Frankismoa Euskal Herrian: Diktadura eta Oposizioa

Historia7,03 KB

Diktaduraren ezarpena

Homogeneotasuna ezarri zen aspektu politikoetan (erregimenaren ezarpena eta sendotzea), sozialetan (etsai politikoen deuseztapena), ekonomikoetan (nazio buruaski eta autarkikoa) eta kulturaletan (ideologia eta erlijio homogeneotasuna).

Gerra osteko krisi ekonomikoa

1990 arte egoera ekonomikoa ez zen hobetu, Espainiaren nazioarteko isolamenduak sortutako politika autarkikoagatik.

Gerra osteko krisiak modu ezberdinean eragin zien gizarte taldeei, baina populazioaren gehiengoak zailtasunak, oinarrizko produktuen salneurrien gorakada, soldata baxuak eta gosea pairatu zituen. Kezkarik handiena norberaren eta familiaren biziraupena zen.

Gerra osteko krisi politikoa

Erregimen frankista ezarri zen, erabat zentralizatua zegoen Estatu baten barruan. Heriotza-zigorrak, erbesteratzeak, kartzelaratzeak, isunak eta zailtasunak ezarri zitzaizkien iragan nazionalista edo ezkertiarra zutenei.

Nazionalismoaren aurkako errepresioa Euskal Herrian oso gogorra izan zen, EAJren izaera katolikoak zenbaitetan lagundu arren.

Gerra osteko krisi kulturala

Errepresioak irakaskuntzaren munduari ere eragin zion. Hezkuntzako irakasle euskaldunak modu gogorrean jazarriak izan ziren. Komunikabideak, erregimenaren aurkako taldeenak zirenak, guztiak itxi zituzten.

Euskara eta euskal kulturaren ezaugarri kultural eta sinbolikoak gogor zigortu zituzten diktaduraren batasunerako neurriek. Helburua euskal nazionalismoa zigortzea zen, Francoren erregimenak erregimen foralaren azken arrastoa baitzeukan.

Frankismoaren barne arazoak

Frankismoaren arazoak uste baino handiagoak izan ziren. Frankisten arteko batasuna, benetan, Errepublika garaian adierazten zen guztiaren aurka joateko izpirituan zetzan.

Frankismoaren aurkako oposizioa

Erbestean nahiz barnean, antifrankistak diktaduraren sendotzea oztopatu eta erregimen demokratikoa ezartzen saiatu ziren. Euskal Herriak, 1996an onetsitako autonomiaren amaieraren berrezarpenetik jarraitu beharra zuen.

Eusko Jaurlaritza erbestean

Euskal Herriak iraupen sendoari eutsi zion, erbestean mantendutako Eusko Jaurlaritzaren bidez. Gobernuak ia alderdi gehienak bildu zituen.

Iraupen honetan, EAJren sendotasun organikoa eta Agirreren nortasuna erabakigarriak izan ziren. Eusko Jaurlaritzaren ospea Gerra Zibilaren amaierako uneetan eraiki zen.

Ezkerreko indarra

Sozialistek eta komunistek erbestealdiaren lehenengo urteetan jokatzeko aukera gutxi izan zuten. PSOE oso zatituta zegoen Euskal Herrian eta Espainian. PCEk gerra aurretik ere indar gutxi zuen Euskal Herrian.

Baionako Ituna

1945eko gerra bukatzear zela, Euskal Herriko ia alderdi eta sindikatu guztiek Baionako Ituna (Estatuaren eta Eusko Jaurlaritzaren alde) sinatu zuten.

1946an Frantziak, Britainia Handiak eta AEBk Francoren erregimena gaitzetsi zuten. Oposizio euskaldunaren gorengo unea 1947ko eta 1951ko greba orokorrak izan ziren.

1947ko deialdiaren aldean, 1951ko greba gehiago izan zen garestitzearen ondoriozko ekintza bat, ekintza antifrankista bat baino. Urte hauetan gertatutako grebek Bizkaiko gune industrial osoa eta Gipuzkoako zati bat geldiarazi zituzten. 1951koa ez zen nahiko garrantzitsua izan.

Oposizioaren krisialdia

15 urteko diktaduraren ondoren, militante antifrankistak nekeak jota zeuden. Belaunaldi-neke honekin batera, nazioarteko politika erabakigarria izan zen oposizio euskaldunaren krisian, Francok AEB eta Vatikanoarekin egindako hitzarmenarekin eta Espainiaren EBn sarrerarekin, erregimenaren nazioarteko isolamenduaren amaiera berretsita zegoelako.

Honen aurrean aukera bakarra euskal erakundeak erbestean bizirik mantendu eta diktaduraren bukaera ekarriko zuten garai hobeen zain egotea zen. Krisialdiaren ikurra frantses erabaki judizial bat izan zen, 1951n Eusko Jaurlaritzaren Parisko egoitza uztera behartu eta frankisten jabetza izatera pasatu baitzen.

1956an Munduko Lehen Kongresua (Parisen) izan zen, helburua Eusko Jaurlaritzaren 20. urteurrena ospatzea zelarik. EAJk kongresurako lehen txostena baztertu zuen, PSOEk ekitaldiari uko egin ez ziezaion.

Kongresuan zailtasunak antzeman ziren: ETA azaleratu zen eta Agirre hil zen 1960an. Leizaolak ordezkatu zuen, eta horrek antifrankismoaren aldi berri baten hasiera ekarri zuen.

Garapen aroa eta oposizio berria

Garapen aroa

60ko hamarkadan, Euskal Herriak industrializazio prozesu berri eta azkarra izan zuen; eta honekin batera, immigranteak iritsi ziren. Garapen ekonomikoa aldaketa sozialari lotuta eman zen; baina ez zuen aldaketa politikorik ekarri.

Oposizio berria

60ko hamarkadan, garapen ekonomikoaren ondorioz, frankismoak garai lasaia bizi izan zuen. Euskal gizarte gehiena frankismora moldatuta bizi zen.

40-50eko hamarkadetan baino seguruago sentitzen zenez, errepresioa arindu zuen. Baina diktaduraren amaieran ETArekin izandako arazoen ondorioz, ekintza errepresiboak ugaldu egin ziren. Aldi honetan, gainera, PSOEk bere egiturak berritu zituen eta lider berriak ezarri zituen: Nicolas Redondo eta Enrique Múgica.

60ko hamarkadan, diktaduraren arazoak areagotu egin ziren Euskal Herrian, oposizio berriak agertu baitziren: ikasleen eta langileen mugimenduak, kultura arloko erresistentzia, ikastolen sorrera… Honek guztiak eta ETAren agerpenak Leizaolaren gobernua baztertu eta honen gainbehera bultzatu zuten.

Langile mugimenduaren suspertzea

  • 1962tik aurrera grebak areagotu ziren, gehienetan errebindikazio laboralengatik. 1962-1967 artean, erregimenak greben aurrean jarrera jasankorra hartu zuen. 1967tik aurrera, Bizkaian errepresioa areagotu zen. 1969an, estatuan greba gehien Gipuzkoan egin ziren. 1974an Gipuzkoan sortutako LABek klase-errebindikazioak eta Euskadiren independentzia eskatzen zituen.
  • Frankismoaren urteetako probintzia gatazkatsuenak Bizkaia, Gipuzkoa, Bartzelona, Madril eta Asturias izan ziren; eta Nafarroa azken urteetan. Araban 1969 arte ia gatazkarik ez zen izan.

Kulturaren eraberritzea

  • Ekimen ugari sortu ziren, lan kulturala abiarazi zutenak: euskara batuaren garapena, euskarazko liburuen argitalpena, Euskaltzaindiaren suspertzea, euskararen presentzia komunikabideetan eta ikastolen sorrera.

ETAren agerpena (1959)

  • ETAk tradiziozko nazionalismoarekin haustura ekarri zuen. 60ko hamarkadaren erditik aurrera, oposizioko protagonista nagusia ETA izan zen. 1967tik aurrera, ekintza armatuak areagotu zituen eta frankismoak errepresioaz erantzun zuen, ETArekiko elkartasuna sendotuz.
  • 1970ean, Burgoseko Gerra Kontseilua zela eta, ETAko sei kide heriotza-zigorrera kondenatu zituzten, nahiz eta gero Francok indultua eman zien; edo geroago, ETAko bi kideren fusilamendua gertatu zen 1975ean, Franco hil baino lehenago.
  • ETA gero eta bideratuago zegoen bide armatura eta aktibismo iraultzailera. Adibidez: 1973ko Carrero Blancoren hilketa, Madrilen. Hurrengo urtean lehergailu bat jarri zuten Madrilgo kafetegi batean, 13 pertsona hilez. Orduan bitan banatu zen: ETA militarra eta ETA politiko-militarra.

Deskargatu

PDF Word HTML