Antzinako Erregimenetik Iraultza Liberaletara: XVII. eta XVIII. Mendeetako Gizarte eta Politika Aldaketak
Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa (XVII. - XVIII. mendeak)
Antzinako Erregimenaren Ezaugarriak
Gizarte Estamentala:
- Estamentu pribilegiatuak: Noblezia eta kleroa.
- Estamentu ez-pribilegiatuak: Herri xehea (burgesia, nekazariak).
Ekonomia:
- Nekazaritza zen sektore garrantzitsuena.
- Eskulangintzaren eta merkataritzaren garapena eman zen.
Gobernu Motak:
- Absolutismoa: Monarkak botere guztiak zituen bere esku.
- Parlamentarismo Ingelesa: Legea monarkaren gainetik zegoen.
Ilustrazioa eta Antzinako Erregimenaren Kritika
Pentsalari garrantzitsuak:
- Denis Diderot (1713-1784): D'Alembertekin batera, Entziklopediaren zuzendaria izan zen.
- Jean D'Alembert (1717-1783).
- Montesquieu Baroia (Charles Louis de Secondat) (1689-1755): Botere banaketaren teoria garatu zuen.
- Jacques Turgot: Ekonomia ministroa.
- François Quesnay: Fisiokraziaren teoria garatu zuen.
- Voltaire: Izaki goren baten existentzia defendatzen zuen, deismoaren bidez.
- Rousseau: Herri/Nazio subiranotasunaren kontzeptua garatu zuen.
Espainiako Ondorengotza Gerra (1700-1713/14)
Karlos II.a Habsburgokoa oinordekorik gabe hil zen:
- Frantzia eta Inperio Santua borrokatu ziren Espainiako tronua lortzeko.
- Filipe Anjoukoa (Borboi etxekoa) vs. Karlos Habsburgokoa artxidukea.
- 1701ean, Ondorengotza Gerra piztu zen: Nazioarteko gatazka eta gerra zibila Espainian.
- Nazioarteko gatazkan: Inperio Santua, Herbehereak eta Ingalaterraren arteko koalizioa, Frantzia eta Espainiaren aurka.
- Gerra zibila Espainian: Gaztelako Koroa (Filiperen aldekoa) vs. Aragoiko Koroa (Karlosen aldekoa).
- 1713an, Karlos artxidukea enperadore izendatu zuten, eta gerra amaitu zen.
- 1713-1714an, Utrechteko Ituna sinatu zen: Filipe V.a errege izendatu zuten, baina Espainiak lurraldeak galdu zituen.
Filipe V.aren Erregealdia (1700-1746)
- Zentralizazioa bultzatu zuen.
- Planta Berriko Dekretuak: Gaztelako erakundeek estatu mailako boterea hartu zuten.
- Bulegoko idazkariak sortu zituen (ministroen aurrekariak).
Fernando VI.aren Erregealdia (1746-1759)
- Erreformak mantendu zituen.
- Armada sendotu zuen.
Iraultza Liberalak eta Nazionalismoak
Amerikako Iraultza
Ipar Amerikako 13 kolonien independentzia:
- Independentzia Gerra (1775-1783).
- 1776an, Independentzia Aldarrikapena.
- 1787ko Konstituzioa (historiako lehena).
Amerikako Iraultzaren Etapak
Independentziaren Jatorria:
- Merkataritzaren britainiar monopolioa.
- Tentsio politikoa eta zerga-presioa.
Virginiako Eskubideen Adierazpena:
- Nazioaren subiranotasuna.
- Botere-banaketa.
- Sufragioa.
Independentziaren Aldarrikapena: Filadelfiako Kongresu Kontinentala (1776).
Independentzia Gerra:
- Saratogoko eta Yorktowneko guduak.
- Versallesko Ituna (1783).
1787ko Konstituzioa:
- Nazioaren subiranotasuna eta botere-banaketa.
- Gizonezkoen sufragio unibertsala (herritar zuriena).
Frantziako Iraultza: Konstituzioak eta Gobernu Motak
| Urtea | Gobernu Mota | Sufragio Mota | Subiranotasuna | Botere Legegilea | Botere Betearazlea | Botere Judiziala |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1791 | Monarkia Parlamentarioa | Zentsitarioa (errentadunak) | Nazioa | Asanblada | Erregea eta Asanblada | Asanblada |
| 1793 | Errepublika | Unibertsala (gizonezkoa) | Herritarra | Asanblada | Batzordea | Auzitegiak |
| 1795 | Errepublika | Zentsitarioa (errenta) | Herritarra | Kontseilua | Direktorioa (5 kide) | Epaileak |
1793ko Konstituzioa: Errepublika
- Nazioaren subiranotasuna.
- Botereen banaketa: Kontseilua (24 kide), botere betearazlea (Gobernua).
- Sufragio unibertsala: Sans-culotteak eta Jakobinoak (boterea eskuratu zuten, Maximilien Robespierrek diktadura ezarriz).
1795eko Konstituzioa (III. Urtekoa): Gobernu Moderatua
- Botere legegilea: 500en Kontseilua eta Zaharren Kontseilua.
- Izualdia: Diktadura ekiditeko, Direktorioa (5 kide) ezarri zen botere exekutiboan.
- Botere judiziala.
- Errolda-sufragioa.
Kontsulatua eta Napoleon
Brumaireko Estatu-kolpea (1799-XI-9).