Udal hauteskundeak deitu ziren, premiazkoak baitziren, Francok jarritako agintariek oraindik han jarraitzen zutelako.
Egoera ekonomikoa ez zen hobetu, eta indarkeriazko ekintzek jarraitzen zuten. Terrorismoa bi aldeetatik zegoen; atentatuak militarrak altxarazteko egiten ziren, horrela altxatu eta diktadurarekin bukatzeko asmoz.
Kataluniako Estatutua eta Gernikako Autonomia Estatutua Gorteetan onartu ziren.
UCDk barne arazo larriak izan zituen, eta azkenean, Suárezen alderdiaren barne arazoengatik eta Espainiako arazoengatik dimititu zuen. Calvo Sotelo aukeratu zuten haren ordez.
Calvo Soteloaren Gobernua (1981-1982)
UCDko Batzorde Exekutiboak Leopoldo Calvo Sotelo izendatu zuen Suárezen ordezko.
Otsailaren 23an, inbestidura egunean, estatu-kolpea eman zen: Tejero, Guardia Zibila eta Milans del Bosch militarra Valentzian altxatu ziren. Estatu-kolpeak porrot egin zuen, eta inbestidura egin ahal izan zen.
Bere gobernuaren aipagarrienak Dibortzio Legea eta Espainia NATOn sartzea izan ziren.
Calvo Sotelo ez zen gai arazoak bideratzeko, eta hauteskundeak aurreratu zituen. 1982ko urrian, PSOEk irabazi zuen, eta bigarren alderdia Aliantza Popularra izan zen; UCD, berriz, hondoratu egin zen.
Gernikako Estatutua
Onartze Prozesua
A) Konstituzioa Onartu Aurretik
Euskal Parlamentarien Biltzarra eratu zen, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko, eta Nafarroako hautatutako diputatu eta senatariek osatua. Batzorde bat eratu zen autonomia proiektua hasteko.
Suarezek dekretu baten bidez Eusko Kontseilu Nagusia sortu zuen, behin-behineko gobernua zena, autonomia gauzatu arte. Ramon Rubial zen buru (PSOE).
B) 1978ko Konstituzioa Onartu eta Gero
Autonomia Estatutuaren egitasmoa euskal parlamentariek Gernikan onartu zuten. Nafarroa kanpoan geratu zen, ordezkariak ezezkoa eman zutelako. EAJk PSOEk baino boto gehiago lortu zituen, eta Garaikoetxea ordezkari bihurtu zen. Onartze prozesua euskaldunek 1979an onartu zuten erreferendumean. Gero, Gorteek onartu zuten, eta abenduan indarrean jarri zen, erregeak berretsi ondoren.
Ezaugarriak
Lurraldeak: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, Nafarroarentzat integratzeko aukerarekin.
Gaztelania eta euskara hizkuntza ofizialak.
Ordena publikorako polizia izateko aukera (Ertzaintza berrezarri zen).
Legebiltzarra organo legegilea da, 25 diputatu lurralde historiko bakoitzeko.
Kontzertu ekonomikoak berrezarri ziren Gipuzkoan eta Bizkaian (Araban Francok ez zituen ezabatu). Lurralde bakoitzeko aldundiek zergak arautu eta jaso, eta gero kopuru bat Eusko Jaurlaritzari bidali, geroago gobernu zentralari kupoa ordaintzeko.
Estatutua onartu zenean, hauteskunde autonomikoak deitu ziren. EAJk irabazi zuen. Legebiltzarrak Garaikoetxea aukeratu zuen lehendakari, eta hark Eusko Jaurlaritza eratu zuen.