XIX. Mendeko Liberalismoa eta Politika Espainian
Alderdi Demokrata
Alderdi Demokrata alderdi progresistatik egiten den bereizketa bat da, eta gizonezkoen sufragio unibertsala, erreforma eta askatasun gehiago eskatzen ditu.
Liberalismoa (Estatua)
XIX. mendean eraikitzen da Espainiako estatu liberala, ezaugarri hauekin:
- Botere banaketa
- Askatasun indibidualak
- Uniformetasun juridikoa
Ordezkarien bidezko partaidetza politikoa da.
Konstituzioa
Konstituzioak adierazten du nola dagoen antolatuta estatua eta zeintzuk diren herritarren eskubide eta betebeharrak. Estatu baten lege gorenak dira, hau da, monarkia edo errepublika den, ea parlamentuak bi ganbera dituen, ea estatu zentralista edo estatu federal den zehazten du.
Moderatuak eta Progresistak
Liberal aurrerakoien eta liberal kontserbadore edo moderatuen arteko desberdintasun ideologiko nagusia zen:
- Progresistek subiranotasun nazionalaren printzipioa defendatzen zuten, eta horrek inplizituki zekarren Erregimen Berria nazioak erregearekin egindako itunaren emaitza izango zela.
- Moderatuak, berriz, Koroaren eta Gorteen artean partekatutako subiranotasunaren printzipioan oinarritzen ziren, eta horrek nazioa erregearekin berdintasunean jartzea zekarren.
Isabel II.aren Erregealdia (1843-1868)
Isabel II.ari adin nagusia eman zioten (13 urte). Estatu liberala finkatu zen, zentralismoa ezaugarri nagusi. Alderdi Liberal Moderatua egon zen boterean ia erregealdi osoan.
Hamarkada Moderatua (1844-1854)
Pertsonaia nagusia Narváez jenerala izan zen. Zentralizazioa eta antolaketa administratiboa bultzatu ziren. Borroka armatua erabili zuten errepublikarrek, progresistek eta karlistek.
- Alderdi Demokrata 1849an fundatu zen, eskubide eta askatasun gehiago eskatuz.
- 1848tik aurrera kontserbadurismoa areagotu zen.
Moderatuen ekintzak:
- Kontrola, ordena eta zentsura ezarri zituzten.
- Guardia Zibila eratu zen.
- Udal lege berria onartu zen.
1845eko Konstituzio Moderatua:
- Zentralizazioa.
- Zerga sistema arrazionalizatu zen.
- Hezkuntza publikoaren zentralizazioa.
Biurteko Progresista (1854-1856)
O’Donnell jeneralaren altxamendua: iraultza. Espartero progresista izan zen gobernuburua hasieran, eta 1856ko uztailetik aurrera O’Donnell. Progresisten ekintzak: Udalen legea...