Lehen Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak

Historia3,54 KB

Potentzien arteko istilu armatuak: Koloniengatik arazoak

Antzinako potentziek (Britainia Handia eta Frantzia) estatu berriak (Alemania eta Italia) baztertu zituzten, lehengairik eta merkaturik gabe utziz. Estatu horiek inperio koloniala eskatzen zuten.

1914ko udako krisia

Austriak Alemaniaren laguntza zuen. Austriak Serbiari ultimatuma eman zion: Serbiak hilketa ikertzen uzten ez bazuen, Austriak gerra deklaratuko zion. Errusia, Austria eta Alemaniaren aurka mobilizatzen hasi zen. Alemaniak uste zuen Frantziak Errusiari lagunduko ziola.

Mundu Gerraren erantzuleak

Potentzia nagusiak elkarren aurka aritu zirelako hasi zen gerra. Lau urte iraun zituen, 1914tik 1918ra.

Mugimenduen Gerra (1914)

Alemaniaren planaren helburua Frantzia azkar garaitzea zen, erasoaldian Belgika zeharkatuz. Marneko guduak alemaniarrak geldiarazi zituen Paristik gutxira.

Posizioen Gerra (1915-1916)

Alemaniek erasoaldian porrot egin zutenez, fronteak sendotu ziren. Helburua lortutako posizioak babestea zen. Defentsa-taktikek armaden erasorako ahalmena gainditzen zuten.

  • Mediterraneoan, Britainia Handiak porrot egin zuen Gallipolin.
  • Britainia Handiak Afrikako alemaniar koloniak konkistatu zituen.
  • Ekialde Hurbilean, aliatuek Otomandar Inperioaren jabetzak okupatu zituzten.
  • Itsasoan, gatazka izan zen: Britainia Handiko ontziek Alemania blokeatu zuten, eta hark itsaspeko gerra hasi zuen.

1917ko krisia

Egoera militarra aldatu egin zen.

  • Errusiako Iraultza: Errusian iraultza izan zen. Errusiak gerra utzi eta Alemaniari lurralde asko eman zizkion.
  • AEBk gerran sartu ziren: ordura arte neutralak izan ziren, baina aliatuei hornidura saltzen zieten.

1918ko erasoaldia eta Gerra Amaiera

Errusiak atzera egiteak aukera eman zion Alemaniari udaberriko azken erasoaldia egiteko, baina porrot egin zuen. Aliatuek kontraerasoa egin zuten, eta inperio zentralek barne-arazo larriak zituzten.

Gerra luze eta odoltsua

  • 65 milioi soldadu mobilizatu ziren.
  • Soldaduek hilabeteak pasa zituzten lubakietan, lokatzez estalita, etengabeko bonbardaketekin, eta inolako osasun eta higiene baldintzarik gabe.
  • 8 milioi pertsona hil ziren, eta 9 milioi zauritu; horietako asko larriki elbarrituak geratu ziren.
  • Hildako gehienak gazteak ziren.

Atzeguardiaren mobilizazioa

Gerra ekonomikoak militarraren adinako garrantzia zuen. Gerraren ondorioetako bat emakumeak etxetik kanpo lan egitea izan zen. Estatua biztanleen morala kontrolatzen hasi zen, komunikabideak eta zentsura erabiliz. Propaganda gatazkako beste arma bat izan zen.

Parisko Bakea (1919)

Hiru helburu nagusi zituen:

  • Alemaniaren suspertzea eragoztea.
  • Potentzia irabazleen artean botere oreka lortzea.
  • Errusia bakartuta uztea.

Lurralde aldaketak

  • Alemaniak kolonia guztiak galdu zituen, eta Frantziak eta Britainia Handiak bereganatu zituzten.
  • Austria-Hungariako Inperioa zatitu zen: Austria, Hungaria eta Txekoslovakia sortu ziren.
  • Otomandar Inperioa errepublika bihurtu zen, eta lurraldeak galdu zituen.

Gerraren ondorioak

  • Alemaniak baliabide militarrak murriztu behar izan zituen, Frantziak eta Belgikak bultzatuta.
  • Alemaniak ez zuen inoiz oposizioa onartu, eta mendekurako gogoa piztu zen, gerora erabakigarria izango zena (Hitler eta Bigarren Mundu Gerra).
  • Nazioen Elkartea sortu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML