Estatuaren Funtzionamendua
Zer da Estatu Bat?
Lurralde bat gobernatzen duen batasun politiko eta administratibo gorena da estatua.
Herritar multzo batek eta lurralde batek osatzen dute estatua. Eskubide batzuk baita betebehar batzuk ere dituzte.
Lege multzo batek bizikidetza arautzen du, eta herritarrek ezinbestean bete behar dituzte. Herrialde demokratikoetan konstituzioa da arau nagusia.
Estatuek hainbat erakunde sortzen dituzte: polizia, armadak, diplomazialak eta funtzionarioak.
Ikurrak: ereserki bat, moneta bat, bandera bat eta hiriburu bat.
Estatuaren Eginkizunak
- Nazioarteko harremanak ezartzen ditu: enbaxadak eta kontsulatuak sortzen ditu. Estatuen auziak era baketsuan konpontzen dira hitzarmenen bidez, baina batzuetan gerra bihurtzen dira.
- Segurtasun nazionala bermatzen du: ordena publikoari eusten dio, lurraldea eta herritarrak babesten ditu kanpoko erasoen aurka.
- Ekonomia eta lan-harremanak arautzen ditu: ekonomia-eragileen jarduera arautzeko arauak sortzen ditu, eta ekonomia-hazkundea sustatzeko politikak.
- Oinarrizko zerbitzuak ematen dizkie biztanleei: hezkuntza, osasuna eta garraioa.
Huts Egin Duten Estatuak
Botere-hutsunea duten herrialdeak dira huts egin duten estatuak. Ezin dute beren lurraldea kontrolatu eta herritarrak babestu talde terroristen, talde paramilitarren eta delinkuentzia antolatuaren aurka.
Ongizate-Estatua
Zerbitzu batzuk: osasuna eta hezkuntza (diru laguntza eta pentsio-sistema).
Estatu Demokratikoak
- Parlamentuak botere legegilea du: legeak onartzen ditu.
- Gobernuak botere betearazlea du: herrialdea administratzen du.
- Epaileek botere judiziala dute: legeak interpretatzen dituztelako.
- Herritarrek gobernuan parte hartzen dute: hauteskundeetan aukeratzen dituzte ordezkariak sufragioaren bidez.
- Hauteskundeek zenbait baldintza bete behar dituzte: alderdi politikoek aukera izan behar dute askatasunez erakusteko beren programa.
- Pertsona guztiek errespetatu behar dituzte legeak. Konstituzioa da oinarrizko legea.
Diktadurak
Pertsona edo talde bakar batek ditu botere guztiak. Bortizki bereganatzen dute boterea, estatu-kolpe bat emanez edo iraultza bat eginez. Herritarrek ez dute gobernuan parte hartzen.