Isabel II.aren Erregealdia: Liberalismoaren Gatazkak (1844-1868)
Isabel II.aren Erregealdia (1844-1868)
Sarrera
Isabel II.a agintean jarri zen Espartero joan zenean, eta Gorteek Isabel hamahiru urte zituela erregina bezala onartu behar izan zuten. Estatu liberal zentralista ezarri zuen, joera moderatua zuena. Alderdi liberal zentralista agintean egon zen 1854-1856 urteetan izan ezik, progresistek baitzuten boterea.
Hamarkada Moderatua (1844-1854)
Bere lehen 10 urteetan boterean, Ramón María Narváez jeneral moderatua izan zen pertsonaia nagusia. Ekintza hauek egin zituen:
- 1845eko Konstituzio moderatua ezarri zen.
- Zuzeneko zerga ezarri zitzaien herritarrei.
- Vatikanorekin konkordatua sinatu zen.
- Guardia Zibila sortu zen.
Gobernu moderatuak hauteskundeak manipulatzen zituela ikusita, (karlistak, tradizionalistak,...