Frankismoa: Ezaugarriak, Gizarte Babesa, Faxismoa eta Aldaketak

Historia3,22 KB

Frankismoa: Diktadura eta Bere Ondorioak

Frankismoa Frankok ezarritako diktadura izan zen. Frankok botere guztiak bereganatu zituen: estatuko burua zen, botere betearazlearen burua, legegilea eta botere judizialaren ikuskatzailea. Armadaren aginte gorena ere bazuen. Gorteek gobernuak onartutako legeak berretsi behar zituzten.

Ezaugarri Nagusiak

  • Alderdi bakarra: FET de las JONS (errepublikaren aurkako indar politiko guztiak biltzen zituena).
  • Pertsonen eskubideak ezabatu ziren.
  • Adierazpen nazionalistak debekatu ziren, eta Katalunia eta Euskadiko autonomia indargabetu zen.

Garaileen Babesa

Gerra Zibilean altxatutakoei laguntza eman zieten gizarte sektoreek babestu zuten diktadura. Garaipenarekin lortu zuten boterea:

  • Armada: bermea izan zen erregimenarentzat. Agintari askok kargu garrantzitsuak izan zituzten gobernuan eta enpresa publikoetan.
  • Eliza katolikoa: etekin handia atera zion estatuaren konfesionaltasunari. Pribilegioak jaso zituen, eta irakaskuntza katolikoa lehenetsi zen.
  • Lur-jabe handiak eta enpresaburuak: nagusitasuna sendotu zuten. Landa-eremuko burgesiak etekina atera zion nekazaritza erreformaren indargabetzeari, eta industria-burgesiak, berriz, sindikatuak ez egoteari.
  • Erdi-mailako klaseak: kontserbadoreak baitziren, erregimenaren aldekoak ziren.

Faxismoaren Eragina

Hasieran, gobernuak joera faxista izan zuen: Dibisio Urdina sortu zen, Errusiako frontean Hitlerreri laguntzeko. Aliatuen garaipena gertu zegoela ikusita, Frankok Dibisio Urdina borrokatik atera zuen, eta Espainia neutraltzat jo zuen. Ekonomian autarkia ezarri zen, autosufizientea izateko helburuarekin. Gariaren Zerbitzu Nazionala eta Industria Institutu Nazionala (INI) sortu ziren. Hala ere, Espainiako ekonomia ez zen gai izan biztanleriaren beharrei erantzuteko.

Herritarrak kontrolatzeko, FET eta JONS-en sartu zituzten. Erakunde nagusi horren mendeko erakunde hauek izan ziren: Zentral Nazional Sindikalista (langileak eta enpresaburuak biltzen zituena). Sinbolo faxistak erabili ziren: erromatar agurra, adibidez. Errepresio gogorra izan zen. Gerra ostean, "Makiak" izeneko gerrillari talde batzuk borrokan jarraitu zuten 1940ko hamarkadara arte.

Aldaketa Ekonomikoak

Hazkunde ekonomikoa nabarmena izan zen. Industria-ekoizpena %7 baino gehiago handitu zen urte batzuetan. Turismoa ere asko garatu zen, eta jarduera ekonomiko garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. Nekazaritza ere modernizatu egin zen, eta nekazaritza-ekoizpena handitu zen. Atzerriko inbertsio ugariek ere lagundu zioten ekonomiari, kapitala merke ekartzen baitzuten. Hala ere, ekonomia desorekatua izan zen.

Aldaketa Demografikoak

Aldaketa ekonomikoaren ondorioz, biztanleria izugarri hazi zen, eta heriotza-tasa txikitu zen. Landaren modernizazioak nekazarien exodoa eragin zuen: nekazariak hirietara joan ziren lan bila, industrian eta zerbitzuetan lan egitera. Hiriak azkar hazi ziren, baina ez zeuden prestatuta hainbeste biztanle hartzeko; asko txaboletan bizi ziren. Biztanle batzuek emigratu egin behar izan zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML