Gerra Hotza: Liskarretatik Negoziora eta Amaiera

Historia2,65 KB

Liskarretatik Negoziora

Kubako Iraultza (1959)

1959an, Kuban, Fidel Castrok gidatutako iraultza garaile atera zen, Batistaren Estatu Batuen aldeko erregimena desagerraraziz. Kubako agintari berriak sobietar blokera hurbildu ziren. Horrek Estatu Batuen larritasuna eragin zuen, etsai berri bat baitzuen, bere kostaldetik kilometro gutxira.

1961ean, Estatu Batuetako Gobernuak Bahia Cochinoseko inbasio huts egina babestu zuen. Horren ondorioz, Kuba are gehiago hurbildu zen Sobietar Batasunera.

Berlingo Harresia (1961)

  • Estatu Batuetako presidentetzara John F. Kennedy demokrata heldu zenean, giroa zertxobait lasaitu zen. Lasaitasun hura agerikoa izan zen Kennedy eta Khrustxev Vienan elkartu zirenean.
  • Itxaropen haiek bertan behera geratu ziren 1961ean, Alemaniako Errepublika Demokratikoko (AED) agintariak harresi bat eraikitzen hasi zirenean Berlinen erdialdean, Ekialdetik Mendebalderako bidea eragozteko xedearekin.
  • Berlingo Harresiak alemaniar familia asko banatu zituen. AEDk jakinarazi zuen horrela Berlin mendebaldetik etorritako erasoei aurrea hartu nahi ziela.

Kubako Misilen Krisia (1962)

Kubako Gobernua Sobietar Batasunera hurbildu zenez, Estatu Batuek blokeo bat ezarri zioten Kubari. Khrustxevek Kuban misilak jartzea erabaki zuen. Estatu Batuei hura ezin onartuzkoa iruditu zitzaien, eta Kennedy presidenteak ultimatum bat igorri zuen. Sobietarrak erretiratu egin ziren, eta halaxe amaitu zen krisia.

Gerra Hotzaren Amaiera

Reaganen Politika Antikomunista

Ronald Reagan errepublikanoak eskuratu zuen Estatu Batuetako presidentetza. Reaganek atzerri politika aktiboa garatu zuen, antikomunismoan oinarrituta:

  • NATOren zabalkundea bultzatu (Espainia 1982an sartu zen).
  • Hego Amerikako interbentzionismoa sendotu.

Gorbatxov eta Blokearen Desegitea

  • Sobietar Batasuna erantzuteko ahalmenik gabe geratu zen.
  • 1985ean, Gorbatxov, sektore erreformistako kide gazte batek, politika ekonomiko berrizale bat aurkeztu zuen: perestroika.
  • Reagan eta Gorbatxoven arteko desarmatzeari buruzko elkarrizketen ondorioz, Helmen Ertaineko Arma Nuklearren Ituna izenpetu zen.
  • 1989an Ekialdeko blokea desegin zen. Sobietar Batasunaren europar aliatuek erregimen demokratikoak ezarri zituzten, eta urte berean Berlingo Harresia bota zuten.
  • Sobietar Batasuna desagertu egin zen, eta Gerra Hotza ere bai. Ordena berri bat hasi zen munduan.

Deskargatu

PDF Word HTML