Lerrokatu Gabeko Mugimendua eta Gerra Hotzeko Gatazkak
Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua
Lerrokatu gabeko herrialdeen mugimendua: Hirugarren Munduko zenbait herrialdek bi blokeekiko jarrera neutrala izateko nahia adierazi zuten. Hala sortu zen lerrokatu gabeko herrialdeen mugimendua. 1949ko hamarkadaren amaieratik 1970eko hamarkadara unerik garrantzitsuena Bandungeko Konferentzia izan zen, non 23 herrialde bildu ziren. Kolonizazioa gaitzestea eta nazio askapenerako mugimenduak babestea izan zen helburuetako bat; gainera, Nazio Batuetan berezko lerro bat eratzea erabaki zuten, bi blokeetatik bereizteko. Lerrokatu gabeko herrialdeen mugimendurik garrantzitsuena Belgradeko Konferentzia izan zen, non bi blokeetatik bereizitako lerro politikoari eusteko asmoa berretsi zuten.
Blokeen Barne-Gatazkak
Bloke Komunistaren Barneko Disidentzia
Poloniako matxinada eta Hungariako matxinada (1956) eta Txekoslovakiako erreforma-mugimendua, Pragako Udaberria, 1968. Disidentzia oso gogor erreprimitu zuten, eta Sobietar Batasuneko armadak herrialde horiek inbaditu zituen, matxinadak menderatzeko. Inbasioak justifikatzeko, SESBek Brezhnev doktrina garatu zuen: bere blokeko edozein herrialdetan esku hartzeko eskubidea ezartzen zuen, baldin eta sistema komunista arriskuan jartzen zuten erreformak egiten bazituen. Beste batzuk SESBetik aldentzen hasi ziren: Jugoslavia, Errumania, Albania eta Txina.
Desadostasunak Mendebaldean
Kasu garrantzitsuena Frantziakoa izan zen, De Gaulle presidentea zela. Dena dela, Frantziak beti izan zituen harreman onak Estatu Batuekin eta NATOn jarraitu zuen. Latinoamerikako herrialdeetan, Estatu Batuek askoz gogorrago jokatu zuten disidentziarekin.
Blokeen Arteko Gatazkak
Eisenhower presidenteak errepresalia handiko doktrina izenekoa adierazi zuen: erantzun nuklear osoa proposatzen zuen, Sobietar Batasunak Estatu Batuen edo haren aliatuen aurkako edozein erasori erantzuteko.
Berlingo Bigarren Krisia
1958an, Khrustxevek Berlinerako egoera-aldaketa eskatu zuen, baina Mendebaldeak ez zion erantzun egokirik eman. Hori dela eta, 1961ean, Ekialdeko Alemaniako gobernua harresi bat eraikitzen hasi zen, hiriko ekialdeko eta mendebaldeko aldeak bereizteko.
Kubako Krisia
Kuba Estatu Batuen aliatua zen, baina 1959an Fidel Castrok gidaturiko gerrillak boterea eskuratu zuen. Estatu Batuek ez zuten onartu uharteko aldaketa politikoa. 1961ean CIAk prestatutako kubatar erbesteratuek Kuba inbaditu nahi izan zuten Cochinos badiatik. 1962an piztu zen gatazka larriena. Estatu Batuek, John F. Kennedy presidente zela, Kubaren itsas blokeoa agindu zuten. Azkenean, Khrustxevek itsasontziak erretiratzeko eta misil arrapalak desegiteko agindu zuen. Kubako krisia izan zen Gerra Hotzeko gatazka arriskutsuena. Herrialde bietako agintariek zenbait bilera egin zituzten eta harremanetarako bide zuzena ezarri zuten: telefono gorria, nazioarteko krisi larriei lehenbailehen aurre egiteko.
Vietnameko Gerra
Genevako Hitzarmenen arabera (1954) Vietnam bi estatutan zatituta geratu zen: Ipar Vietnam Ho Chi Minhekin (komunista) eta Hego Vietnam Ngo Dinh Diemekin (diktatoriala). Hego Vietnamen Viet Cong zeritzon gerrilla komunista zegoen. Ipar Vietnamgo gobernuak laguntzen zion eta gobernua eroraraztea zuen helburu. Estatu Batuek Hego Vietnamgo gobernuari laguntzea erabaki zuten, komunismoa herrialde osoan ezarriko ote zen beldurrez. 1968an, Viet Cong-ek erasoa jo zuen, eta agerian geratu zen estatubatuar armadak ezingo zuela gerra irabazi. 1969an Richard Nixon Estatu Batuetako presidente bihurtu zen, gerrari amaiera emango ziola agindu zuen. 1973an su-etena adostu zuten, baina iparraldearen eta hegoaldearen arteko borrokak 1975eko apirila arte jarraitu zuen. 1976an Vietnam batu eta Vietnamgo Errepublika Sozialista sortu zen.