DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Frantziako Iraultza: Historia eta Gertakari Garrantzitsuak

Historia2,22 KB

URRUTIKO ZIOAK

Ilustrazioko ideiak; krisi politikoa; gizarte estamentalaren krisia.

HURBILEKOAK

  • Krisia ekonomikoa: Frantziako ekonomiaren eta ogasunaren krisia; Estatuak sortuko du / lehorteak eta uzta txarrak.
  • Pribilegiatuen altxamendua: Ogasun ministroek erreforma fiskala proposatuko dute, pribatuen zergak ordaintzea; hauek ez.

B.NAZIONALA (1789-1791)

Sieyések dokumentu bat eratuko du, non azaltzen duen "agintea gurea da eta hemen hasiko da Iraultza". Hirugarren estatuko ordezkariak pilotalekuan elkartu eta B.Nazionala sortuko dute eta ez dira handik mugituko konstituzio bat onetsi arte. 1891an B.N.Konstituziogile bihurtu eta konstituzioa.

Nazioaren subiranotasuna edo Soberania Nazionala.

KONSTITUZIOA (1891)

Monarkia Konstituzionala, botere banaketan...

Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultza: Historia eta Gertakari Garrantzitsuak" »

Lerrokatu Gabeko Mugimendua eta Gerra Hotzeko Gatazkak

Historia3,75 KB

Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua

Lerrokatu gabeko herrialdeen mugimendua: Hirugarren Munduko zenbait herrialdek bi blokeekiko jarrera neutrala izateko nahia adierazi zuten. Hala sortu zen lerrokatu gabeko herrialdeen mugimendua. 1949ko hamarkadaren amaieratik 1970eko hamarkadara unerik garrantzitsuena Bandungeko Konferentzia izan zen, non 23 herrialde bildu ziren. Kolonizazioa gaitzestea eta nazio askapenerako mugimenduak babestea izan zen helburuetako bat; gainera, Nazio Batuetan berezko lerro bat eratzea erabaki zuten, bi blokeetatik bereizteko. Lerrokatu gabeko herrialdeen mugimendurik garrantzitsuena Belgradeko Konferentzia izan zen, non bi blokeetatik bereizitako lerro politikoari eusteko asmoa berretsi zuten.

Blokeen Barne-Gatazkak

Bloke

...
Jarraitu irakurtzen "Lerrokatu Gabeko Mugimendua eta Gerra Hotzeko Gatazkak" »

Europako Faxismoa eta Nazismoa: Testuingurua, Ideologia eta Eragina

Historia9,57 KB

Europako Testuingurua: Faxismoa eta Nazismoaren Gorakada

Demokrazia liberal parlamentarioak zaharkituak zeuden, eta estatu autoritario eta indartsuak sortzeko beharra zegoen. 1930eko krisi ekonomikoak asaldura orokorra ekarri zuen: langabezia, mesfidantza, erradikalismoa eta liberalismoaren aurkakotasuna. Antidemokratak ugaritu ziren. Egoera honi aurre egiteko, faxismoa eta nazismoa sortu ziren, nazionalismo oldarkorra, totalitarismoa eta lider bakarra ezarriz.

Arrakasta: Demokraziek iraun zuten EB, IG, Herbehereak, Eskandinavia, Belgika, Txekia, Espainia, Austria, Errumania eta Hungarian, talde sendoak zeudelako, kapitalismoa eraberritu zelako eta sistema sozialista txertatuta zegoelako. 1930-1933ko demokrazia ahulek eta krisiak bultzatu zuten....

Jarraitu irakurtzen "Europako Faxismoa eta Nazismoa: Testuingurua, Ideologia eta Eragina" »

Kontzertu Ekonomikoen Ezeztapena Bizkaia eta Gipuzkoan (1937)

Historia6,34 KB

1937ko Dekretua: Kontzertu Ekonomikoen Amaiera Bizkaian eta Gipuzkoan

Sarrera: Testuaren aurkezpena eta sailkapena

Testu honen izenburua “Bizkaian eta Gipuzkoan kontzertu ekonomikoak ezeztatzeko lege-dekretua” da, 1937ko ekainaren 23an idatzia izan zen Burgosen eta egun bat beranduago Boletin Oficial del Estado-n argitaratua izan zen. Lehen mailako testu historiko juridikoa da, lege-dekretu bat den aldetik. Testu publikoa dela esan dezakegu, hartzaile kolektibo bati idatzitako testua baita. Testuaren egilea Francisco Franco jeneral gorena da, Gerra Zibila irabazi ondoren Espainiako diktadore izan zena ia 40 urte luzez. Espainiako Gerra Zibilean murgilduta dagoen testua da, momentu honetarako Bilbo hartua zuten jada nazionalek. Testuaren helburua,...

Jarraitu irakurtzen "Kontzertu Ekonomikoen Ezeztapena Bizkaia eta Gipuzkoan (1937)" »

1812ko Konstituzioa, Txandaketa eta Oposizioa XIX. mendean

Historia4,41 KB

Cádizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

Independentzia Gerrak ondorio politiko garrantzitsuak izan zituen. Errege-familia Espainiatik kanpo zegoenez, matxinatu ziren eremuetan botere-hutsunea sortu zen. Eremu horietan tokian tokiko juntak eratu zituzten, eta, ondoren, Junta Zentral Gorena osatu zuten, Gobernu bakar bat eratzeko asmoz.

Junta Zentral Gorenak Gorteetarako deia egin zuen, eta Cádiz hirian bildu ziren, frantsesek okupatu gabeko hiri bakarra baitzen une hartan. Diputatuei dagokienez, gehienak ildo liberalekoak ziren; beste batzuk, aldiz, absolutistak ziren (“morroiak” deituak), Fernando VII.aren itzulera eta Antzinako Erregimenari eustea baino ez baitzuten nahi.

1812ko Konstituzioa: “La Pepa”

Gorte horiek 1812ko Konstituzioa...

Jarraitu irakurtzen "1812ko Konstituzioa, Txandaketa eta Oposizioa XIX. mendean" »

Frankismoa: Ezaugarriak, Gizarte Babesa, Faxismoa eta Aldaketak

Historia3,22 KB

Frankismoa: Diktadura eta Bere Ondorioak

Frankismoa Frankok ezarritako diktadura izan zen. Frankok botere guztiak bereganatu zituen: estatuko burua zen, botere betearazlearen burua, legegilea eta botere judizialaren ikuskatzailea. Armadaren aginte gorena ere bazuen. Gorteek gobernuak onartutako legeak berretsi behar zituzten.

Ezaugarri Nagusiak

  • Alderdi bakarra: FET de las JONS (errepublikaren aurkako indar politiko guztiak biltzen zituena).
  • Pertsonen eskubideak ezabatu ziren.
  • Adierazpen nazionalistak debekatu ziren, eta Katalunia eta Euskadiko autonomia indargabetu zen.

Garaileen Babesa

Gerra Zibilean altxatutakoei laguntza eman zieten gizarte sektoreek babestu zuten diktadura. Garaipenarekin lortu zuten boterea:

  • Armada: bermea izan zen erregimenarentzat.
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: Ezaugarriak, Gizarte Babesa, Faxismoa eta Aldaketak" »

Espainia XVIII. Mendean: Ondorengotza Gerra eta Borboien Erreformak

Historia3,72 KB

XVIII. Mendeko Espainia: Ondorengotza Gerra eta Borboien Erreformak

Ondorengotza Gerra (1701-1714)

Espainiako Ondorengotza Gerra (1701-1714) gatazka konplexua izan zen, nazioarteko eta barneko dimentsioak uztartu zituena.

20. Zergatik esaten da Ondorengotza Gerra ere gerra zibila izan zela?

Gaztela, Filipe Anjoukoaren aldekoa, eta Aragoiko Koroa, Karlos artxidukearen aldekoak, aurrez aurre aritu zirelako.

21. Nola izan zen gatazkaren konponbidea?

Alemaniako enperadorea eta bere semea hiltzean, Karlos artxidukea enperadore bihurtu zen. Bi aldeek bakea sinatzea erabaki zuten.

22. Zer gertatu zen Utrechteko eta Rastatteko Bakeetan?

  • Filipe V.ak Frantziako tronua eskuratzeko eskubideei uko egin zien.
  • Espainiak Europako jabetzak galdu zituen.
  • Menorka eta Gibraltar
...
Jarraitu irakurtzen "Espainia XVIII. Mendean: Ondorengotza Gerra eta Borboien Erreformak" »

Bigarren Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak

Historia7,87 KB

1. Pariseko Bakea eta Versaillesko Ituna (1919)

Pariseko Bake Konferentzian Alemaniari baldintza gogorrak inposatu zitzaizkion Versaillesko Itunaren bidez, bere potentzia ekonomiko, politiko eta militarra desegiteko helburuarekin:

  • Inperio izaera galdu zuen: kolonia guztiak eta Europako lurraldeak (Alsazia eta Lorena, adibidez) kendu zitzaizkion.
  • Indar militarra nabarmen murriztu zitzaion.
  • Gerrak eragindako kalte-ordainek ekonomikoki suntsitu zuten, estatua berreraikitzeko ezintasun larrian utziz eta alemaniar markoak balioa galdu zuen.

Hitlerrek behin eta berriz salatu zituen Versaillesko Itunaren umiliazioa eta Weimarko Errepublikako gobernuaren ustezko traizioa.

2. 1929ko Wall Streeteko Cracka

Krisiak gogor jo zuen Italia, Japonia edota Alemania...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak" »

Bigarren Mundu Gerraren Zergatiak

Historia2,19 KB

1. Parisko Bakea eta Versaillesko Ituna (1919)

Versaillesko Itunak, Parisko Bakearen baitan, Alemaniari baldintza gogorrak inposatu zizkion, Frantziaren intransigentzia zela medio, Alemaniaren potentzia ekonomiko, politiko eta militarra guztiz deseginez.

  • Inperio izaera galdu zuen; haren kolonia guztiak galtzeaz gain, Europako hainbat lurralde ere kendu zitzaizkion (adibidez, Alsazia eta Lorena).
  • Indar militarra guztiz murriztu zitzaion, eta Austriarekin berriz ere batzeko debeku zorrotza jaso zuen.
  • Neurrigabeko gerra-ordainek ekonomikoki Alemania suntsitu zuten, estatua berreraikitzeko ezintasun larrian utziz, eta alemaniar txanponak haren balioa galdu zuen (hiperinflazioa).

Hitlerrek, buru zela, Versaillesko Itunaren umiliazioa eta Errepublikako...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerraren Zergatiak" »

Frankismoa eta Espainiako Trantsizio Demokratikoa

Historia3,3 KB

Interbentzionismoa

  • Gobernuak jarduera ekonomiko guztietan esku hartu zuen.
  • Oinarrizko produktuen hornidura falta zegoen. Eskasiaren ondorioz, errazionamendu-liburuxkak ezarri ziren. Merkatu beltza edo estraperloa sortu zen.
  • Industriako Institutu Nazionala (INI) 1941ean sortu zen, Espainiako industria sustatzeko helburuarekin. Zenbait enpresa sortu zituen, hala nola Iberia, ENSIDESA eta Seat. Halaber, Telefónica konpainia eta Espainiako Trenbide Sarea (RENFE) nazionalizatu egin ziren.
  • Gariaren Zerbitzu Nazionala eratu zen zereal horren ekoizpena eta banaketa kontrolatzeko, gari-eskasiak gosetea sortu baitzuen zenbait urtetan.
  • Urtegien eraikuntza bultzatu zen, ur gehiago biltegiratzeko. Hala, biltegiratutako ura elektrizitatea sortzeko, laboreak
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoa eta Espainiako Trantsizio Demokratikoa" »