Añoveros Sermoiari Buruzko Azterketa: Frankismoa eta Euskal Herria
Kokapena
Elizetan irakurritako sermoi bat da, lehen mailako dokumentua. 1974an egin zen, eta Añoveros da egilea, Bilboko gotzaina. Frankismoak ia 35 urte zeramatzan indarrean, eta diktadorea oso gaixo zegoen. Bizkaiko meza guztietan irakurtzeko xedean idatzi zen. Bizkaiko katolikoak ziren hartzaileak, eta garai hartako biztanleria gehiena katolikoa zela eta mezetara igandero joaten zela esan dezakegu.
Analisia
Gotzainaren idatziak arazo bat aipatzen du hasieran: euskal gatazka. Hori zer den azaltzen jarraitzen du ondoren. Hainbat herritarrek Euskal Herria zapalduta dagoela ikusten dute, eta eskubideak aitortzea nahi dute. Baina badira afirmazio horrekin ados ez daudenak, eta bide horretatik doan saio oro gizarte sistemari egiten zaion eraso larria...