XX. Mendeko Gertaera Historikoak: Krisiak, Itunak eta Iraultzak

Historia4,07 KB

1917ko Krisia

1917. urtean krisia egon zen, egoera militarra aldatu egin zen bi arrazoiengatik. Alde batetik, Errusian iraultza izan zen eta gerra utzi behar izan zuen; gainera, lurralde asko galdu zituen, Alemaniak konkistatu egin baitzituen. Bigarren arrazoia izan zen AEB gerran sartu zela (hasieran neutrala zen, bakarrik hornidura saltzen zien aliatuei). Alemaniarrek salmenta hori eragozten saiatu ziren. Lusitania transatlantikoa hondoratzean, AEB gerran sartu eta aliatuei milioi bat soldadu eman zizkien.

Parisko Bakea

Garaitutako herrialdeek sinatutako itunei deitzen zaie. Versaillesko Ituna, Alemaniarekin sinatu zuten; Saint-Germain-go Ituna, Austriarekin; Sèvresko Ituna, Turkiarekin; eta Neuillyko Ituna, Bulgariarekin sinatu zuten. Parisko bakearen oinarri ideologikoa, AEBko Wilson presidenteak azaldutako 14 puntuak izan ziren. Parisko bakearen helburuak hiru ziren: lehenengoa, Alemania suspertzea; bigarrena, boterearen oreka lortzea; eta, hirugarrena, Errusia bakartuta uztea.

Versaillesko Ituna

Ez zen bake akordioa izan, baizik eta alemaniarrek onartu behar izandako inposizioa (Diktat). Itunak Alemania eta haren aliatuak gerraren erantzuletzat jo eta gerra-ordain handiak ordaintzera kondenatzen zituen. Renania Frantziari eman behar zion. Frantziak eta Belgikak bultzatu zuten Alemaniarekiko jarrera gogor hori, eta Erresuma Batuak onartu egin zuen, baina AEBk ez, ez zituelako 14 puntuak errespetatzen.

Nazioen Elkartea

Wilsonen 14 puntuetako bati jarraituz sortu zen. Genevan zuen egoitza, eta 1920. urtean sortu zen. Helburua munduko herrialde guztiak elkartzea zen, nazioarteko arazoei modu baketsuan erantzuteko. Erakunde honek ezin izan zien 20-30eko hamarkadetako arazoei irtenbiderik eman.

Tsarismoa

XX. mendearen hasieran, Errusiak monarkia absolutuari eusten zion: monarka tsarra zen, estatu gorena zuen eta mugarik gabe erabiltzen zuen. Tsarra monarka zenez, tsarismoa deitzen zitzaion. Parlamentua (Duma) zegoen arren, botere mugatua zuen, eta tsarrrak nahi zuenean desegin zezakeen. Tsarismoaren ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen, baina industrializazioa hasi zenean, tsarismoaren aurkako indar politikoak sortu ziren.

Igande Odoltsua

1905ean, japoniarrek tsarraren armada garaitu zuten. Porrotak istiluak eragin zituen. Iraultza urtarrilaren 9an hasi zen, herri-masak jauregira abiatu zirenean eskaerak egitera. Manifestatzaileek erreforma politikoak egiteko eta gaizki gobernatzen zuela salatzeko joan ziren, baina agintariek errepresio bortitzaz erantzun zieten, eta hildako eta zauritu asko egon ziren. Horregatik, egun horri "Igande Odoltsua" deitzen zaio.

Bost Urteko Plana

1927tik aurrera, Stalinek estatuak ekonomia planifikatua behar zuela bultzatu zuen. Orduan, plana diseinatzeaz eta prestatzeaz arduratzeko erakunde bat sortu zuen, Gosplan izenekoa. Plan bakoitzak 5 urte irauten zuenez, "Bost Urteko Planak" deitzen zitzaien. Plan hauen helburuak hauek ziren: Sobietar Batasuna atzerapen ekonomikotik ateratzea, industria-garapena lortzea eta nekazaritzan eta militar arloan autosufizienteak izatea.

Lurren Kolektibizazioa

Lehen Bost Urteko Plana lurren kolektibizazioa izan zen. Jabeek lursailen jabetzei uko egin behar zieten, lursailak kolektibitatearenak izateko. Kulakek ez zituzten aginduak bete nahi, eta, horren ondorioz, errepresio gogorra egon zen. Errepresioak beldurra eragin zuen nekazariengan, eta horrek nekazarien eta abeltzaintzaren produktibitatea jaitsi zuen. Nekazaritza kolektibizazioa bi ustiategi mota bidez antolatu zen: koljosak eta sovjosak.

Masa Gizartea

XX. mendean sendotu zen, ezaugarri hauek zirela eta:

  1. Biztanleriak gero eta parte-hartze handiagoa zuen politikan, komunikabideei eta sufragio unibertsalari esker. Gainera, erdi-mailako klasea egonkortu egin zen.
  2. Biztanleriak politikan parte hartzeak masa-alderdiak sortzea eragin zuen.
  3. Bizitza-mailak hobekuntzak izan zituen, eta kontsumo-gizartea agertu zen.
  4. Aisialdiaren beste kontzeptu bat sortu zen, lanaldi murrizketaren ondorioz.

Deskargatu

PDF Word HTML