Trantsizio demokratikoa Espainian: Konstituzioa eta Estatutua

Historia3,25 KB

Trantsizioa (1975-1982): 1978ko Konstituzioa eta 1979ko Gernikako Estatutua

Francoren heriotzaren ondoren, 1975eko Ondorengotzaren Legea frankistaren arabera, monarkia berriro ezarri zen Juan Carlos I.aren buruan. Diktadura batetik sistema demokratiko batera igarotzea trantsizioa zen. Ezegonkortasun politiko eta sozial handikoa izan zen. Gizartean nahiz munduan gatazka ugari izan ziren. Burututako ekintza terroristek ere egoera larriagotu zuten.

1) Arias Navarroren gobernua

Erregeak Arias izendatu zuen. Programa politikoan Francoren eta bere erregimena goratu zituen. Sektore inmobilistekin lotua zegoen. Hainbat zailtasunekin egin behar izan zuen aurre: langileen mobilizazioak, ETAren eta GRAPOren terrorismoa, ordena publikoko arazoak... Erregeak dimisioa eskatzea erabaki zuen.

2) Adolfo Suárezen gobernua

Erregeak Suárez izendatu zuen gobernuko presidente. Oposizioarentzat hankasartzea izan zen, erregimenaren gizona baitzen; baina erreformak bizkortu zituen. Bere programan erreformarako lege bat egin eta hauteskundeetarako data iragarri zuen. Neurriak hartu zituen: hilketarik egin ez zuten preso politikoei amnistia eman, erakunde politikoak despenalizatu, TOP kendu, greba egiteko eskubidea arautu, Mugimendu Nazionala desegin... Bertatik, frankismoarekin hausturademokratikoa gertatzen ari zen.

Arazoak

Arazoak: ETA, GRAPO eta ultraeskuineko terrorismoa (Atocha kaleko abokatu laboristen hilketa), kolpismoaren mehatxua eta ekonomiaren krisia, greba ugarien ondorioz.

Erreforma Politikarako Legea: erregimenaren legeak erabiliz erregimena deseztatu zen. Helburua sistema demokratiko bat ezartzea zen: herri subiranotasuna berreskuratu, parlamentu demokratikoa, oinarrizko eskubideak... Gorte frankistak ez ziren erreformarako gai izan, eta beren sistema desegitea onartu zuten lege honen bidez. Herritarrek gehienek onartu zuten. Suárez izan zen irabazle nagusia.

3) Oposizioa

Zatituta egon zen frankismoa, baina Franco hil ostean elkartu zen. Arias Navarroren etapan oposizioak greba ugari antolatu zituen. Gasteizko gertaerak oso larriak izan ziren. Honek oposizioaren batasuna azkartu zuen, Platajunta delakoa eratuz. Erregimen frankista desegitea eta hausturademokratikoa egitea eskatzen zuen. Suárezen bidea erraztu zuen.

4) Moncloako Itunak

Trantsizio garaian nazio arteko krisi ekonomikoa garrantzitsua izan zen. Petrolioaren prezioaren gorakadak eraginda, Espainian ondorio larriak izan zituen. Esportazioak eta atzerriko inbertsioak gutxitu ziren, turismoak sortutako diru sarrerak murriztu ziren eta Europan zeuden emigranteak itzuli ziren. Energia krisiak industria krisi bihurtu zen. Helburuak: ekonomia erreformatu eta modernizatu (kanpo defizita eta inflazioa murriztuz). Erreforma politikoak egiten jarraitu zuten (elkartzeko askatasuna bermatuz).

5) Konstituzioa

Hauteskundeetatik sortutako Gorteen eginkizun garrantzitsuenetakoa konstituzioa izan zen. Testua erreferendumera eraman zuten, eta herritarren gehiengoak baiezkoa eman zuen. Euskal Herrian, ordea, abstentzio kopuru handia izan zen, euskal nazionalismoak zenbait talderen aurkako jarrera zela eta.

Deskargatu

PDF Word HTML