Espainiako Trantsizioa (1975-1977): Diktaduratik Demokraziara
Espainiako Trantsizioa: Diktaduratik Monarkia Parlamentariora
Espainiako Trantsizioa 1975ean hasi zen, diktaduratik monarkia parlamentariora moldatzeko fasea izan zen. Gutxinaka, Diktaduratik Europan nagusi zen demokrazia eredura pasatu zen, baina sistemaren zutabeak aldatu gabe. Oposizioaren gehiengoak frankismoaren moldatze ordenatu hori onartu zuen.
Trantsizioaren Hasierako Oztopoak eta Eragileak
Frankismoaren “botere faktikoak” (estatu-aparatuak, hala nola armada, polizia eta burokrazia) oztopo handia izan ziren herrialdea demokratizatzeko. Joan Karlos I.a errege eta estatu buru aldarrikatu zuten.
Trantsizioan zehar, Espainiako gobernuek hiru presidente izan zituzten: Arias Navarro, Adolfo Suárez eta Calvo Sotelo. Felipe González izan zen hurrena.
Gatazkak eta Herritarren Pazientzia Galera
Erreformak oso poliki zetozela ikusirik, herritarrak pazientzia galtzen hasi ziren. Trantsizioan zehar, gatazka ugari izan ziren (esaterako, grebak).
Katalunian eta Euskal Herrian egoera oso tentsiozkoa zen. Testuinguru honetan, ETAren atentatuek astindu latzak jotzen zizkieten segurtasun indarrei. Poliziaren eta manifestarien arteko borrokak ere oso ohikoak ziren.
Franco Hil Osteko Lehen Urteak (1975-1976)
Franco hil ondoren, Carlos Arias Navarrok jarraitu zuen gobernuburu karguan. Honen ideologia frankista irmoa izan arren, erreforma batzuk sartu zituen, hala nola prentsa-askatasuna.
Garai honetan, Democrática izeneko aliantza handia eratu zen, helburu honekin:
- Gizartearen presioaren eta mobilizazioaren bidez haustura demokratikoa lortzea.
- Aldaketa politikoa eragitea.
Erregeak Arias Navarroren gobernuaren gaitasun falta ikustean, Adolfo Suárez frankista aperturista izendatu zuen presidente.
Adolfo Suárezen Erreformak eta Lege Garrantzitsuenak
Gobernuko presidentetzan urratsik garrantzitsuena 1976an eman zuen, Erreforma Politikorako Legea onartu zenean. Horren xedea zera zen: orduko sistema politikoa aldatzea eta hauteskundeetarako deialdia arautzea.
Suárezen gobernuak, 1977an, Alderdi Politikoen Legea aurkeztu zuen. Horrekin batera, honako eskubide hauek martxan jarri ziren:
- Amnistia
- Greba eskubidea
- Adierazpen askatasuna
Tentsio Handiko Testuingurua
Hau tentsio handiko testuinguru batean gertatu zen:
- Ezker Muturra: ETA eta GRAPO taldeak ekintza armatuen bidez iraultza eta diktadurarekin haustura bilatzen ari ziren.
- Eskuineko Muturra: Eskuineko muturreko terrorismoa eta banda faxisten ekintzak zeuden, helburua militarren estatu-kolpea eragitea zelarik.