaldu. Arrazoiak:
  • A- Ondorengotzaren arazoa
  • B- Liberalismoaren eta absolutismoaren arteko enfrentamenduak
  • C- Foruen defentsa
ARLO EKONOMIKOAN
Erregimen zaharreko ekonomiak defizit kronikoa bizi zuen eta esportazio garrantzitsuak egin zituen. Europako industria iraultzak ere eragina izan zuen, hala ere berandu hasi zen.
GIZARTEAREN EGOERA
Gizarte egoera mantso baina etengabe aldatu zen: gizarte estamentala desagertu eta klaseetan bereiztu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML