1917ko Urriko Iraultza eta Diktadura Stalinista

Historia2,23 KB

1917ko Urriko Iraultza

Gobernuak gerran jarraitzea erabaki zuen, baina porrotak jasaten jarraitu zuen. Beraz, gobernua ahuldu eta sobieten protagonismoa areagotu zen. Lenin erbestetik itzuli zen eta Apirileko Tesiak programa ezarri zuen: gerra uztea, lurra berriz banatzea, langile-batzordeek fabrikak kontrolatzea, nazionalitateek autonomia izatea eta sobietei boterea ematea. Ezkertiarrak eta eskuindarrak ez zeuden gobernuaren alde. Gobernu iraultzaileak gerratik ateratzea negoziatu zuen, lurra nekazari pobreen artean banatzeko agindu zuen; aurreko jabeei kalte-ordainik eman gabe, eta gutxiengo nazionalak aintzatetsi zituen.

Gerra Zibila (1918-1921)

1918an iraultza nagusitu zen. Bi bando zeuden: kontrairaultzailearen aldekoak (armada zuria) eta boltxebikeak (gorria). Hiru urte iraun zuen (1918-1921) eta boltxebikeek irabazi zuten. Gerrako komunismoaren aldian estatu berria sortzeko oinarriak ezarri ziren. Leninek proletariotzaren diktadura ezarri zuen; sistema horretan, Alderdi Komunistako goi-organoen eskuetan zentralizatuta zeuden erabakiak, eta bestelako alderdi guztiak debekatu zituen. Oso garai gogorra izan zen, errusiar asko hil ziren gerraren bortizkeriagatik, hotzagatik eta goseagatik.

Armaden Konposizioa

  • Armada Gorria: boltxebikeak ziren - langileek, soldaduek eta nekazariek osatzen zuten.
  • Armada Zuria: kontrairaultzaileak ziren - tsarren aldekoak (lur-jabeak, noblezia, graduazio handiko militarrak eta eliza ortodoxoa), atzerriko laguntza eta liberalak osatzen zuten.

Diktadura Stalinista

1929an Stalinek botere guztia hartu eta diktadura pertsonala ezarri zuen. Botere hori bermatzeko hiru baliabide ezarri zituen:

  1. Pertsona gurtzea: propaganda bidez, Stalin goratzen zuten eta herriaren aita zela esaten zuten, egia faltsutzen zuten.
  2. Alderdi Komunistaren boterea sendotzea: sobietek herri batzar askeak izateari utzi behar izan zioten.
  3. Izua: izu-ikara gizarte osoan erabiltzen zuten. Errepresioa polizia politiko bidez egiten zuten, baina biztanleriaren zati handi batek ere lagundu zuen. Horren ondorioz, gizartean susmo- eta salaketa-giroa sortu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML