El Intruso: Meatzarien Bizimodua eta Industrializazioa Bizkaian
El Intruso: Testuaren azterketa
Forma
- Testu historiko narratiboa, literarioa.
Edukia
- Soziala: Meategietako langileen lan- eta bizi-baldintza txarrak.
Iturria
- Lehen mailakoa: Blasco Ibáñezen "El Intruso" eleberriaren garaiko pasartea.
Egilea: Vicente Blasco Ibáñez
Vicente Blasco Ibáñez (Valentzia, 1867 – Menton, Frantzia, 1928) espainiar idazle, kazetari eta politikaria izan zen. Zuzenbidea ikasten ari zela, hainbat protesta errepublikar eta antiklerikaletan (Aurora-Arrosarioko prozesioaren leherketa) parte hartu zuen. Alderdi Errepublikar Federaleko kide izan zen. Jariotasun handiko hizlaria zen. Bere erradikalismoagatik atzerrira joan behar izan zuen behin baino gehiagotan. 1892tik 1905era errepublikanismoaren liderra izan zen Valentzian. Urte horretan politika utzi eta literaturari ekin zion. 1914-1923 bitartean nazioarteko ospea lortu zuen idazle gisa. Bere bizitzaren azken aldian (1923-1928), politikatik urrunduta egon arren, Primo de Riveraren diktaduraren aurka aritu zen. Testu subjektiboa da, naturalismo estiloan idatzita dagoena.
Ideia Nagusia
- Meategietako langileen lan- eta bizi-egoera txarra.
Bigarren Mailako Ideiak
- Lehen zatian, peoien etxeen baldintza ziztrinak deskribatzen ditu: gelaxka zikinak, bizkarroiak eta izerdi-lurrinak, hormen zirrikitu eta arrailak.
- Meategietako lan gogorra eta toki hartara heltzen zen etengabeko immigrazioa aipatzen ditu.
Kontzeptuak
- Peoiak
- Aresti medikua
Aurrekariak
- Burdinoletatik fabriketara: lehen labe garaiak egur-ikatzaz (1841-1855).
- Teknika kaskarrak, produktibitate gutxi; ezin zen Ingalaterrarekin lehiatu.
- 1856-1861 bitartean, harri-ikatzarekin produkzioaren hazkundea; eta 1855ean burdin-erauzketa eta meatzaritza hazi ziren.
- 1868an Bessemer bihurgailua asmatu zen eta meatzetako lege berriak sortu ziren.
- 1869an, Figuerolaren Meategi Legea, meategiak modu modernoan ustiatzeko.
- II. Karlistaldiaren ostean, Bilboko handikiak meatzeak erregistratu eta atzerriko kapitalei errentan alokatzen hasi ziren (kapital franko-belgiarra).
- Atzerriko enpresen akzioak erosten hasi ziren Bizkaiko merkatari aberatsak.
- Ibarratarrak: meatzeen esplotaziotik burdina esportatu eta irabaziak burdingintza industrian inbertitu.
- Burdinaren esportazioa handitu zen Enkarterrietatik Ingalaterrara, Frantziara eta Alemaniara ere.
Analisia
- Ustiatzeko meategiak herritik urrun zeuden, Enkarterrietan.
- Nekazaritza atzerapenagatik eta goseteengatik, meategietara etorritako immigrazioa handia izan zen.
Bizi-baldintzak
- Barrakoiak eta dendak eraiki ziren meategien alboan.
Lan-baldintzak
- Bi langile mota: kanpokoak eta barrukoak.
- Gehiegikerien aurka protestatzen zutenak kanporatuak izaten ziren.
- Lanesku ugaria zutelako, honek langileen antolakuntza zailtzen zuen.
Ondorioak
- Langileek grebak eta indarkeriaren erabilera estrategia gisa erabiltzen hasi ziren, gobernuburu eta militarren bitartekaritza bilatzeko.
- Aipagarriak dira grebak eta lorpenak: 1904, 1906, 1910...
- Alderdi Sozialista (PSOE) eta UGT sindikatuen indartzea, gobernuburuekin negoziatzen zutelarik.
- 1911n ELA sindikatua sortu zen (Euskal Langile Abertzaleak).
- Arlo sindikalean, sozialistek Liga Monarkiko eskuindarrekin akordioak egin zituzten, abertzaleei aurre egiteko.
- Gerora, PSOE errepublikarrekin bildu zen, eta moderantismoaren bidea hartu zuen lan-arazoetan.
- Moderantismoarekin ados ez zeudenek, 1921ean, Alderdi Komunista sortu zuten langileen iraultza soziala bideratzeko.
Balorazioa
- Bizkaian gertatu zen bezalako industrializazioa oso leku gutxitan gertatu zen Espainian, eta, beraz, jende gutxik zekien langileen bizi-baldintzen inguruan.
- Blasco Ibáñezen liburu hau industrializazioak ekarri zituen lan-esplotazioa eta bizi-baldintza txarrak salatzeko baliagarria izan zen.
- Etorkizunean, langile-mugimenduak indartuz joan ziren eta beren eskubideak lortu zituzten; grebak izan ziren horretarako tresna garrantzitsuak.