Espainia XIX. eta XX. Mendeetan: Gizartea, Politika eta Gatazkak
XIX. Mendeko Hondamendiak
1.1 Napoleonen Inbasioa
Frantziako armadak Espainia inbaditu eta bost urteko (1808-1813) gerra odoltsua eragin zuen.
1.2 Karlistaldiak
Karlistak (kontserbadoreak) vs. Isabelinoak (liberalak). Bi bandoak hiru alditan borrokatu ziren.
1.3 Jazarraldi Militarra
Hauteskundeen ordez, estatu-kolpeak erabiltzen ziren gobernua osatzeko.
1.4 Kolonien Galera (1898)
Independentzia gerrak Latinoamerikan. AEBen aurkako gerrak Filipinetan eta Kuban. Espainiako koloniak Afrika iparraldean hauek ziren: Maroko, Ifni, Mendebaldeko Sahara eta Ekuatore Ginea.
1.5 Miseria eta Gaixotasuna
Espainian, 1900. urteko datu demografiko eta sozialak:
- Bizi-iraupena 34 urtekoa zen.
- Familiek batez beste 5 seme-alaba izaten zituzten.
- Jaiotako haurren %50 bost urte bete baino lehen hiltzen zen.
- %64ko analfabetismoa zegoen.
- Industria oso gutxi zegoen; Euskal Herrian eta Katalunian kontzentratzen zen.
- Soldata, egunean 3 edo 4 pezetakoa zen; emakumeek erdia kobratzen zuten.
- 2,5 milioi pertsonak emigratu zuten.
- Eliza Katolikoak eragin handia zuen gizartean.
XIX. Mendeko Espainiako Gobernu Sistema
2.1 Borboien Monarkia
Erregeak botere handia mantentzen zuen, nahiz eta monarkia parlamentarioa izan.
2.2 Sistema Politikoa: Txandakatze Sistema
Kontserbadoreak (Cánovas) eta Liberalak (Sagasta). Txandakatze-sistema akordio bat zen, bi alderdi nagusien artean. Borroka ekiditeko egin zen. Bakea mantentzen zen, baina sistema demokratikoa kolokan jartzen zen.
2.3 Beste Alderdi Politikoak
XIX. mendearen amaieran, txandakatze-sistemaz gain, beste alderdi politiko batzuk ere agertu ziren:
- Alderdi Nazionalistak:
- Katalunian: Lliga Regionalista (L.R.)
- Euskadin: EAJ-PNV (Eusko Alderdi Jeltzalea)
- Erdiko klasekoak eta langile batzuk:
- Alderdi Errepublikanoak
- Alderdi Sozialista (PSOE)
- Sindikatuak: UGT (PSOEren ingurukoa) eta CNT (Anarkistak)
Alderdi hauek eta gizartearen zati handi batek txandakatze-sistema gogor kritikatu zuten.
XX. Mendeko Espainiaren Hasiera: Krisiak eta Aldaketak
1. Alfontso XIII.aren Erregealdia
2. Bartzelonako Aste Tragikoa (1909)
Sistemaren aurkako borrokari gobernuak indarrez erantzun zion.
3. Botere Faktikoak
3.1 Kleroa
3.2 Armada
3.3 Lur eta Enpresen Jabeak
4. Espainia Lehen Mundu Gerran
5. 1917ko Krisia
Errusiako Iraultzaren eragina: grebak eta protestak.
6. Indarkeria Politikoa
Atentatuak eta pistolerismoa.
7. Pandemia
Espainiako Gripea.