Espainiako Trantsizioa: 1978ko Konstituzioa eta Krisiak

Historia2,5 KB

Hauteskundeak eta 1978ko Konstituzioa

1977an egin ziren lehenengo hauteskundeak, 36 urte geroztik. UCD (Suárez) izan zen garaile, 166 diputaturekin. Indar politikoek Konstituzioa prestatzeari ekin zioten. Testua adostu ostean, Kongresura eta Senatura igaro zen, bertan eztabaidatzeko. Hainbat zuzenketa egin ostean, azkenik, behin betiko testua onartu zen.

Konstituzioaren Ezaugarriak

1978ko Konstituzioak ezaugarri nagusi hauek zituen:

  • Espainia “Zuzenbideko Estatu sozial eta demokratiko” gisa definitzen zuen, gobernu-era monarkia parlamentarioa baitzuen.
  • Estatu akonfesionala definitzen du.
  • Eskubide indibidualak zerrendatzen dira.
  • Adin nagusitasuna 18 urtetan finkatzen du.
  • Heriotza zigorra indargabetzen du.
  • Dibortzioa onartu zuen.
  • Jabego pribatua eta merkatu librea aintzat hartzen ditu, baina bizitza ekonomikoan esku hartzeko aukera onesten zion Estatuari, eta desjabetzeak egitekoa ere.
  • Erregio eta nazionalitateen boterea berrezarri zuen, autonomiaren aldarrikapen historikoari kasu eginez.
  • “Nazionalitate historikoak” ez ezik, erregio guztiek egin ahalko zuten euren Gobernua osatzeko eskaera.

Egoera Ekonomikoa eta Moncloako Itunak

Krisi ekonomikoaren ondorioak heldu ziren Espainiara 1975etik aurrera. Ekonomia egoera larriagotu zen, gizarte-istilu gogorragoak sortuz.

Moncloako Itunak sinatu ziren. Helburu nagusia zera zen: langileriak eredu ekonomiko eta sozialari onespena eman ziezaion lortzea. Itunek zera aurreikusten zuten:

  • Inflazioa gutxitzea.
  • Zerga-sistemaren, Gizarte Segurantzaren eta enpresa publikoen erreformari ekitea.

Moncloako Itunen ondorioak: bake sozialeko giro hobea, gatazka gutxiago eta lan-harremanen normalizazioa.

Suárezen Dimisioa, Calvo Soteloren Gobernua eta 23-F

Krisi ekonomikoa eta indarkeria politiko larriko testuinguruan, UCD barruan krisi sakon bat bizi zen. Alderdi barruko tirabirez nekaturik, Suárezek Gobernuko presidentetza utzi zuen.

UCDko Leopoldo Calvo Sotelo aukeratu zuten presidentetzarako hautagai. 1981eko otsailaren 23an, Estatu-kolpe baten saiakera gertatu zen: Tejero teniente koronelaren agindupean, indarrez sartu ziren Diputatuen Kongresuan. Erregeak bizkor hartu zuen esku, eta bere legitimotasuna indartu zen, “demokraziaren salbatzaile” agertu baitzen.

Calvo Soteloren gobernua krisi batean sartu zen, alderdi barruko tirabirek bizirik jarraitzen baitzuten.

Deskargatu

PDF Word HTML