Lehen hezkuntza mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Sozialismoaren Hastapenak eta Garapena Euskal Herrian

Historia2,51 KB

1879an, langile mugimenduaren korronte marxista antolatu zen Madrilen, Pablo Iglesias eta Jaime Vera tartean zirela. Talde hau Marx eta Engelsen doktrinaren jarraitzailea zen, eta urte horretan Espainiako Langile Alderdi Sozialista Demokratikoa sortu zen, gerora Espainiako Langile Alderdi Sozialista (PSOE) izango zena. 1887an elkarteen legea eman zenean, 1888an Langileen Batasun Orokorra (UGT) sindikatua sortu zen, Alderdi Sozialistan oinarrituta; Madrilgo eta Hego Euskal Herriko langileen artean harrera oso ona izan zuen. 1925era arte, alderdiko eta sindikatuko burua Pablo Iglesias izan zen. El Socialista izan zen alderdiaren egunkaria. Burgesiarekin negoziatzen hasi zen, langileen bizi-baldintzak hobetzeko asmoz.

Sozialismoaren Oinarrizko

...
Jarraitu irakurtzen "Sozialismoaren Hastapenak eta Garapena Euskal Herrian" »

Espainiako Bigarren Errepublika: Gertaera Nagusiak

Historia5,6 KB

1931ko apirilaren 12ko udal hauteskundeetan, alderdi errepublikarrek irabazi zuten hiriburu gehienetan. Apirilaren 14an emaitzak ezagutu zirenean, Eibar izan zen II. Errepublika aldarrikatu zuen lehenengo herria. Erregimen monarkikotik errepublikarrerako trantsizioa indarkeriarik gabe gertatu zen.

1931ko apirilaren 14an, behin-behineko gobernua sortu zen, koalizio errepublikazale-sozialistako kideek osatuta. Niceto Alcalá Zamora zen gobernuaren buru. Gobernu honek herrialdea eraldatzeko ardura zuen eta premiazko zenbait neurri hartu ziren. Aldi berean, hauteskundeetarako deia egin zuen Gorte Konstituziogileak osatzeko eta konstituzio berria egiteko. 1931ko abenduaren 9an onartu zen konstituzio berria. Kutsu ezkertiarra zuen eta zenbait berrikuntza...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublika: Gertaera Nagusiak" »

Espainiako Bigarren Errepublika: CEDAren Biurtekoa (1933-1936)

Historia4,21 KB

Bigarren Errepublikaren lehen urteetan, sozialistak gero eta ezinegonago zeuden politika liberala sustatzen zutelako. Errepublikako presidenteak, konstituzio-agintea erabilita, kargutik kendu zuen Manuel Azaña, eta, ondorioz, hauteskunde berriak egin behar izan ziren.

1933ko Hauteskundeak eta Lerrouxen Gobernua

1933ko azaroko hauteskundeetan, anarkistek abstentzioa bultzatu zuten, eta katolikoen parte-hartzea handia izan zen; emakumeek ere parte hartu zuten, lehenengoz. Garai hartan, krisi ekonomikoa gorengo mailara iritsi zen, eta gizarte asaldurak gero eta handiagoak ziren.

Eskuinak zalantzarik gabeko garaipena lortu zuen, Alejandro Lerrouxen Alderdi Errepublikano Erradikalak ordezkatutako zentroarekin partekatuta. Hauteskundeek parlamentuko...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublika: CEDAren Biurtekoa (1933-1936)" »

Mendizabalen Desamortizazioa: Testuingurua eta Analisia

Historia3,33 KB

Testuaren Analisia

Lexikoari dagokionez, aipatzekoak dira desamortizazioa eta BM (Berorren Maiestatea):

  • Desamortizazioa: Amortizatuta zeuden lurrak nazionalizatu eta enkante publikoan saldu.
  • BM (Berorren Maiestatea): Maria Kristina.

Bigarren Mailako Ideiak

Bigarren mailako ideiak honako hauek dira:

Arrazoi eta Helburu Ekonomikoak

  • Ondasunak saltzea.
  • Zor nazionala murriztea.
  • Zor publikoaren kopurua murriztea.
  • Aberastasuna berpiztea.
  • Industriako eta zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea.

Arrazoi eta Helburu Politiko-Sozialak

  • Ideologia liberal progresista, goi-mailako ideiekin bat egiten duen gobernu liberala.
  • Kapitalismoa sortzea.

Testuinguruan Jartzea

Fernando VII.ak Berrespen Pragmatikoa ezarri zuen bere alaba Isabel II.a jaio zenean. Bertan ezartzen zuen...

Jarraitu irakurtzen "Mendizabalen Desamortizazioa: Testuingurua eta Analisia" »

Frankismoa Euskal Herrian: Diktadura eta Oposizioa

Historia7,03 KB

Diktaduraren ezarpena

Homogeneotasuna ezarri zen aspektu politikoetan (erregimenaren ezarpena eta sendotzea), sozialetan (etsai politikoen deuseztapena), ekonomikoetan (nazio buruaski eta autarkikoa) eta kulturaletan (ideologia eta erlijio homogeneotasuna).

Gerra osteko krisi ekonomikoa

1990 arte egoera ekonomikoa ez zen hobetu, Espainiaren nazioarteko isolamenduak sortutako politika autarkikoagatik.

Gerra osteko krisiak modu ezberdinean eragin zien gizarte taldeei, baina populazioaren gehiengoak zailtasunak, oinarrizko produktuen salneurrien gorakada, soldata baxuak eta gosea pairatu zituen. Kezkarik handiena norberaren eta familiaren biziraupena zen.

Gerra osteko krisi politikoa

Erregimen frankista ezarri zen, erabat zentralizatua zegoen Estatu...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa Euskal Herrian: Diktadura eta Oposizioa" »

1934-1936: Espainiako II. Errepublikaren Krisia eta Fronte Popularra

Historia2,59 KB

1934ko Urriko Gertaerak

Gil Roblesek gobernuan parte hartzea eskatu zuen. Lerroux jarri zuten berriro agintean, eta urriaren 5ean greba orokor iraultzailea egin zen Espainian.

Katalunia eta Estatutuaren Deuseztapena

  • Katalunian, Lluís Companysek Kataluniako Estatua deklaratu zuen.
  • Ondorioz, autonomia estatutua deuseztatuta geratu zen.

Asturiasko Iraultza eta Errepresioa

Asturiasen, greba orokorra gizarte iraultza bihurtu zen. Gudarostea Gijonen lehorreratu zen. Errepresioa oso handia izan zen, eta Largo Caballero atxilotu egin zuten.

Langileriaren argitalpenak eten ziren, eta langile elkarte eta alderdien lokalak itxi ziren.

Gobernu Egonkortasunik Eza eta Biurtekoaren Amaiera

1934ko urriko gertaeren eraginez, eskuinerantz lerratu zen gobernua. Gil Robles...

Jarraitu irakurtzen "1934-1936: Espainiako II. Errepublikaren Krisia eta Fronte Popularra" »

Espainiako Trantsizioa (1975-1977): Diktaduratik Demokraziara

Historia2,71 KB

Espainiako Trantsizioa: Diktaduratik Monarkia Parlamentariora

Espainiako Trantsizioa 1975ean hasi zen, diktaduratik monarkia parlamentariora moldatzeko fasea izan zen. Gutxinaka, Diktaduratik Europan nagusi zen demokrazia eredura pasatu zen, baina sistemaren zutabeak aldatu gabe. Oposizioaren gehiengoak frankismoaren moldatze ordenatu hori onartu zuen.

Trantsizioaren Hasierako Oztopoak eta Eragileak

Frankismoaren “botere faktikoak” (estatu-aparatuak, hala nola armada, polizia eta burokrazia) oztopo handia izan ziren herrialdea demokratizatzeko. Joan Karlos I.a errege eta estatu buru aldarrikatu zuten.

Trantsizioan zehar, Espainiako gobernuek hiru presidente izan zituzten: Arias Navarro, Adolfo Suárez eta Calvo Sotelo. Felipe González izan...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa (1975-1977): Diktaduratik Demokraziara" »

Espainiako Trantsizioa: 1978ko Konstituzioa eta Krisiak

Historia2,5 KB

Hauteskundeak eta 1978ko Konstituzioa

1977an egin ziren lehenengo hauteskundeak, 36 urte geroztik. UCD (Suárez) izan zen garaile, 166 diputaturekin. Indar politikoek Konstituzioa prestatzeari ekin zioten. Testua adostu ostean, Kongresura eta Senatura igaro zen, bertan eztabaidatzeko. Hainbat zuzenketa egin ostean, azkenik, behin betiko testua onartu zen.

Konstituzioaren Ezaugarriak

1978ko Konstituzioak ezaugarri nagusi hauek zituen:

  • Espainia “Zuzenbideko Estatu sozial eta demokratiko” gisa definitzen zuen, gobernu-era monarkia parlamentarioa baitzuen.
  • Estatu akonfesionala definitzen du.
  • Eskubide indibidualak zerrendatzen dira.
  • Adin nagusitasuna 18 urtetan finkatzen du.
  • Heriotza zigorra indargabetzen du.
  • Dibortzioa onartu zuen.
  • Jabego pribatua eta
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa: 1978ko Konstituzioa eta Krisiak" »

Trantsizioa eta Autonomia Euskal Herrian: 1979-1982

Historia3,23 KB

Suárezen Hirugarren Gobernua (1979-1981)

  • Udal hauteskundeak deitu ziren, premiazkoak baitziren, Francok jarritako agintariek oraindik han jarraitzen zutelako.
  • Egoera ekonomikoa ez zen hobetu, eta indarkeriazko ekintzek jarraitzen zuten. Terrorismoa bi aldeetatik zegoen; atentatuak militarrak altxarazteko egiten ziren, horrela altxatu eta diktadurarekin bukatzeko asmoz.
  • Kataluniako Estatutua eta Gernikako Autonomia Estatutua Gorteetan onartu ziren.
  • UCDk barne arazo larriak izan zituen, eta azkenean, Suárezen alderdiaren barne arazoengatik eta Espainiako arazoengatik dimititu zuen. Calvo Sotelo aukeratu zuten haren ordez.

Calvo Soteloaren Gobernua (1981-1982)

  • UCDko Batzorde Exekutiboak Leopoldo Calvo Sotelo izendatu zuen Suárezen ordezko.
  • Otsailaren
...
Jarraitu irakurtzen "Trantsizioa eta Autonomia Euskal Herrian: 1979-1982" »

Gerra Hotza: Liskarretatik Negoziora eta Amaiera

Historia2,65 KB

Liskarretatik Negoziora

Kubako Iraultza (1959)

1959an, Kuban, Fidel Castrok gidatutako iraultza garaile atera zen, Batistaren Estatu Batuen aldeko erregimena desagerraraziz. Kubako agintari berriak sobietar blokera hurbildu ziren. Horrek Estatu Batuen larritasuna eragin zuen, etsai berri bat baitzuen, bere kostaldetik kilometro gutxira.

1961ean, Estatu Batuetako Gobernuak Bahia Cochinoseko inbasio huts egina babestu zuen. Horren ondorioz, Kuba are gehiago hurbildu zen Sobietar Batasunera.

Berlingo Harresia (1961)

  • Estatu Batuetako presidentetzara John F. Kennedy demokrata heldu zenean, giroa zertxobait lasaitu zen. Lasaitasun hura agerikoa izan zen Kennedy eta Khrustxev Vienan elkartu zirenean.
  • Itxaropen haiek bertan behera geratu ziren 1961ean, Alemaniako
...
Jarraitu irakurtzen "Gerra Hotza: Liskarretatik Negoziora eta Amaiera" »