Bake Armatua eta Lehen Mundu Gerra: Historia Laburra
Bake Armatua (1870-1914)
Europako tentsioak eta gerra prestaketak
1870etik 1914ra doan garai historikoa da. Europako nazioen arteko tentsioak areagotu ziren eta gerra baten arriskua ikusita, gerrarako prestaketak egiten hasi ziren:
- Soldadutza inposatu edo luzatu
- Arma berriak erosi
- Komunikabideak kontrolatu gerraren aldeko propaganda egiteko eta jendearen protestak gelditzeko
Bigarren Industria Iraultza (1870etik aurrera)
Herri industrializatuen hazkundea eta modernizazioa
Herri industrializatuetan (AEB, Japonia, Europa mendebaldea) egondako ekonomiaren hazkundea eta modernizazio prozesua, hainbat faktorek eraginda:
- Energia iturri berriak
- Aurrerapen teknologikoak
- Ekoizpen aldaketak
- Lana antolatzeko aldaketak
Inperialismoa (1870etik aurrera)
Europako potentzien politika kolonizatzailea
1870etik Europako potentziek, Bigarren Industrializazioak bultzatuta, martxan jarritako politika kolonizatzailea, Afrikako eta Asiako lurralde zabalen konkistan oinarritu zena. Politika honen ondorioz Europako potentziak lehiakide gogor bihurtu ziren.
Sezesio Gerra Estatu Batuetan (1861-1865)
Gerra zibila Iparraldeko eta Hegoaldeko estatuen artean
Iparraldekoek esklabutza abolitu nahi zuten eta Hegoaldekoek mantendu. Gerraren irabazleak Iparraldeko estatuak izan zirenez, esklabutza legez kanpo geratu zen.
Lehen Mundu Gerra (1914-1918)
Gatazka armatu odoltsua Europan
1914ko ekainaren 28an Europan piztu eta 1918ko azarora arte iraun zuen gatazka armatu odoltsua, munduko eremu zabaletara eragina hedatu zuena eta oso ondorio larriak, bereziki Europarentzat, ekarri zituena.
Versaillesko Ituna
Alemaniaren aurkako bake-baldintzak
Alemania-ri aliatuek inposaturiko bake-baldintzak oso gogorrak izan ziren gerraren ardura leporatu ziotelako:
- Kolonia guztiak galdu: Bere inperio koloniala garaileen artean banatu.
- Alemaniarren mugak murriztu: Alsazia eta Lorrena Frantziari eman + eremu zabalak Poloniari eta Belgikari pasatu + 2 dukerri Danimarkaren esku geratu.
- Alemaniaren hornidura militarra izugarri gutxitu: Gerra-baliabideak bahitu, soldadu taldea 100 mila gizonera mugatu, eremu batzuk desmilitarizatu, aliatuen tropen okupazioa.
- Kalte-ordain ekonomiko handiak eman behar garaileei gerrak eragindako kalteak konpentsatzeko + Sarre eskualdearen ustiaketa 15 urtez Frantziako administrazio-pean geratu.
- Zigor diplomatikoa: Nazioarteko erakundeetan parte hartzea debekatu. Sortu berria zen Nazioen Elkartetik kanpo utzi. Austriarekiko aliantza debekatu.
Alemaniak bere burua makurtu behar izan zuen baina "zauri" asko geratu ziren zabalik eta mendekua hartzeko gogoa Bigarren Mundu Gerra sortzeko arrazoietako bat bihurtu zen.