Versaillesko Ituna: Gerraosteko Munduaren Berrantolaketa

Historia2,99 KB

Lehen Mundu Gerraren ondorengo egoera finkatzeko hainbat itun sinatu ziren. Horietatik nagusia Versaillesko Ituna izan zen, 1919an sinatua. Honako puntu nagusi hauek hitzartu ziren itunetan:

1. Itunaren Ezaugarri Nagusiak

  • Nazioen Elkartea: Bakea ziurtatzeko erakundea sortu zen.
  • Europa erdialdeko inperioak desagertzea: Alemaniaren muga berriak zehaztu ziren; inguruko estatuei kendutako eskualdeak itzuli zitzaizkion, kolonia guztiak galdu zituen eta armak ia erabat murriztu ziren: aire armada zeharo desegin zen, itsaspekoak suntsitu ziren eta itsas armada 36 ontzitara mugatu zen.

2. Kalte-ordainak eta Estatu Berriak

Kalte-ordainak ordaindu beharko zizkien gerra jasan zuten herrialdeei, Britainia Handiari eta Frantziari, bereziki.

  • Inperioen desagerpena:
    • Austria-Hungariako Inperioa desagertu egin zenez, estatu berriak sortu ziren inperio haren mende egondako herrialdeetako nazionalitateen eskaerei erantzunez: Austria, Hungaria, Txekoslovakia eta Jugoslavia.
    • Otomandar Inperioa ere desagertu egin zen. Turkiak Europan zuen lurraldea asko murriztu zen, Greziaren eta Bulgariaren mesederako.
  • Ekialde Hurbila eta Ertaina: Arabiako Erresuma sortu zen eta gainerako lurraldeak, Nazioen Elkartearen izenean, Frantziaren eta Britainia Handiaren esku geratu ziren.

3. Alemaniaren Erreakzioa eta Krisi Ekonomikoa

Alemania gerraren errudun nagusi hartu zutenez, zigor handiak ezarri zizkioten eta Alemaniak oso gaizki hartu zuen hori. Ez zuten onartu gerra galdu izana, ezta ezarritako kalte-ordainak eta lurraldeak galtzea ere. Zigor ekonomikoen ondorioz, krisi larria jasan zuen: prezioak izugarri garestitu ziren eta langabezia handia sortu zen. Horrek krisi soziala ekarri zuen.

4. Bake-Itunen Mugak eta Nazioarteko Harremanak

Bake-itunek ez zieten erantzun nahi guztiei; Italiak Triesten zituen nahiei, eta horrek galtzaile sentimendua eragin zuen italiarren artean. Nazioarteko auziak konpontzeko Nazioen Elkartea sortu bazen ere, Alemaniari ez zioten utzi elkarte horren barnean sartzen, 1926ra arte. Ondorioz, erakunde horren eraginkortasuna oso mugatua gelditu zen.

1920tik aurrera, bake-itunak sinatu ondoren, nazioarteko konferentzia-sistema bat eratu zen. Helburua oinarrizko akordioak eratzea zen, baina konferentziak porrot egin zuen eta horrek faxismoaren gorakada eta 1930eko hamarkadako armagintza-programa ekarri zituen.

5. Gerraren Ondorio Ekonomiko eta Geopolitikoak

Gerraren kalteak nabarmenak izan ziren. Estatuak berreraikitzeko, gerra garaian hasitako politika ekonomiko berriaren bideari jarraitu zioten eta estatuak gidatutako ekonomia antolatu zen. Gerra garaian, Erresuma Batuari eta Frantziari gerra finantzatzeko, eta gero Alemaniari kalte-ordainak ordaintzeko, estatubatuarrek emandako maileguek ekonomiaren mende jarri zituzten AEBak. Ondorioz, Europak nagusitasuna galdu zuen, AEBen mesederako.

Deskargatu

PDF Word HTML