Mendizabalen Desamortizazioa: Testuingurua eta Analisia
Testuaren Analisia
Lexikoari dagokionez, aipatzekoak dira desamortizazioa eta BM (Berorren Maiestatea):
- Desamortizazioa: Amortizatuta zeuden lurrak nazionalizatu eta enkante publikoan saldu.
- BM (Berorren Maiestatea): Maria Kristina.
Bigarren Mailako Ideiak
Bigarren mailako ideiak honako hauek dira:
Arrazoi eta Helburu Ekonomikoak
- Ondasunak saltzea.
- Zor nazionala murriztea.
- Zor publikoaren kopurua murriztea.
- Aberastasuna berpiztea.
- Industriako eta zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea.
Arrazoi eta Helburu Politiko-Sozialak
- Ideologia liberal progresista, goi-mailako ideiekin bat egiten duen gobernu liberala.
- Kapitalismoa sortzea.
Testuinguruan Jartzea
Fernando VII.ak Berrespen Pragmatikoa ezarri zuen bere alaba Isabel II.a jaio zenean. Bertan ezartzen zuen etorkizunean bere alaba izango zela Espainiako erregina, Fernando VII.aren anaia Karlos Maria Isidroren ordez.
Fernando VII.a hil zenean (1833an), bere alaba adingabea zenez, bere ama Maria Kristinaren esku egon zen erregetza. Garai horretan finkatu ziren Espainian estatu liberalaren oinarriak: zentralizazio politikoa eta administratiboa, eta batasun juridikoa. Aldi berean, Lehen Karlistaldia gertatu zen eta areagotu egin zen liberalismoaren barruko ideologien zatiketa, progresisten eta moderatuen artean. Karlistaldia zela eta, Maria Kristinak gobernu kontserbadorea osatu behar izan zuen 1833an, Francisco Cea Bermúdez gobernuburu zela.
Maria Kristinak jasotzen zuen presioagatik, gobernuburuak aldatzen joan ziren, eta haien artean Juan Álvarez Mendizabal progresista zegoen. Hala ere, moderatuen presioei amore emanez, Francisco Javier Istúriz jarri zuen gobernuburu. Baina progresistek boterera itzultzean, José María Calatrava izendatu zuten gobernuburu, eta Mendizabal, Ogasunaren buru. Hauekin hasi zen Iraultza Liberala, eta neurri progresista garrantzitsuenak 1837ko Konstituzioa eta Mendizabalen Desamortizazioa izan ziren.
Hala eta guztiz ere, Mendizabalen Desamortizazioa garrantzitsuena eta, batik bat, Elizaren ondasunei eragin ziena izan arren, ez zen izan lehenengoa. Aurretik, Karlos III.aren garaiko Jesuiten Kanporatzea (non jabetza guztiak kendu zitzaizkien) eta Godoyk egindako desamortizazioa egon ziren.
Mendizabalen Desamortizazioaren Helburuak eta Ondorioak
Mendizabalen Desamortizazioarekin Maria Kristinaren gobernua finkatzea nahi zuten.
- Helburu Ekonomikoak: Ogasunaren diru-sarrerak handitu, Karlistaldia finantzatu eta zorra gutxitzea ziren helburu nagusiak. Karlistaldia euskal eta nafar lurraldeetan sortu zen liberalen eta absolutisten arteko gatazka izan zen.
- Helburu Politiko-Sozialak: Noble eta burges aberatsak liberalismoaren alde jartzea ziren. Helburu hauek lortzeko, batik bat Elizari kendu zizkioten lurrak.
Ondorioak aztertu ondoren, ikus daiteke helburu ekonomikoak lortu zirela, baina ez politiko-sozialak. Izan ere, lurrak erosten zituzten noble eta burges aberatsak liberalismoaren alde jarri ziren, baina nekazariak haren kontra jarri ziren, lurrak prezio baxuagoan saltzen zirelako (saltzeko premia baitzegoen).