Europako Faxismoa eta Nazismoa: Testuingurua, Ideologia eta Eragina
Europako Testuingurua: Faxismoa eta Nazismoaren Gorakada
Demokrazia liberal parlamentarioak zaharkituak zeuden, eta estatu autoritario eta indartsuak sortzeko beharra zegoen. 1930eko krisi ekonomikoak asaldura orokorra ekarri zuen: langabezia, mesfidantza, erradikalismoa eta liberalismoaren aurkakotasuna. Antidemokratak ugaritu ziren. Egoera honi aurre egiteko, faxismoa eta nazismoa sortu ziren, nazionalismo oldarkorra, totalitarismoa eta lider bakarra ezarriz.
Arrakasta: Demokraziek iraun zuten EB, IG, Herbehereak, Eskandinavia, Belgika, Txekia, Espainia, Austria, Errumania eta Hungarian, talde sendoak zeudelako, kapitalismoa eraberritu zelako eta sistema sozialista txertatuta zegoelako. 1930-1933ko demokrazia ahulek eta krisiak bultzatu zuten. Alemanian hasi zen nazismoa eta bultzada eman zien nazionalismo erradikalei. 1939an, Europako sistema politiko gehienak autoritarioak ziren.
Faxismoaren Ideologia eta Gizarte Oinarriak
Ideologia: Estatu totalitarioa, alderdi bakarrarekin eta buruzagiaren printzipioarekin. Honek obedientzia hierarkia eta ordena ezartzen zituen. Antikomunistak, antikapitalistak eta sozialismo nazionalaren aldekoak ziren. Espantsionistak eta militaristak ziren. Burgesia ertaina eta langileak zituzten oinarri sozial gisa. Arrazistak ziren eta mendebaldeko kultura baztertu zuten intolerantziagatik eta dekadentziagatik. Indarkeria defendatzen zuten eta printzipio maskulinoak goraipatzen zituzten.
Oinarriak: Lehenengo, deserrotutako militarrak eta gazte ekintzaile eta erromantikoak. Geroago, erdi mailako klaseak. Finantziazioa enpresari eta lur-jabe handiengandik lortzen zuten. Boterea lortzeko, armadak eta poliziak erabili zituzten.
Italia: Erregimen Liberalaren Krisia eta Faxismoaren Gorakada
Erregimen liberalaren krisia: 2 milioi langabe, inflazio izugarria, langileen grebak, krisi politikoa eta monarkiaren eta tradizioaren krisia. Gizonezkoen sufragio unibertsala eman zen, eta alderdi liberalek babesa galdu zuten alderdi popularraren mesedetan. Langile masak ez ziren batu, eta 1921ean Italiako Alderdi Komunista sortu zen. Nazionalistek arrakasta lortu zuten eta Rijeka hartu zuten, geroago utzi arren.
Botererako bidea: Benito Mussolini zen burua. Hasieran joera erradikaleko buru izan zen, baina gero muturreko nazionalismoaren alde egin zuen. Fasci Italiani di Combattimento talde paramilitar ultranazionalista sortu zuen Milanen. Gizarte-babesa areagotzeko, erdi mailako sektoreak, enpresari handiak, lur-jabeak eta armada erakarri zituen. 1921ean taktika aldatu eta Alderdi Faxista sortu zuen, eta sozialisten greba orokorra egun batean garaitu zuten. Boterea estatuko indarrek ez ikusiarena egin zutelako eta Victor Emanuel III.aren laguntzaz lortu zuten.
Aldi parlamentarioa: 1922tik 1925era koalizio gobernu bat egin zuten faxistek, liberalek, kontserbadoreek eta popularrek osatua. 1924ean faxistek botoen %64 lortu zuten, 553 aulkitik 404. Geroago Matteoti diputatua eta sozialisten buruzagia erail zuten, eta parlamentutik kanporatu zituzten diktadura azkartzeko.
Diktadura: 1925-1926tik Mussolinik lege guztiz faxistak egin zituen: auzitegi bakarra, polizia politikoa (OVRA), alderdi politiko eta sindikatu bakarra, prentsa zentsura eta botere mugagabeak. Estatua alderdi bakarreko erregimen totalitarioa ezarri zen. Boterea Mussolinik zuen eta kontseilu faxista handiaren laguntzaz jartzen zuen. 1929an Letrango Itunak Eliza Katolikoa batu zuen. Honekin Vatikano hiriko estatu faxista ofizialki sortu zen, elizako ezkontza onartu, katolizismoa estatuko erlijio bakarra, erlijioa derrigorrezko irakaskuntza eta Vatikano Erromako hiriburua izan.
Doktrinatzea eta kontrol soziala: Ezkontzari garrantzi handia eman zion. Irakasle faxistak eta ikasleak uniformearekin. Gazteek alderdiak kontrolatutako gazte-erakundeetan parte hartu behar zuten, diziplina eta obedientzia ikasteko. Kultura eta komunikabideak erabat kontrolatu nahi zituen. Emakumeak lanean sartu zituen, soldata txikiagoarekin, jaiotzak bultzatzeko.
Korporatibismoa eta interbentzionismo ekonomikoa: Lehenik lan arloan lanari buruzko gutuna (1927), sindikatu faxistak bakarrik. Hasieran politika ekonomiko liberala, baina geroago 1925etik aurrera, politika interbentzionista. 1929ko krisiaren ostean, ekonomian are gehiago esku hartzen hasi zen, autarkiaren alde eginez. Industria-kontzentrazioa sustatu zen, 1933an Industria Berreaikitzeko Instituzioa sortu zuen eta 1936an gerrako ekonomia ezarriz.
Alemania: Weimarko Errepublikatik Nazismora
1918ko azaroan sinatutako errepublika 1929tik 1932ra bitarteko depresio handiaren ondorioz nazismora bilakatu zen.
Weimarko Errepublika: 1919ko urtarrilean, Errepublika sortu berriak espartakisten altxamenduari aurre egin behar izan zion. Krisi egoera horretan, Biltzar Konstituziogilea eratzeko hauteskundeak izan ziren. Biltzarra Weimar hirian bildu zen, eta konstituzioa egin zuten, errepublika federala ezarriz, sufragio unibertsala, zazpi urtean behin hautatua, kantzilerra edo gobernuburua presidenteak hautatua. Ebert zen presidentea. Koalizio gobernua zen: zentroko alderdia, DDP eta alderdi sozialdemokrateak Versaillesko ituna sinatu zuten. 1922tik 1923ra hiperinflazioak atsekabe handia sortu zuen, eta biztanleria gero eta mesfidantza handiagoa zuen sistema errepublikanoarekiko. Politika erradikalizatu egin zen eta demokraziak babesa galdu zuen. 1924tik 1929ra bitartean Weimarko Errepublikak egonkortasun aldia izan zuen, Dawes Planari esker (1924), ekonomia hobetzen hasi zen, Locarnako itunaren bidez (1925) Alemania Nazioen Elkartean sartu zen, 1926an.
Hastapenak: Alemaniar Langileen Alderdi Nazional Sozialista (NSDAP) urte horretan SA sortu zuen. Nazionalsozialismoa defendatzen zuen, diktadura nazionalista indartsua ezarri, arrazakeria etsaiak desagertzeko Alemania handi batean bildu nahi zutelako (Arioa). 1921ean Hitler buruzagi izendatu eta egitura elitista eta hierarkia ezarri zuen, Municheko Putcha prestatu zuten, Hitler espetxeratu egin zuten. 1925ean kapitalismoaren aurkako postulak mugatu zituen, antisemita eta antikomunista indartsua eta Versaillesko itunarekiko desadostasuna baliatu zituen bere alderdia masa mugimendu bihurtzeko parlamentuko sistemako arauak onartzea erabaki zuten.
Errepublikaren bukaera eta nazismoaren gorakada: 1929tik 1933ra bitarteko depresio handiak nazismoa botererantz bultzatu zuen. Alemaniako banku-sistemak porrota izan zuen (1931n) eta industria-ekoizpena %44 jaitsi zen, langabeen kopurua sei milioi baino gehiagora iritsi zen: Weimarko koalizioko alderdiek prestigioa eta gizarte-babesa galdu zuten, naziek gizarte oinarria sendotu zuten. 1930ean krisi politikoaren unerik gorena izan zen. Bruning kantzillerrak dimisioa eman zuen eta Hindenburg izan zen irabazle. Honek Von Paper izendatu zuen kantziller, eta 1932ko uztailean. 1933an hiru ministro nazi zeuden.
Diktadura nazia eta hirugarren Reicharen sorrera: Alemania nazismoak botere absolutua Italian faxismoak baino errazago lortu zuen. 1933tik 1934ra. Reichtageko sutea izan zen, 1933ko otsailaren 27an, komunismoa Reichtagetik kanporatzeko. 1933ko ekainaren 30ean, labana luzeen gaua izan zen, Rohn eta bertako buruzagi nagusiak hiltzea agindu zuen, baita beste aurkari garrantzitsu batzuk ere. Hinderburg hil zenean, 1934ko abuztuan, Reicheko kantzilertza eta presidentzia bateratu ziren. Ssek eta Gestapok, Himmler buru zutela, hirugarren Reicheko politika bermatzen zuten.
Doktrinatzea eta propagandaren politika: Haren helburua gizarte osoak ideologia nazionalista barneratzea zen, eta fuhrera inolako akatsik gabeko gizakitzat gurtzea. Hezkuntza eta gizarte-erakundeak baliatu ziren. Adierazpen askatasuna ere deuseztatu egin zen. Propaganda naziak eraginkortasunez erabili zituen komunikazio eta kultura bitartekoak. Joseph Goebbels izan zuen, 1933tik aurrera, hirugarren Reicheko hezkuntzaren eta aparatu ideologikoaren ardura.
Arrazismoa eta antisemitismoa: Klaseen arteko banaketa gaindituz eta batasuna eta arraza-nagusitasuna aldarrikatuz. Eutanasia-programa bat aplikatu zuten: 72.000 pertsona, biktima gehienak juduak. 1933tik 1938ra Nurenbergeko legeak, juduek alemaniarrei herritartasuna kendu eta ezkontzak debekatu. 1938 urtean, kristal hautsien gaua, SA eta SS jueduen dendak eta sinagogak suntsitu. 1942tik aurrera, azken irtenbidea aplikatzea agindu zuen, biztanle judu guztiak akabatu, 5 milioi hil.
Autarkia eta berrarmatzea: Gobernu naziak ekonomian esku hartu zuen, langileak Alemaniako Lanaren Fronteko sindikatu naziko kide izatera behartu zituen. Bi alderdi bereizi ohi dira: Lehena (1934-1936) ekonomia suspertzen, kanpo merkataritza sustatzen eta langabeziari aurre egiten saiatu ziren. Bigarren (1936tik aurrera) lau urteko planaren bidez, autarkia ekonomikoa eta berrarmatze indartsua lortzeko politika ezarri zen. Lur zoruko eta lur azpiko baliabideak ahalik eta gehien ustiatu ziren; suzedaneoetan eta produktu industriarekin lotutako sektoreetan inbertsio handiak egin ziren, soldatak bere horretan utzi ziren, baina lanaldiak luzatu egin ziren, eta errazionamendua ezarri zen. Goeringek zuen ardura. Bi oztopo: lehengai estrategikoen eta elikagaien beharra. Bizi espazioa hedatu eta herrialde batzuei lurraldeak eta baliabideak kentzeko. Ekoizpenak gora egin zuenean eta guztientzako enplegua sortu zenean, langileei inposatutako sakrifizioak. Alemaniak beharrezkoa zuen gerrara jotzea.