Estatuaren Lege Organikoa (1967): Frankismoaren Iraunkortasuna Aldaketa Garaietan

Historia2,7 KB

Testu Juridikoaren Analisia eta Testuingurua

Testu juridikoa (Estatuaren oinarrizko legea). Izaera: politikoa. Egilea: Francoren gobernua (kolektiboa). Data: 1967ko urtarrilaren 11. Frankismoaren barruan, 1960ko hamarkadaren garapeneko aldian gaude, esparru sozial, politiko eta kulturalean aldaketa sakonak eragin zituena; arlo politikoan, ordea, ez zen aldakuntza esanguratsurik gertatu. Hartzailea: hiritarrei orokorrean.

Analisi Nagusia

Gaia: Estatu frankistaren antolakuntza politikoaren berriztapena. Erreferentzia egiten die zehazki honako atal hauei: Estatuaren izaera monarkikoari, subiranotasun nazional eta lurralde-batasunari, Estatuburuaren funtzioei eta gobernuburua izendatzeko moduari.

Estatu frankistaren lege-antolamendua berriztatzeko xedapen batzuk zehazten dira:

  • Boterearen batasuna (1. eta 2. art.; II), hauetan oinarrituta: Estatuan, nazioaren adierazpen nagusitzat hartuta, erreinu-izaeran eta subiranotasunaren bereiztezintasunean («Subiranotasun nazionala bakarra eta zatiezina da»; ideologia frankistaren ideia nagusi eta aski errepikatua).
  • Estatuaren helburu nagusiak dira (3. art.): batasunaren defentsa, eta nazioaren osotasuna eta independentzia, Mugimendu Nazionalaren oinarrizko printzipioekiko leialtasun zorrotzenetik. Hauek aldaezinak bezala kontsideratzen dira, eta homogeneizazio ideologiko eta totalitarismoaren oinarri dira.
  • Estatuburuaren funtzioak, ia mugagabeak, zehazten dira (6. art.): nazioaren ordezkari gorena, botere politiko eta administratibo gorena, Armadaren gaineko aginte gorena, Mugimenduaren buruzagitza nazionala, legeak promulgatu eta berretsi, etab. Era horretan, Francok Estatuaren gaineko botere ia erabatekoa ziurtatzen du.
  • Gobernuburua estatuburuak izendatuko du (14. art.), Erresumako Kontseiluak proposatutako hirukote batetik aukeraturik. Honezkero, Estatuburu eta Gobernuburu karguen bereizketa ezartzen da.

Ondorioak

  • Itxuraz, lege honek frankismoaren lege-egitura gaurkotzeko helburua zuen (Espainiak 1960ko hamarkadan izandako aldaketei erantzun bat emateko). Hala ere, lege honek baieztatzen ditu Francok dituen botere guztiak (ia mugagabeak).
  • Oposizio demokratikoak erregimenari egiten dizkion kritikei muzin egin, eta erregimenaren betiko oinarri antidemokratikoak baieztatzen ditu, Europako estatu demokratikoen kontrakoak.
  • Lege honek dakarren berritasun nagusia da estatuburu eta gobernuburu karguen bereizketa. Hori ez da gauzatuko, hala ere, 1973ra arte, Carrero Blanco gobernuburu izendatzen denean.

Deskargatu

PDF Word HTML