Bigarren Mundu Gerraren Zergatiak
1. Parisko Bakea eta Versaillesko Ituna (1919)
Versaillesko Itunak, Parisko Bakearen baitan, Alemaniari baldintza gogorrak inposatu zizkion, Frantziaren intransigentzia zela medio, Alemaniaren potentzia ekonomiko, politiko eta militarra guztiz deseginez.
- Inperio izaera galdu zuen; haren kolonia guztiak galtzeaz gain, Europako hainbat lurralde ere kendu zitzaizkion (adibidez, Alsazia eta Lorena).
- Indar militarra guztiz murriztu zitzaion, eta Austriarekin berriz ere batzeko debeku zorrotza jaso zuen.
- Neurrigabeko gerra-ordainek ekonomikoki Alemania suntsitu zuten, estatua berreraikitzeko ezintasun larrian utziz, eta alemaniar txanponak haren balioa galdu zuen (hiperinflazioa).
Hitlerrek, buru zela, Versaillesko Itunaren umiliazioa eta Errepublikako gobernuaren traizioa behin eta berriz salatu zituen.
2. 1929ko Wall Streeteko Kraka
Krisiak gogor jo zuen Italia, Japonia edota Alemania bezalako lurraldeetan. Bereziki Alemaniak, Lehen Mundu Gerraren ondoren AEBri kredituak eskatu behar izan zizkionez, haren ekonomia estatubatuarraren menpe guztiz geratu zen.
3. Totalitarismo Espansionisten Indartzea
Erregimen totalitarioen agerpena eta zabalpena eragin zen, Italiako Mussoliniren faxismoa oinarria izanik kasu askotan. Bereziki Alemanian, Hitlerren politika espansionista izan zen nabaria.
Mussolinik ere Italia hedatu nahi izan zuen, Afrikako Abisinia (Etiopia) inbadituz. Hitlerrekin aliatuko zen (Erroma – Berlin Ardatza).
Eta Japoniak ere Asiako Inperio indartsuena bihurtu nahi zuen.
4. Demokrazien Ahultasuna
1929ko krisi ekonomikoaren ondorioz, AEB neutral deklaratu eta isolatu egin zen. Faxistek eta naziek egoera hori aprobetxatu zuten haien aldarrikapen espansionistak gogortzeko.
Frantziak eta Britainia Handiak, beste mundu gerra baten beldur, “baretze politika” bat mantentzea erabaki zuten.
5. Itunen Politika
30eko hamarkada erditik aurrera, potentzia desberdinak itunak sinatzen hasi ziren.