II. Errepublika: Historia eta Erreformak (1931-1939)
II. Errepublika (1931-1939)
II. Errepublika 1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeetan alderdi errepublikarrek irabazi zuten hiriburu gehienetan. Apirilaren 14an emaitzak ezagutu zirenean, Eibar izan zen II. Errepublika aldarrikatu zuen lehenengo herria. Sistema politiko berriak herrialdeak zituen arazo larriak konponduko zituela espero zuen jendeak.
1931ko apirilaren 14an behin-behineko gobernua sortu zen, koalizio errepublikazale-sozialistako kideek osatua. Niceto Alcalá Zamora zen gobernuaren buru. Behin-behineko gobernuak herrialdea eraldatzeko ardura zuen, eta premiazko zenbait neurri hartu zituen.
Era berean, hauteskundeetako deia egin zuen Gorte Konstituziogileak osatzeko eta konstituzio berria egiteko. Ekainaren 28an egin ziren eta errepublikar ezkertiarrek eta sozialistek lortu zuten gehiengo nagusia.
1931ko abenduaren 9an onartu zuten konstituzioa. Kutsu ezkertiarra zuen, eta Espainia honela definitzen zuen: klase guztietako langileen errepublika zela. Honek zenbait berrikuntza zekarren.
Etapak
1. Biurteko Erreformista (1931ko urria - 1933ko iraila)
1931ko urrian Alcalá Zamorak dimisioa aurkeztu ondoren, Azaña behin-behineko gobernuaren presidente aukeratu zuten, eta abenduan Niceto Alcalá Zamora errepublikako presidente. Azañaren gobernu errepublikar–sozialistak behin-behineko gobernuak abian jarritako erreformen egitasmoari jarraipena eman zion. Hainbat erreforma ekarri zituen.
Erreforma erlijiosoak eliza katolikoaren boterea eta eragina deuseztatu nahi zituen: erlijioaren derrigorrezko irakaskuntza kenduz, eliza finantzatzeari utziz, ezkontza zibila eta dibortzioa onartuz…
Lurralde antolamenduaren erreformak nazionalitateak estatuarekin artikulatzeko bide egokiagoak aurkitu zituen.
Donostiako itunean katalanen aldarrikapen nazionalistak onartu ziren. Euskal Herrian Jose Antonio Agirre izendatu zuten lehendakari. 1936ko urriaren 1ean, Gorteek onartu zuten euskal autonomia estatutua.
Erreforma militarrak ofizialen kopurua murriztu zuen. Erreformek ondoeza sortu zuten armadan, 1932ko abuztuan Sevillan gertatu zen altxamendu militarra, Sanjurjada izenez ezagutzen dena.
Hezkuntzaren erreformak Derrigorrezko Lehen Hezkuntza derrigorrezkoa eta mistoa ekarri zuen. Erlijioaren derrigorrezko hezkuntza ere kendu zen.
Nekazaritzaren erreformak 1932ko irailean Nekazaritzaren Erreformako Oinarrien Legea ekarri zuen. Erreformarako legeak erein gabeko latifundioak desjabetzea lurrik gabeko nekazariek haiek okupatzea bideratu zuen.
1933ko irailean Azañak dimisioa aurkeztu zuen, hauteskunde orokorrak azarorako deitu ziren.
2. Eskuindarren Biurtekoa (1933ko azaroa - 1936ko otsaila)
1933ko azaroaren 19ko hauteskundeetan lehen aldiz emakumeek botoa eman zuten. Oraingoan CEDAk eta Alderdi Erradikal Errepublikarrak irabazi zuten. CEDAk besteek esku utzi zuen gobernua osatzeko ardura eta Lerroux izendatu zuten gobernu buru.
Lerrouxen gobernuak aurreko biurtekoan egindako erreformen kontrako politika jarri zuen. Militar kolpistak aske utzi zituen, nekazaritzaren erreforma kendu zuen, Kataluniako estatutua indargabetu zuen, JONS eta Falange Española elkartu ziren… Ezkertiarren eta eskuindarren arteko tentsioa gero eta handiagoa zen.
1935ko urrian, Lerrouxek dimititu behar izan zuen. Hauteskunde orokorrak deitu ziren, alderdi ezkertiarrak irabazi zuen, batu egin zirela Fronte Popularra sortuz.
3. Fronte Popularra (1936ko otsaila - 1939ko apirila)
Azaña Errepublikako presidente eta Casares Quiroga gobernuburu izendatu zituzten. Gobernu berriak hainbat helburu zituen. Apiriletik ekainera bitarteko hilabeteetan Espainia iraultzatik hurbil egon zen. Bitartean, militarrak eta eskuindarrak altxamendua prestatzen hasi ziren. Azkenean, uztailaren 17an Marokon eta 18an penintsulan gertatu zen Franco jeneralak zuzendutako altxamendu nazionala, gerra zibilari hasiera eman ziona.