Gerra Hotza: Mendebaldeko eta Ekialdeko Blokeen Lehia
Mendebaldeko Blokea edo Bloke Kapitalista
Truman Doktrina (1947): Bigarren Mundu Gerraren ondorioak oso larriak izan ziren Europako bloke honetan: elikagai eta erregai oso gutxi, azpiegiturak suntsituta eta finantza-sistema eskasa. AEB-etako administrazioaren ustez, egoera horri eutsiz gero, Europako inguru horretan komunismoa sartzeko arriskua zegoen.
Europa Suspertzeko Programa (Marshall Plana): AEB-ko gobernuak Europako ekonomia bultzatzeko laguntza-plan bat diseinatu zuen. Plan horrek Europako 17 herrialdeei eman zien laguntza. Espainari ez, erregimen demokratikoa ez zelako.
Ipar Atlantikako Itunaren Erakundea (NATO) (1949): Washingtonen Itun hau sinatu zuten hainbat herrialdeek. Helburua defentsarako aliantza militarra eratzea zen, aurkarien erasoetatik babesteko.
Ekialdeko Blokea edo Bloke Komunista
Erdialdeko eta Ekialdeko Europako herrialdeak Sobietar Batasunaren gidaritzapean zeuden. Hori zela eta, harekin elkartutako herrialdeak: Errumania, Hungaria, Txekoslovakia, Polonia, Bulgaria eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa SESB-ren barruan. Erregimen politikoei herri demokrazia deitu zieten. Herri demokrazia: alderdi bakarreko diktadurak ziren, herritarren oinarrizko eskubideak eta askatasunak ez zituzten errespetatzen.
Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua (COMECON) (1949): Helburua, herrialde kideen ekonomia-planak koordinatzea eta elkarri laguntzeko sistema bat adostea zen.
Varsobiako Ituna (1955): NATO-ri erantzuteko eta babesa militarra bermatzeko itun hau sinatu zuen SESB-ek, mendebaldeko erasoetatik babesteko.
Suezko Kanaleko Krisia (1956)
1956an Egiptoko presidenteak (Nasser) Suezko kanala nazionalizatu zuen. Enpresa anglo-frantziar batek kontrolatzen zuen. Komunikabide itzela zen nazioarteko merkataritzarako. Erresuma Batuak eta Frantziak Israelen babesarekin operazio militar bat prestatu zuten, Nasserren gobernua agintetik kentzeko, baina operazioa porrot egin zuen.
Kuba
1952: Fulgencio Batista iritsi zen Kubako gobernura, diktadore gisa. Fidel Castrok Moncadako kuartelaren erasoa antolatu zuen 1953an. Diktadurari aurre egiteko herri-matxinadaren hasiera izan zen, baina porrot egin zuen.
1956: Mugimendua 26-7 sortu zen, gerrillari talde hartan borrokatu zuten Fidelen anaia Raulek eta Ernesto Che Guevarak. Garaipena lortu zuten.
1959: Castro Habanan sartu zen eta Batistak Kubatik ihes egin zuen. Gobernu berriak nekazaritza-erreforma egin zuen. Bankuak eta estatubatuar enpresak nazionalizatu zituen. Estatu Batuek Castroren erregimenaren kontrako jarrera hartu zuten.
1961: Kubatar anti-castristek, CIAren laguntzarekin, uhartea inbaditzea saiatu ziren eta Cochinos badian lehorreratu ziren. Castro SESBen eredura gerturatu zen eta diktadura komunista ezarri zuen, ekonomia planifikatua.
1962: Misilen krisia gertatu zen. Estatu Batuetako presidente Kennedyk Kubaren itsasoa blokeatzeko agindu zuen, kanpoko hornidura oztopatzeko. Estatu Batuetako hegazkinek misilak jaurtitzeko prest zeuden plataformak ikusi zituzten. Tentsio handia egon zen, baina Estatu Batuek lortu zuten misilak kentzea.
1989: Europako erregimen komunistak erortzeak ekonomia-krisi larria eragin zuen Kuban, bizi-maila asko okertu zen, 2008ra arte. Raulek hartu zuen presidente kargua.