Etika: Moralaz arduratzen den filosofiaren adarra da.
Politika: Bizitza publikoaren antolakuntzan esku hartzen duten elementu multzoa da.
Botere Politikoa: Herrialde batek duen boterea da.
Legitimitatea: Legeekin bat datorren justifikazioari egiten dio aipamen, hizkera arruntean.
Botere Absolutua: Ez dago botere zatiketarik eta boterea pertsona bati dagokio modu absolutuan. Herritarrek ez dute eskubiderik.
Botere Demokratikoa: Herritarrek beren borondatez ordezkariak aukeratzen dituzte. Botere banaketa egiten da.
Demokrazia: Gobernu sistema honetan herriak subiranotasuna erabiltzen du ordezkarien bidez.
Estatua: Gizarte bat zuzentzen duten arauak ezarri edo inposatzeko ahalmena duten erakunde multzoa da.
Autonomia Erkidegoa: Espainiako antolamendu konstituzionalaren barnean dagoen lurralde entitatea.
Aldundia: Probintzia bateko administrazioa da.
Parlamentua: Beste parlamentu autonomikoek dituzten zeregin berberak ditu, nahiz eta egitura bestelakoa izan.
Udala: Tokiko oinarrizko erakundea da, herritarrak hurbiltzen dituen herri administrazioa.
Epailea: Botere judiziala aurrera eramateko arduraduna da.
Arartekoa: Euskal Autonomia Erkidegoko herriaren defendatzailea den erakunde independente eta burujabea da, eta giza eskubideen defentsa du zeregin nagusia.
Europako Parlamentua: Boto zuzenen bidez Europar Batasunean hautatzen den erakunde bakarra da.
Sufragio Unibertsala: Adinez nagusiak diren gizon-emakume guztiei onartzen zaien botoa emateko eskubidea da.
Aniztasun Politikoa: Alderdi bat baino gehiago egotea eta beren ideiak azaltzeko askatasuna izatea.
Estatu Konstituzionala: Estatuaren oinarrizko antolamendu eta gobernu arauak biltzen dituen konstituzioa edukitzea.
Botereen arteko banaketa:
Botere Legegilea:
Legeak egiten ditu eta botere betearazlea kontrolatzen du, legegintzako boterea.
Botere Betearazlea:
Legeak aplikatzen ditu eta administrazioa zuzentzen du.
Botere Judiziala:
Legeak betetzen direla eta horiek konstituzionalak direla zaintzen du, epaitegien bidez.
Herritarren Partaidetza: Herritarrek boto eskubidea izatea da.
Hauteskundeetarako Zerrendak: Hautagaiak aurkezten dituzten zerrendak.
Gehiengo Sinplea: Hauteskundeetan erabiltzen den formula, sistema horren arabera, eserlekuak botoen ordenaren arabera banatzen dira.