Industrializazio Berantiarra eta Ondorioak

Historia3,12 KB

Industrializazio Berantiarreko Herrialdeak

Noiz hasi ziren industrializatzen herrialde horiek?

1850. urtetik aurrera.

Zergatik dira berantiarrak?

Atzerapen teknologikoa, baliabide-hornidura desegokia eta eskari eta inbertsio urriak pairatzen zituzten, eta nazioarteko merkataritza-ardatzetatik urrun zeuden.

Zein herrialdek osatzen dute talde hau?

Portugal, Espainia, Italia, Grezia, Austria, Hungaria, Errusia eta Japonia.

Klase gizarteari buruzko gizarte-piramidea

  • Noblezia-burgesia: jabetzak izan.
  • Proletario-nekazariak: lana egin.

Zertan oinarritzen zen gizarte mota hori?

Gizarte mota hori norberaren aberastasunean oinarritzen da.

Zer desberdintasun zituen aurreko gizarte estamentalarekin konparatuta?

Lehenagoko gizartea jaiotako estamentuan oinarritzen da eta hau norberaren aberastasunean. Klase gizartean klasez mugitzen ahal zara eta estamentalean berriz ez.

Industria Iraultzaren Ondorio Ekonomikoak

Garraioen iraultza

Bi motatakoak zeuden: lurrun-ontzia eta lokomotora (trena). Garraioaren modernizazioaren ondorioak hauek izan ziren: salgaiak eta pertsonak azkar eta merke mugitzen zirela eta karga ahalmena handitu zela.

Merkataritza goraldia

Hauek izan ziren ondorioak: kanpo eta barne merkataritzak gora egin zuela, biztanleentzako elikagaien hornikuntza bermatu zuten, lehengaiak hornitu eta produktuak saldu zituzten eta ondasun produkzioan espezializatu ziren.

Kapitalismoaren garapena

Fase berria industria kapitalismoa izan zen. Bi inbertsio hauek sustatu zituzten:

  • Komanditako sozietateak: bazkide batzuk kapitala ematen zuten eta beste batzuk kapitala administratzen zuten.
  • Sozietate anonimoak: kapitala akzioetan zatitu eta onurak eta arriskuak akziodunen artean banatu.

XIX. mendean, finantza kapitalista sortu zen. Bere oinarriak, irabazien lorpena akzioetan oinarritu, finantza-produktuetan oinarritu eta balioen salerosketan oinarritzea zen.

Desberdintasun ekonomikoaren gorakada

Munduaren banaketa: herrialde industrializatuak, nagusitasuna lortu eta herrialde ez-industrializatuak, mendeko egoeran geratu.

Proletarioak

Proletarioa industrietako langileek. Hirietara emigratutako nekazariak edo industria-mekanizazioaren ondorioz porrot egindako eskulangileak osatzen zuen.

Lan baldintzak

Oso gogorrak, lanaldi luzeak (14-16h), soldata oso baxuak, makinen etengabeko zarata handia eta beroa udan eta hotza neguan, ez zuten asegururik.

Bizimodua etxebizitzetan

Fabriken edo portuen ondoan kokatutako auzoetan bizi ziren eta higiene-baldintzak txikiak zituzten.

Antolamendu eta aldarrikapenak

Proletarioen miseriak, baztertze politikoak eta lan legedi eza, langile-mugimendua eragin zuten. Egoera ekonomikoa eta politikoa hobetzeko borrokatu zuten. Langileak elkarri laguntzeko elkarteak sortu ziren eta protesta egiteko lan-baldintzak hobetzea, lanaldia murriztea, eskubide politikoak lortzea eta borroka egiteko neurriak antolatzea.

Deskargatu

PDF Word HTML