Frankismoaren Azken Hamarkadak: Garapena eta Oposizioa (60-70)
Garapen Aroa eta Oposizio Berria (60ko Hamarkada)
Garapen Aroa
- 60ko hamarkadan, sektore teknokrataren erreformekin, Espainia autarkiatik ateratzen hasi zen. Egoera ekonomikoa hobetu zen eta Euskal Herrian industria garatu zen.
- Honek kontsumo gizartea, garapen ekonomikoa eta aldaketa soziala ekarri zituen. Politika, ordea, ez zen asko aldatu.
- Garapen ekonomikoa zela eta, Frankismoak garai nahiko lasaia bizi izan zuen 60ko hamarkadan.
- 40ko eta 50eko hamarkadetan baino seguruago sentitzen zenez, erregimenak errepresioa arindu zuen 60ko hamarkadan.
- 70eko hamarkadan (Frankismoaren amaieran), berriz, ETAren ekintzen eta arazoen areagotzearen ondorioz, erregimenak errepresio eta zapalkuntza bidea hartu zuen.
- Frankismoaren azken aldian, oposizioa eraberritzen eta berrantolatzen hasi zen.
Oposizio Berria: Langile Mugimendua
- Oposizio berriaren ezaugarrien artean aipatzekoa da langile mugimendua berragertu zela (UGT, CNT, CCOO, ELA).
- Helburua: langileen lan- eta bizi-baldintzak hobetzea eta haien eskubideak (biltze, elkartze, aldarrikapen) areagotzea.
- 60ko hamarkadan sindikatuen grebak areagotu egin ziren. Gobernuak erregimenaren aurkako konspiraziotzat hartzen zituenez, langileen grebak gogor zapalduak izan ziren.
- Garaiko probintzia gatazkatsuenak Bizkaia, Gipuzkoa, Bartzelona, Asturias eta Madril izan ziren.
Kultura Eraberritzea (60ko Hamarkada)
- Frankismo garaian, kultura ez-ofizialarekin (gaztelera) zerikusia zuen guztia, erregimenaren oposiziotzat hartzeko arriskua zegoen, are gehiago Euskal kultura.
- Hortaz, aipatzekoak dira Euskal kultura bultzatu zuten hainbat ekimen eta ekintza: euskara batuaren sorrera, lehen ikastolen sorrera, Euskal literatura eta kantagintzaren bilakaera Ez Dok Amairu taldearekin, eta abar.
ETA (1959an Sortua)
- 1959an sortu zen, EAJ alderditik banandu ziren gazte talde batek.
- Ideologia: nazionalista, antifrankista eta ezkertiarra.
- Helburuak: erregimenaren errepresioaren aurka borrokatzea, independentzia eta sozialismoa lortzea.
- 60ko hamarkada bukaeran, ETAk ekintza armatua hasi zuen.
- Adibidez:
- 1973an Carrero Blanco lehendakariordea hil zuten.
- 1974an Madrilgo kafetegi batean 13 zibil hil zituzten.
- Bigarren gertakari horren ondorioz, taldea bi adarretan banatu zen:
- ETA militarra: indarkeriarekin jarraitu zuten, talde terrorista gisa.
- ETA politiko-militarra: indarkeria baztertu eta PSOEren bidea hartu zuten.
Diktaduraren Amaiera (70eko Hamarkada)
1975eko azaroaren 20an Franco hil egin zen. Franco gabe (sistemaren euskarria), Frankismoa desegituratzen hasi zen, eta gizarteak demokraziarako bidea aldarrikatzen zuen.